III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E L K A N O
2001. urteko aurrekontuko II. aldaketari buruzko espedientea behin betikoz onetsirik
Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2001eko abenduaren 4an egin bilkura arruntean, 2001eko aurrekontu orokorreko II. aldaketari buruzko espedientea onetsi zuen.
Aldaketa hori jendaurrean egon zen iragarkia paratu ondoren 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko urtarrilaren 16an.
Jendaurreko epea igaro eta inork ez duenez aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Horregatik eta aipatu Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatuan oinarriturik, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:
Gastuak:
a) Kreditu bereziak:
2. kapitulua: 265.000 pezeta.
6. kapitulua: 650.000 pezeta.
Guztira, aldaketa: 915.000 pezeta.
Finantziazio bideak:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 915.000 pezeta.
Elkanon, bi mila eta biko otsailaren lauan. Kontzejuko burua, José María Orbaiz.
Iragarkiaren kodea: A0201457