31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

49/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Onetsi dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdia eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatiak, eta ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak (30eko "EAO") ezartzen dutenez, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen da, eta azken arau horrek bere 5. artikuluan xedatzen du lan eskaintza guztiak argitaratu ondotik hezkuntza administrazioek lan eskaintza horietan baimendutako lanpostuak betetzeko deialdia eginen dutela. Artikulu horren 3. puntuan ezartzen da deialdi horretan apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuan (23ko "EAO") erregulatutako igoera-prozedurak ere sartzen ahal direla.

Otsailaren 11ko 32/2002 Foru Dekretuaren bitartez Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako 250 lanpostu hutsen lan eskaintza onetsi da.

Ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak 39. artikuluan ezartzen du hezkuntzaren arloko administrazioek, dagozkien deialdien bitartez, arau horretako III. tituluan azaldutako prozeduraren bidez norberaren Kidegoan zein espezialitate har daitekeen finkatuko dutela.

Hori horrela, organikoki eta funtzionalki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mendekoak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak har ditzaten bidea emateko, bidezko da horretarako prozedura ezartzea.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak erabaki du ondoko deialdiak iragartzea:

-Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdia.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak hartzeko prozeduraren deialdia.

I.-DEIALDIA, BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN SARTU ETA BERTARA IGOTZEKO, HALA NOLA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN ETA LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOETAN SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDURETARAKO

Ondoko oinarri hauei jarraikiz arautuko da:

Lehenbizikoa.-Arau orokorrak.

1. Deialdia egin da Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako lanpostuak betetzeko hautapen prozedurak egiteko. Destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuan izanen dute.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuenak, zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, eskainitako lanpostu kopuruaren % 3 gordetzen da enpleguari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gai direla egiaztatu eta % 33 edo gehiagoko legezko minusbaliotasuna duten izangaientzat.

Halaber, LOGSEren hamaseigarren xedapen gehigarrian eta irakasle kidegoen arteko mugikortasuna arautzen duen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartzeko eskainitako lanpostuen % 50 gorde da Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek betetzeko, beti ere deialdi honetan finkatutako baldintzak betetzen badituzte.

Minusbaliatuentzat edo beste kidegoetatik sartzeko utzitako lanpostuak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien espezialitateko eta hizkuntzako txanda irekian deitutako lanpostuei gehituko zaizkie.

2. Deialdiko lanpostuak, kidegoen, espezialitateen eta sartzeko sistemen araberakoak, ondoko hauek dira:

I.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA 2 2 2 2

INDUSTRIA ANALISI ETA KIMIKA 2 1

IRUDI PERTSONALAREN AHOLKULARI-

TZA ETA PROZESUAK 1 2 BIOLOGIA ETA GEOLOGIA 2 1

MARRAZKETA 3 2 3 2

EKONOMIA 1 1 1 1

GORPUTZ HEZKUNTZA 2 2

FILOSOFIA 2 2

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIEN-

TAZIOA 3 3 GEOGRAFIA ETA HISTORIA 1 2 2 2 2

INGELESA 2 3

INFORMATIKA 2 3

GIZARTEAN ETA KOMUNITATEAN ESKU

HARTZEA 1 1 GAZTELANIA ETA LITERATURA 1 3 4

EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA 1 7 8

MATEMATIKA 1 2 3

MUSIKA 1 3 2 5 3

IBILGAILUEN MANTENIMENDUKO ANTO-

LAKETA ETA PROZESUAK 1 1 MERKATARITZAKO ANTOLAKETA

ETA KUDEAKETA 1 1 2 FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLA-

KETA ETA PROIEKTUAK 5 5 SISTEMA ENERGETIKOEN ANTOLAKETA

ETA PROIEKTUAK 2 1 ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK 2 2

NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO PRO-

ZESUAK 2 1 PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA 1 2 2 3 2

SISTEMA ELEKTRONIKOAK 1 2

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTO-

MATIKOAK 3 3 TEKNOLOGIA 1 4 4 5 3

II.-Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa.

ALEMANA 2

FRANTSESA 2

III.-Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa.

SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA 2

EKIPO ELEKTRONIKOAK 3

INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK 10

BERO ETA FLUIDO INSTALAZIOAK ETA EKIPOAK 3

IBILGAILUEN MANTENIMENDUA 6

MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENIMENDUA 19

NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO LANAK ETA EKIPOAK 4

ILE-APAINKETA 4

DIAGNOSTIKO KLINIKO ETA ORTOPROTESIKOKO PROZEDURAK 4

OSASUN ETA LAGUNTZA PROZEDURAK 2

MERKATARITZAKO PROZESUAK 3

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOKO PROZESUAK 3

INFORMATIKAKO SISTEMAK ETA APLIKAZIOAK 3

SOLDADURA 6

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, esan beharra dago Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Psikologia eta Pedagogia espezialitateko lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

3. Hautapen prozedura horiei ondoko arau hauek aplikatuko zaizkie:

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoa; abenduaren 23ko 17/1993 Legea (24ko "EAO"), Europako Batasuneko kide diren beste Estatuetatik funtzio publikoko zenbait sektoretan sartzeari buruzkoa; ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretua (30eko "EAO"), 1/1990 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzea eta espezialitateak eskuratzea arautzen duena; Espezializazio Didaktikoko Lanbide Titulua arautzen duen urriaren 20ko 1692/1995 Errege Dekretua, martxoaren 3ko 321/2000 Errege Dekretuak aldatua; apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretua, irakasleen kidegoen arteko mugikortasuna eta katedradun izaera eskuratzeko bidea arautzen dituena; azaroaren 29ko 1701/1991 Errege Dekretua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko espezialitateak ezarri, kidego horretako irakasleak horiei atxiki eta irakasleek eman behar dituzten arlo eta irakasgaiak finkatzen dituena; urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleak Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateei atxikitzen dituena; apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, Lanbide Heziketak hezkuntza sistemaren esparruan duen antolaketako hainbat alderdi garatzen dituena, bai eta deialdi honetan xedatzen dena ere.

