31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Kodesko Mendikateko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

2001eko kontuen espedientea

Kodesko Mendikateko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko urtarrilaren 18an egin bilkura berezian, 2001eko kontuen espedienteari buruzko adostasun txostena eman zuen, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 5eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluari jarraituz.

Aipatu artikuluaren hirugarren idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Agilar Kodeskoan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A0201437