III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Kodesko Mendikateko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea
2002ko plantilla organikoa
Kodesko Mendikateko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko urtarrilaren 18an egin bilkura berezian, 2002ko plantilla organikoa onetsi zuen, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoarekin bat. Hona hemen langileen zerrenda:
Funtzionarioak
Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 20. Administrazio egoera: hutsik.
Lan-kontratudun finkoak
Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio- lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.
Hiru administrari laguntzaile. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; horietako bat lanaldi erdikoa da. Administrazio egoera: hutsik.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.1.b) artikuluari jarraituz.
Administrari laguntzaileak. Kopurua: 3; horietako bat lanaldi erdikoa. Maila: D. Sarbidea: Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.1.b) artikuluari jarraituz.
Langileen izenen zerrenda
Fernando del Prado Abadía, aldi baterako lan- kontratuduna, administrari-ofiziala.
Rosa Mendiri García, aldi baterako lan-kontratuduna, administrari laguntzailea.
Ana Sáinz Leza, aldi baterako lan-kontratuduna, administrari laguntzailea.
Cristina Lisarri Aldea, aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi erdia, administrari laguntzailea.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.
Agilar Kodeskoan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita lauan. Mankomunitateko burua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: A0201438