Bigarrena.-Izangaien betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek, hautapen prozeduretarako onartuak izanen badira, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Betebehar orokorrak.

a) Espainiarra, Europako Batasuneko herrialde batekoa edo Europako Elkarteak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea (Europako Elkartearen Eraketa Itunean ezarritako moduan) duten Estatuetako edozeinetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, espainiarren eta aipatutako Estatuetako herritarren ezkontideek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta zuzenbidez banaturik ez badaude, hogeita bat urtez beherakoak badira edo nagusiagoak izan arren, haien kontura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta jubilaziorako ezarritakoa baino adin handiagoa ez izatea.

c) Irakasle lanarekin bateraezina den eritasunik edo mugapen fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

d) Inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez izana eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

e) Zein kidegotan sartu nahi den, horretako karrerako funtzionario ez izatea.

2. Txanda irekiko prozeduraren bidez parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Aurreko atalean ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek ondoko berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

I.-Bigarren Hezkuntzako iraskasleen Kidegoa.

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo eskuratu ahal izatea.

Halaber, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdian parte hartzea eska dezakete aipatu arau horietan irakaslanerako baliokidetzat jo diren titulazioak dituzten izangaiek. Titulazio horiek espezialitate bakoitzarentzat zehaztu dira III. eranskinean.

b) Espezializazio Didaktikoaren Lanbide Titulua edo Irakasgaitasun Ziurtagiria izatea. Maisu-maistren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasletzako diplomadunen, Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren eta Pedagogiako lizentziadunen tituluak dutenak betebehar horretatik salbuetsirik daude.

Orobat, Espezializazio Didaktikoaren Lanbide Titulua arautzen duen urriaren 20ko 1692/1995 Errege Dekretua aldatzen duen martxoaren 3ko 321/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, salbuetsirik egonen dira ikastetxe publikoetan nahiz behar bezalako baimena duten ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osoz irakasle aritu direnak.

Halaber, aipatu arauan xedatutakoari jarraikiz, salbuetsirik egonen dira ondoko espezialitate hauetan sartzeko deialdian parte hartzea eskatzen dutenak: Teknologia, Psikologia eta Pedagogia eta Berariazko Lanbide Heziketaren espezialitateak.

II.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoa.

Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo eskuratu ahal izatea.

III.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoa.

Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua izatea edo eskuratu ahal izatea.

Halaber, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren 22.2 artikuluan eta VI.b eranskinean ezarritakoari jarraikiz, deialdian parte hartzea eska dezakete aipatu arau horietan irakaslanerako baliokidetzat jo diren titulazioak dituzten izangaiek. Titulazio horiek espezialitate bakoitzarentzat zehaztu dira IV. eranskinean.

Horrez gainera, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrarekin bat, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren III. eranskinari buruz, ondorio horietarako baliokideak dira teknikari espezialistaren eta goi mailako teknikariaren titulazioak, baldin eta haien lanbide heziketako espezialitatea dagokion lanbide arloaren barrenean badago eta, gainera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan irakasle bi urtez gutxienez aritu direla kreditatzen badute.

I, II, eta III. ataletan aipatutako edozein kidegotan sartu nahi duten izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioa izan beharko dute urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuaren arabera, edo, bestela, haien onarpena, 89/48/EEE Zuzentarauan eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuan ezarritakoaren araberakoa.

3. Minusbaliatuen txandan parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Txanda honetan parte hartu ahal izanen dute, eskatzen duten kidegoan sartu ahal izateko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna aitortua dutenak.

Txanda honetan parte hartu ahal izateko, eskabidean adierazi beharko du izangaiak aukera hori, eta gainera espreski aitortu beharko du eskaturiko baldintza betetzen duela; lanpostua lortuz gero, baldintza hori egiaztatzeko Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko Balorazio eta Orientazio Taldeak emandako agiria aurkeztu beharko da.

Hautapen prozesuan minusbaliatuek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen 3. oinarriko 4. atalean jasotako egokitzapenak ezertan galarazi gabe.

Hautapen probak egiterakoan, izangaiak, aukeratu duen Kidegoko funtzionarioak bete ohi dituen eginkizunetarako duen gaitasunari buruz zalantzaren bat sortzen bazaio epaimahaiari, dagokion irizpena eskatu ahal izanen dio eskumena duen organoari atal honen bigarren lerroaldean aurrez ikusitakoaren arabera. Kasu honetan, eta irizpena ematen ez den arte, izangaiak behin-behinekoz parte har dezake hautapen prozesuan, eta irizpena jaso arte prozesu horretan onartu edo baztertzeari buruzko behin betiko ebazpena etenda geldituko da.

Txanda honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate bereko txanda irekian parte hartu. Era berean, minusbaliotasunaren sistema honen bidez espezialitate eta hizkuntza bakarrean har dezakete parte.

4. Goragoko taldeko irakasle kidegoetan sartzeko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Hautapen prozedura honetarako gorde da Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan deitutako lanpostuen % 50 eta bertan parte hartzen ahalko dute Funtzio Publikoari buruzko indarreko legeriaren arabera, "B" taldean dauden irakasleen kidego eta eskaletako funtzionarioek, baldin eta, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartzeko eskatutako titulazioa izateaz eta oinarri honetako 1. atalean aipatutako baldintza orokorrak betetzeaz gain, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, jatorrizko kidegoan gutxienez zortzi urte eman badituzte karrerako funtzionario gisara.

Txanda honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate bereko txanda irekian parte hartu. Era berean, prozedura honen bidez espezialitate bakarrean har dezakete parte.

