31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, UC-23 unitatean (Badostain)

Udal honek, 2002ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, gune historikoa aldatuz, Jacinto Artázcoz Zozaya jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Proiektu hori Udalaren bulegoetan aztertu ahalko da eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu, jendea hartzeko orduetan (astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara).

Eguesen, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0201456