31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Kodesko Mendikateko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Kodesko Mendikateko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat datozen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Aipatu foru legearen 276.2 artikuluaren bukaeran ezarritakoarekin bat, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, argitalpen ofiziala egitea ezertan ukatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aguilar Kodeskoan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A0201436