5. Euskarazko lanpostuetarako edo Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiko lanpostuetarako parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Ondoko titulu hauetako baten jabe izatea: Euskal Filologiako lizentziadunaren titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren titulua, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Ziurtagiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.

6. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak.

Abenduaren 23ko 17/1993 Legearen 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek, hautapen prozesuan onartuak izateko, oinarri honen 1 zenbakian agertzen diren betebehar orokorrez gainera frogatu beharko dute beren jatorrizko Estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten mende ez daudela, beren jatorrizko nazioko agintari eskudunek emandako ziurtagiriaren bitartez.

7. Oinarri honetan jasotako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

Hirugarrena.-Eskabideak eta eskubideen ordainketa.

1. Hautapen prozesu honetako hautapen probetan parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute eskabidean; eskabidea, ordainketa gutunaren inprimakiarekin batera eskura izanen dute interesatuek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Argibide eta Agiri Bulegoan. Halaber, parte hartzeko eskabidea eskura daiteke Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko web orrian: www.pnte.cfnavarra.es.

Eskabidean zehaztu beharko dira parte-hartzaileek zein espezialitate eta hizkuntzatan hartu nahi duten parte eta espezialitate eta hizkuntza bakoitzaren arabera, Kidegoan nola sartu nahi den, ondoren ageri denaren arabera:

Sarbidea:

Txanda irekia.

Minusbaliatuen txanda.

Goragoko taldeko Kidegoan sartzea.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek eska dezakete Giza Baliabideen Zerbitzuak gehi dezala ofizioz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarendako emandako zerbitzuen orria.

2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, ondoko agiri hauekin batera:

A) Nazionalitate espainiarreko izangaiak:

-Nortasun-agiriaren fotokopia, eskabideak aurkezteko epean indarra izanen duena.

-Espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat. Ondorio horretarako, ordainketa gutun edo agirian, eskatzen diren espezialitatea, kidegoa eta zein Kidegotan sartu nahi den aipatuko dira kontzeptu gisa.

B) Espainiarra ez den beste nazionalitate bateko izangaiak:

-Beren nazionalitatea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpul- tsatua, eskabideak aurkezteko epean indarra izanen duena.

-Espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat. Ondorio horretarako, ordainketa gutun edo agirian, eskatzen diren espezialitatea, kidegoa eta zein Kidegotan sartu nahi den aipatuko dira kontzeptu gisa.

-Zinpeko aitorpena egitea edo hitza ematea beren jatorrizko Estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dien inolako diziplina zehapen edo kondena penal baten mende ez daudela.

-Gaztelania jakiteko probatik salbuetsita aitortzeko, ondoko titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute: uztailaren 20ko 826/1988 Errege Dekretuan eta hura aldatu eta osatzen duen urtarrilaren 10eko 1/1992 Errege Dekretuan ezarritako Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomarena edo hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Ziurtagiriarena, edo Filologia Hispanikoko nahiz Erromanikoko lizentziadunarena edo ziurtagiri akademikoa, aipatu tituluak eskuratzeko ikasketa guztiak bukatuak izan direla egiaztatzen duena.

Txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako izangaiek, hots, oposizioaldiko lehen ariketa gainditzen dutenek eta goragoko taldeko kidego batean sartu nahi dutenen prozedurako izangai guztiek frogagiriak (titulazioaren eta hizkuntzaren (euskararen) betebeharrenak eta merezimenduenak) aurkeztu beharko dituzte deialdiko zazpigarren oinarriko 8. atalean ezarritako epean. Ez dira inolaz ere kontuan hartuko agiri horiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten badira.

3. Eskabide orria zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio eta aurkeztuko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Bulegoan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuaren) 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztu nahi dutenek, kartazal irekian egin beharko dute, postako funtzionarioak ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezazkion eskabide orriari.

Atzerrian izenpeturiko eskabideak deialdi honen laugarren oinarrian ezarritako epean izapidatu ahal izanen dira, kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez. Interesatuak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

4. Minusbaliotasunak dituzten izangaiek, egokitzapenen bat behar izanez gero, eskabidean zehaztu beharko dute denbora eta baliabide mailako zein egokitzapen behar duten. Egokitzapena osorik ezin adierazi bada eskabide orrian horretarako uzten den tokian, beste orri batean agertaraziko dute.

Era berean, deialdi honen bigarren oinarriaren 3. atalean aurrez ikusitakoaz baliatu nahi duten izangai minusbaliatuek, beren minusbaliotasunaren ehunekoa zenbatekoa den adierazi beharko dute.

5. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek "Nortasun-agiriari" dagokion laukian adierazi beharko dute beren nazioko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute, bai eta, gaztelaniaren jakintza frogatzeko azterketa egitetik "salbuetsiak" edo "ez salbuetsiak" diren ere.

6. Azterketa eskubideak.

Eskabide orriari azterketa eskubideengatik, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialen irakasleen kidegoetako espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko 25 euro, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko espezialitate bakoitzeko 18 euro ordaindu izanaren frogagiria atxikiko zaio. Ordainagiria aurkezten ez badu izangaia baztertuta geldituko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen gaineko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 31. artikuluaren arabera, tasak ordaintzetik salbuetsita daude:

a) % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonak.

b) Deialdi hau egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuetsita izateko eskatzaileek ez zioten kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin izanen, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin izanen ere, justifikaturiko arrazoiak salbu; halaber, hilabeteka kontatuta lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru sarrerarik ez dute izan beharko. Hori guztia egiaztatzeko, parte hartzeko eskabideari kasuko Enplegu Institutuaren ziurtagiria gehitu beharko zaio.

Azterketa eskubideak ordainketa gutun baten bidez ordainduko dira, edo bestela, banku transferentziaren bidez, Banco Popularreko 00750018 76 0660090072 kontura, transferentziaren agirian datu hauek ezarriko direlarik:

-Izangaiaren izena eta deiturak.

-Ordainketa zein kontu zenbakitan egin behar den.

-Kontzeptua: 2002ko oposizioak.

Espezialitatea ............... Hizkuntza ............... Kidegoa

Datu hauetakoren bat ez jartzeak izangaia baztertzea ekarriko du.

Ordainketa gutunak soilik balio du Nafarroako Foru Komunitateko banketxeetan ordainketak egiteko. Gainerako erkidegoetan ordainketa banketxe transferentziaren bidez eginen da.

Azterketa eskubideak ordaintzeak ez ditu inola ere aldatuko oinarri honen 3. zenbakian ezarritako organoan eskabidea aurkezteko epea eta modua.

7. Eskabideetan eginiko okerrak: egitatezko okerrik izanez gero edonoiz zuzendu ahal izanen dira, bai ofizioz, bai doakionak hala eskatuta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak zehazten duenari jarraikiz.

Laugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta.

Bosgarrena.-Izangaien onarpena.

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak, espezialitate, hizkuntza eta irakasle kidego bakoitzean izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak jendaurrean paratuko ditu, horren iragarpena egin ondoren, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo k, z.g., Iruña). Zerrenda horietan agertaraziko dira izangaien izen-deiturak, nortasun-agiriaren zenbakia edo parte-hartzaileen nazionalitatea (espainiarra ez bada) egiaztatzen duen agiria, sarbidea eta, halakorik izanez gero, gaztelaniaren proba egitetik salbuetsia dagoela, nazionalitate espainiarra ez duten izangaien kasuan, eta baztertua izan bada, zergatik izan den zehaztu beharko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpenaren argitalpenak interesatuei egin beharreko jakinarazpenaren balioa izanen du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren) 59. artikuluak xedatzen dituen ondorioetarako.

2. Izangai baztertuek, Ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkeztu eta, behar izanez gero, bazterreratze horren zioa izan den akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ezartzean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan jakitera ematen ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta hirugarren oinarriko 3. puntuan aurrez ikusitako tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatzen diren erreklamazioak, halakorik izanez gero, kontuan hartuta, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dituen Ebazpena emanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena. Zerrendak espezialitate, hizkuntza eta irakasle kidegoen arabera jarriko dira jendaurrean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo Aldapa, z.g.

Ebazpen horren kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi izangaia Foru Agindu honen bidez deitutako hautapen prozeduretan eskatutako betebeharren jabe denik. Hautatua izanez gero, agiriak aurkeztu behar direnean, deialdi honen zazpigarren oinarriko 8. atalean xedatzen den bezala, betebeharren bat falta dela ikusten baldin bada, izangaiak prozedura hauetan izan zitzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

Seigarrena.-Hautapen organoak.

1. Izangaien hautapena hautapen batzordeek eta epaimahaiek eginen dute.

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bana izendatuko da eta horien osakera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Epaimahai bakoitza bere kasa arituko da sartze eta igotze prozedura bakoitzean.

Prozedura ezberdinetan espezialitate bakoitzera aurkeztutako izangai kopurua dela eta, Giza Baliabideen Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatu ahal izanen da.

2. Epaimahaiak osatuko dituzte irakasleen kidegoetan jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek edo Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionarioek edo Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegokoek. Epaimahaikide kopurua bakoitia izanen da eta bost bederen beharko dute izan.

Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen-talde horretako edo goragoko batekoak izanen dira epaimahaikide guztiak, eta, haien titulazioari dagokionez, kidego horretan sartzeko deialdian eskaturiko maila akademiko bera edo altuagoa behar dute izan.

Arlo bakoitza epaitu behar duten epaimahaiak hautatzerakoan, kontuan hartu beharko da espezialitatearen printzipioa, zeinen arabera, epaimahaikide gehienak hautapen prozesuaren xedea den espezialitatearen titular izan beharko baitira.

Epaimahaiak honela osatuko dira:

-Epaimahaiburu bat, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zuzenean izendatua.

-Lau epaimahaikide, zozketa publikoan hautatuak; zozketa Hezkuntza eta Kultura Departamentuan eginen da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabetean.

Salbuespen gisa, egoerak hala eskatzen duenean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zuzenean izendatuko ditu epaimahaikide horiek.

Epaimahaikideak izendatzean, hala behar denean, dispentsa modura hartuko da Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian epaimahaikide aritu izana (99/2000 Foru Agindua, martxoaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana) edo katedradun maila erdiesteko hautapen prozedura deialdian epaimahaikide izendatu izana (449/2001 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana).

Idazkari lanak Kidegoan azkena sartu denak eginen ditu, Epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu, behintzat.

3. Epaimahai bakoitzarentzat, ahal denean, ordezko beste kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz.

4. Hautapen Batzordeen osaketa. Izangai eta deialdiaren lanpostu kopurua dela eta, espezialitateren baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, espezialitate bakoitzerako hautapen batzordeak eratuko dira. Batzorde horiek epaimahaiburuek osatuko dituzte, eta ez dira bost baino gutxiago izanen; epaimahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, epaimahaietako idazkariek osatuko dute kopuru hori eta, horiek izan ezean, epaimahai horietako epaimahaikideek osatuko dute, bete arte. Batzorde horren buru izanen da 1. Epaimahaiko burua, eta idazkaria, batzordea osatzen duten kideen artean Kidegoan azkena sartutako funtzionarioa, non eta Batzordeak ez duen beste modu batera hautatzea erabakitzen.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, Epaimahai hori Hautapen Batzorde gisa arituko da.

5. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluak eta ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 11. artikuluko 1. puntuak diotenaren arabera, hautapen organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, eta epaimahaikideei dagozkie aipatu Foru Dekretuan zehazten diren konpentsazioak.

6. Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren 28. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautapen proba horietarako izangaiak era sistematikoan prestatzen aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi beharko diote.

Epaimahaiburuek aurreko lerroaldean jasotako egoeretan ez daudela espreski aitortzen duten agiriak eskatuko dizkiete epaimahaikideei.

Era berean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren 29. artikuluan aurrez ikusitako egoeraren batean dauden epaimahaikideak errefusatu ahal izanen dituzte izangaiek.

Errefusatzeko edo abstentzioa adierazteko epea, epaimahaiaren izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun baliodunekoa izanen da.

7. Deialdi honi dagozkion hautapen probak hasi aurretik, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak, hala behar baldin bada, aurreko atalean aurrez ikusitako arrazoiren batengatik epaimahaikide izateari utzi diotenak ordezkatuko dituzten kide berriak izendatzeko Ebazpena emanen du.

8. Epaimahaiburuek aurretik dei egin ondoren, hautapen batzordeak eta epaimahaiak eratuko dira, epaimahaiburua eta idazkaria edo haien ordezkoak eta gutxienez epaimahaikideen erdia bertan direla.

9. Behin hautapen batzordeak eratuz gero, beren jarduketek balioa izan dezaten, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek eta gutxienez epaimahaikideen erdiak bertan egon beharko dute.

10. Epaimahaiburuak ordezkatzeko baimena Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak emanen du; epaimahaikideak ordezkatzekoa, berriz, kasuan kasuko epaimahaiburuak, kontuan izanik lehena ordezko lehen epaimahaikidea izanen dela eta, besterik ezean, haren ondorengoa, zein xedapenek izendatu dituen, han ageri den hurrenkeran, beti ere kontuan harturik dagokien espezialitatearen titularrak diren ordezko epaimahaikideek epaimahaia osatzeko lehentasuna izanen dutela.

11. Hautapen organoen eginkizunak.

11.1. Hautapen batzordeen eginkizunak:

-Epaimahaiak koordinatzea.

-Epaimahaien jarduketa irizpideak zehaztu eta homogeneizatzea.

-Hautapen prozedurako aldiei dagozkien puntuazioak batzea, izangaiak ordenan jartzea eta prozedura zeintzuk gainditu duten adieraztea.

-Hautaturiko izangaien zerrendak prestatu eta argitaratzea, eta zerrenda horiek deia egin duen organoari igortzea.

Hautapen prozesuko aldi guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte arauak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak, bai eta aurrez ikusi gabeko kasuetan zer egin behar den.

11.2. Epaimahaien eginkizunak:

-Deialdi honek xedatzen duenari jarraikiz, hautapen prozesuak behar bezala burutzen direla zaintzea.

-Txanda irekiko prozeduretan, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 27. artikuluan aipatutako probak baloratzea.

-Igoera txandako prozeduran, apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuaren 5.3 artikuluan aipatutako proba kalifikatzea.

-Deialdiko I. eranskineko merezimenduen baremoko III. atalean txanda irekiko prozedurako izangaiek aurkeztu dituzten merezimenduak eta deialdiko II. eranskineko merezimenduen baremoko II. atalean eta III. ataleko 2 eta 3. azpiataletan igotzeko txandako prozedurako izangaiek aurkeztu dituzten merezimenduak baloratzea.

-Hautapen batzordeei esleitzen zaizkien eginkizunak, baldin eta batzorde horiek eratu ez badira espezialitateren batean.

11.3. Administrazioko beste organo batzuei agindutako eginkizunak.

Deialdi honen I eta II. eranskinetako baremoen arabera, izangaiei dagokien puntuazioa Giza Baliabideen Zerbitzuko langileek emanen dute, I. eranskineko I. eta II. atalei eta II. eranskineko I. ataleko eta III. ataleko I. atalari eta 1. azpiatalari dagokionez. Balorazio hori hautapen organoen izenean eginen dute eta lortutako emaitzak bertara eramanen. Era berean, epaimahaiburu-koordinatzaile bat edo gehiago eta idazkari-koordinatzaile bat edo gehiago edo, hala badagokio, epaimahaiburu-koordinatzailearen eta idazkari-koordinatzailearen laguntzaileak izendatzen ahalko dira. Horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, hautapen prozesua zuzen tramitatzeko eta epaimahaiek eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeek beren jarduketa errazagoa izan dezaten.

11.4. Hautapen Organoen jarduketa Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, xedatutakoari lotuko zaio beti.

12. Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetan aholkulari espezialisten eta laguntzaile teknikoen laguntza eskatzen ahalko dute. Horiek Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginbeharra izanen da hautapen organoaren kideei aholku ematea, espezialitate bakoitzean jakintzak eta merezimenduak ebaluatzean. Laguntzaileen eginbeharra izanen da hautapen organoei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduera bakoitzean batzuk eta besteak nor bere eskumenetara mugatuko dira.

13. Hautapen Organoek behar diren kasuetan neurriak hartuko dituzte, minusbaliotasunak dituzten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egitekoan. Horretarako, deialdi honen 3. oinarriaren 4. atalean aurrez ikusitako eran, hala eskatzen duten minusbaliatuentzat denbora eta baliabide mailako egokitzapenak bideratuko dira, beti ere irakasle aritzeko traba ez badira.

14. Jakinarazpen eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoek, zein ikastetxetan egin probak, han izanen dute egoitza, baita Hezkuntza eta Kultura Departamentuan ere, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., eta bertan aurkeztu beharko dira hautapen prozeduren gainean sortzen diren afera guztiak.

15. Hautapen organoek ezin izanen dute, inolaz ere, hautapen prozesua deialdiko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu duela aitortu. Hori errespetatzen ez duen proposamen oro erabat eta berez baliogabetzat joko da.

Zazpigarrena.-Hautapen prozeduren garapena.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatiak eta Lege Organiko horretan aipatzen den irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzea eta espezialitateak hartzea arautzeari buruzko ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak ezartzen dutenez, hautapen prozesuak aldi hauek izanen ditu: oposizioaldia, lehiaketaldia eta praktikaldia.

2. Oposizioaldiari aurtengo ekainaren 23an emanen zaio hasiera. Txanda irekian eta minusbaliatuen txandan parte hartzen duten izangaiei Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez deituko zaie oposizioaldiko lehenengo ariketa egitera, gutxienez zazpi egun natural lehenago, eta bertan adieraziko da epaimahaien aurreko jarduketa zein egun, ordu eta tokitan eginen den.

Behin Epaimahaiaren aurreko jarduketak hasitakoan, ez da nahitaezkoa izanen ondorengo deiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Iragarki horiek aurreko probak egin diren lokaletan jarri beharko dira, hurrengo proba egin baino, gutxienez, berrogeita zortzi ordu lehenago.

Beste kidego batetik sartu nahi duten izangaiei aurreko lerroaldean azaldu bezala deituko zaie gainerako izangaiekin batera, horiei proba idatzia egin eta proba praktikoa egiteko deitzen zaienean. Horrela, goragoko taldeko kidego batean sartzeko deialdian parte hartzen duten izangaiek probaren ariketa praktikoa eginen dute, zortzigarren oinarriaren 1.2 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3. Izangaien parte-hartzearen ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo deituraren hasieran letra horiek dituen izangaia hasiko da, deialdi honen seigarren oinarriko bigarren atalean adierazitako egunean.

Honela eginen da zozketa:

Abezedariotik bi letra, azarean, aterako dira eta horiek izanen dira espezialitate bakoitzeko izangaiaren lehen deituraren hasierako letrak. Lehenengo deitura hasierako bi letra horiekin duen izangairik ez badago ordena alfabetikoan hurrengo tokian dagoen deitura hartuko da eta "ZZ" letren ondotik "AA" letrak datozela ulertuko da. "CH" eta "LL", hurrenez hurren, "C" eta "L" letrei dagokien hurrenkeran sartuko dira.

4. Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurrean beren ariketak egitera; horrek esan nahi du egun bakoitzerako deitutako izangaiek epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan bertan egon beharko dutela, eta hautapen prozesutik baztertuak izanen direla bertaratzen ez direnak, ezinbesteko eta epaimahaiaren iritziz behar bezala justifikatutako kasuak salbu. Ondorio horietarako, ariketa kolektibo batera deitutakoek epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko dute deialdietan ezarritako ordu eta egunean. Banan banako probetan, egun bakoitzean deitutako izangaiak bertan egonen dira epaimahaiak jarduketen hasierarako ezarritako orduan.

5. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna egiazta dezaten.

6. Hautapen prozesua egiten ari denean, epaimahaiek izangairen batek deialdian eskaturiko baldintzak betetzen ez dituela jakiten badu, doakionari hitz egiteko aukera eman ondoren, hura baztertzeko eskatuko dio Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izangaiak hautapen probetan onartua izateko egindako iruzur eta faltsukerien berri ere emanen dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztertze horren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen du izangaiak, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

7. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniaren jakintza frogatzeko egin beharreko probak: oposizioaldiko probak egin aurretik, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniaren jakintzaren gaineko proba egin beharko dute, ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpenean maila egokia dutela frogatzeko.

Proba izanen da idazlan bat egitea gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa eta elkarrizketa bat izatea epaimahaikideekin.

Delako proba oposizioaldiko probak hasi baino lehen eginen da. Hautapen prozeduretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dituen Ebazpenean zehaztuko dira proba hori egiteko eguna eta lekua.

Proba hori ebaluatuko duen Epaimahaia jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek osatuko dute. Irakasle horiek, hautapen prozedurak zein kidegotan sartzeko egin diren, haien sailkapen talde bereko edo goragoko kidego batekoak izanen dira.

Proba horren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da, eta oposizioaldiko probetara pasatzeko "gai" balorazioa lortu beharko da.

Proba hori bukatu ondoren azterketa egiten den tokian jarriko dira emaitzak ikusgai.

Gaztelania jakiteko probatik salbuetsita daude, ondoko tituluren bat dutenak: uztailaren 20ko 826/1988 Errege Dekretuan eta hura aldatu eta osatzen duen urtarrilaren 10eko 1/1992 Errege Dekretuan ezarritako Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma edo hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Ziurtagiria, edo Filologia Hispanikoko nahiz Erromanikoko lizentziadun titulua. Izangaiak behar den ziurtagiria erantsiko dio oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera doan dokumentazioari.

8. Oposizioaldiko lehen ariketaren kalifikazioak argitaratu ondoren aurkeztu beharreko agiriak.

Oposizioaldiko lehen ariketa gainditzen duten txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako izangaiek, kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita, atal honetan ageri diren agiriak bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte. Era berean, goragoko taldeko kidegoan sartzeko prozedurako izangai guztiek epe horretan aurkeztu beharko dituzte agiriak. Ez dira inoiz ere kontuan hartuko hautapen prozeduran parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agiriak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

A) Txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako izangaiak.

1) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto edo, hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo irakaslanerako baliokidetzat jo daitekeen tituluaren fotokopia konpultsatua, edo ziurtagiri akademikoa, zeinetan egiaztatuko baita titulua emateko eskubideak ordaindu dituela. Titulua atzerrian eskuratu bada, haren fotokopia konpultsatuarekin batera, hura homologatuta eta ezagututa dagoela egiaztatzen duen agiria ekarri beharko da.

2) Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko lanpostuak eskuratu nahi dituzten izangaiak.

Espezializazio Didaktikoaren Lanbide Tituluaren edo Irakasgaitasun Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua edo, besterik ezean, baldintza hori ez duela bete behar egiaztatzen duen agiria. Ez dute baldintza hori bete behar ondoko izangai hauek:

-Maisu-maistren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasletzako diplomadunen, Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren eta Pedagogiako lizentziadunen titulua dutenak.

-Teknologiako, eta Psikologia eta Pedagogiako espezialitateetan, eta Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan sartzeko deialdian parte hartzea eskatzen dutenak.

-Ikastetxe publikoetan eta behar bezala baimendutako ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osoz irakatsi dutela egiaztatzen dutenak. Ikastetxe publikoei dagokienez, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da hori. Ez dira kontuan hartuko lanpostuaren jabetza hartzeko eta zerbitzua uzteko orriak. Behar bezala baimendutako ikastetxe pribatu bati dagokionez, ikastetxe horren zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kasuko Hezkuntza Ikuskatzailetzaren oniritzia beharko da. Ziurtagiri guztietan agertuko da, zehatz-mehatz, zerbitzuak zein egunetan hasi eta zein egunetan bukatu ziren.

3) Euskarazko lanpostuetarako edo Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasgaiko lanpostuetarako parte hartzeko berariazko betebeharrak. Izangaiek ondoko tituluetatik baten bat izan beharko dute: Euskal Filologiako lizentziadunaren titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiarena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Ziurtagiriarena edo baliokidetzat jotzen den titulu batena.

4) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskinean onartu den baremoan ezarritakoaren arabera.

B) Goragoko taldeko Kidego batean sartzeko prozedurako izangaiak.

1) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren, edo irakaslanerako baliokidea den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo ziurtagiri akademikoa, zeinetan egiaztatuko baita titulua emateko eskubideak ordaindu dituela. Titulua atzerrian eskuratu bada, haren fotokopia konpultsatuarekin batera, hura homologatuta eta ezagututa dagoela egiaztatzen duen agiria ekarri beharko da.

2) Zerbitzu-orria, kasuko Hezkuntza Administrazio eskudunak ziurtatua. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gehituko du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzu-orria, parte-hartzaileen espediente pertsonaletan dauden datuen arabera.

3) Merezimenduen frogagiriak, II. eranskineko baremoan ezarritakoaren araberakoak.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak hautapen prozesutik bazter geldituko dira, horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman Ebazpenaren bidez.

Zortzigarrena.-Hautatzeko sistema.

8.1. Oposizioaldia:

Aldi honetan baloratuko dira txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako izangaien berariazko jakintzak, irakaskuntzan aritzeko beharrezkoak direnak eta, orobat, haien gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren teknikak menderatzen dituzten ala ez. Goragoko taldeko kidego batean sartzeko hautapen prozeduretan parte hartzen duten izangaien kasuan, irakasgaiari buruzko jakintzak eta baliabide didaktiko eta pedagogikoak baloratuko dira.

Espezialitate eta kidego bakoitzaren arabera oposizioaldiko probetarako gai-multzoak deialdi honen V. eranskinean ageri dira.

Espezialitate bakoitzaren B zatiko gai-multzoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Psikologia eta Pedagogia espezialitatea eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko espezialitateen kasuan izan ezik, gai-multzo horri buruz Nafarroako Foru Komunitateak bere eskumenak erabiliz onetsi duen legeriarekin osatu da, deialdi honen VI eta VII. eranskinetan ezarritakoari jarraikiz. Eranskin horietan aipatutako erreferentziek ez dute gai-multzoa handitzen, aitzitik, arau horien edukiak V. eranskineko B zatiko gaiei erantsi behar zaizkie.

Gai-multzoak eta haiei loturiko arauak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren web orrian daude aztergai: www.pnte.cfnavarra.es

Hizkuntza modernoen eta Euskal Hizkuntza eta Literaturaren espezialitateen probak dagokien hizkuntzan eginen dira. Euskaraz eman beharreko gainerako espezialitateetan probak gaztelaniaz edo euskaraz eginen dira, izangaiak aukeratu bezala.

8.1.1. Oposizioaldia txanda irekiaren eta minusbaliatuen txandaren hautapen prozeduretan.

A) Oposizioaldiko probak.

Prozedura horretako oposizioaldiak hiru proba baztergarri izanen ditu, ondoko hurrenkera honetan eginen direnak:

Lehenbizikoa.-Proba idatzia.

Bi gai idatziz garatzea. Lehenbiziko gaia izangaiak aukeratuko du, epaimahaiak gai-multzoaren A zatitik azarean hartutako bi gairen artean. Bigarren gaia azarean aukeratuko du epaimahaiak gai-multzoaren B zatitik.

Proba idatziaren hasieran, Epaimahaiak gai-multzoaren A zatiko bi gai eta B zatiko gai bat aterako ditu. Izangaiek lau ordu izanen dituzte gehienez proba idatzia egiteko.

Epaimahaiak probaren zuzenketa plika sistemaren bidez eginen du. Ariketak kalifikatzen bukatu ondoren, epaimahaiek puntuazioak argitara emanen dituzte plika zenbakiaren arabera eta probak egin diren lokaletako iragarki tauletan iragarriko dute zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den pliken irekitze publikoa.

Epaimahaiek 0tik 10 puntu bitarteko puntuazioa emanen diote proba honi. Puntuazioaren 100eko 80 A atalarena izanen da eta gainerako 100eko 20, B atalarena. Proba hau gainditzeko, izangaiek bost puntu atera beharko dute gutxienez.

Proba gainditu duten izangaien zerrendetan epaimahaiek adieraziko dute zazpigarren oinarriko 8. atalean ezarri agiriak noiz aurkeztu behar diren, bai txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako izangaiei dagokienez, bai goragoko taldeko kidego batean sartzeko prozedurako izangaiei dagokienez.

Bigarrena.-Proba praktikoa.

Proba hau VIII. eranskinean ezarritakoaren arabera eginen da. Oposiziogileei egindako deialdian, epaimahaiek proba hau egiteko zenbat denbora dagoen eta zein material eraman behar duten adieraziko dute.

Epaimahaiek 0tik 10 puntu bitarteko puntuazioa emanen diote proba honi. Proba hau gainditzeko, izangaiek bost puntu atera beharko dute gutxienez.

Probaren zuzenketa, oro har, plika sistemaren bidez eginen da. Gerta daiteke hainbat espezialitatetan epaimahaiek uste izatea, proba motaren eta haren garapenaren arabera, pliken sistema ez zaiola proba praktikoaren ezaugarriei egokitzen.

Zuzenketa plika sistemaren bidez egiten bada, ariketen kalifikazioa bukaturik, epaimahaiek puntuazioak argitara emanen dituzte plika zenbakiaren arabera eta probak egin diren lokaletako iragarki tauletan iragarriko dute zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den pliken irekitze publikoa.

Zuzenketa ez bada plika sistemaren bidez egiten, epaimahaiek izangaien puntuazioak jendaurrean jarriko dituzte proba egin den lokaletako iragarki tauletan.

Hirugarrena.-Ahozko proba.

Izangaiak berak espezialitateko gai-multzoko A zatitik azarean ateratako bi gaitatik bat ahoz azaltzea izanen da. Azalpenak bi zati izanen ditu. Lehenbizikoa gaiaren alde zientifikoei edo edukiei buruzkoa izanen da, eta bigarrenean agertarazi beharko da gai horrek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onetsitako curriculumarekin duen zerikusia eta haren tratamendu didaktikoa. Tratamendu didaktikoa izanen da aukeratutako gaiaren programazio didaktikoa, edo bestela, hortik hartutako unitate didaktiko edo lan unitate batena, beti ere ondoko hauek azalduta: helburuak, gaitasunak, edukiak, ikasi eta irakasteko jarduerak, ebaluazioa eta haiek garatzeko behar diren baliabideak.

Horretarako, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko espezialitateetan, izangaiek zilegi izanen dute kasu didaktiko hori egiteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtsoa edo Lanbide Heziketako lanbide modulua aukeratzea. Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoko espezialitateetan, izangaiek Hizkuntzen irakaskuntza egituratzen duten mailetako bat aukeratzen ahalko dute.

Psikologia eta Pedagogia espezialitatean, 1993ko irailaren 9ko Aginduaren xedapen gehigarriari jarraikiz, ahozko probaren zi zatietatik lehenbizikoa bakarrik eginen da.

Azalpena amaitu eta gero epaimahaiak izangaiarekin eztabaidatzen ahalko du horren parte-hartzearen edukiaz.

Azalpen eta eztabaida horiek ordu eta erdi bana iraunen dute gehienez. Oposiziogileak horiek prestatzeko gutxienez bi ordu izanen ditu, eta tarte horretan beharrezkotzat iruditzen zaion materiala erabiltzen ahalko du. Izangaiak aldez aurretik berak prestatutako gidoi bat erabiltzen ahalko du azalpenean. Gidoi hori epaimahaiak eskatzen ahalko dio.

Epaimahaiek, aukeratutako gaiaren ahozko azalpenaren bi zatiak kalifikatuko dituzte banan-banan, Psikologia eta Pedagogia espezialitatean izan ezik, aurretik azaldu bezala. Kalifikazioa 0tik 10 puntu bitartekoa izanen da eta proba gainditzeko, izangaiek gutxienez bost puntu atera beharko dituzte, gaiaren ahozko azalpenak dituen bi zatien puntuazioak batu ondoren. Puntuazioa ondoko proportzio hauen arabera eginen da: lehenbiziko zatiak 100eko 60 balioko du eta bigarrenak 100eko 40.

Azken proba honetako kalifikazioak argitaratuko dira bederatzigarren oinarrian aurrez ikusitakoaren arabera hautatu diren izangaien kasuan soilik.

B) Oposizioaldiko kalifikazioa.

Oposizioaldiko kalifikazioa aldi hori osatzen duten probetan lorturiko puntuazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, beti ere proba horiek guztiak gainditu badira.

8.1.2. Oposizioaldia goragoko taldeko kidego batean sartzeko hautapen prozeduretan (Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoa):

Probak bi zati izanen ditu; bata praktikoa izanen da eta bestea azalpen eta eztabaida bat, izangaiak hartu nahi duen espezialitateko gai bati buruzkoa. Lehenik ariketa praktikoa eginen da eta ez da baztergarria izanen.

A) Ariketa praktikoa epaimahaiek proposatuko dute eta VIII. eranskinean aipatutako ezaugarriak izanen ditu. Oposizioegileei egindako deialdian, epaimahaiek proba hori egiteko denbora eta eraman beharreko materiala zehaztuko dute.

B) Probaren bigarren zatian azalpena eginen da eta gero eztabaida, biak ahozkoak, hartu nahi den espezialitateko gai baten inguruan. Gaia izangaiak aukeratuko du bere espezialitateko gai-multzoaren A zatiko gaien artean zozketaz ateratako sei gairen artetik.

Azalpenak bi zati izanen ditu. Lehenbizikoa, gaiaren alderdi zientifikoen gainekoa izanen da eta bigarrenean gaiak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarritako curriculumarekin zer lotura duen azalduko du izangaiak, hala nola haren tratamendu didaktikoa.

Tratamendu didaktikoa izanen da aukeratutako gaiaren programazio didaktikoa, edo bestela, hortik hartutako unitate didaktiko batena, beti ere ondoko hauek azalduta: helburuak, gaitasunak, edukiak, ikasi eta irakasteko jarduerak, ebaluazioa eta haiek garatzeko behar diren baliabideak.

Horretarako, izangaiek zilegi izanen dute kasu didaktiko hori egiteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko kurtsoa edo Lanbide Heziketako lanbide modulua aukeratzea.

Psikologia eta Pedagogia espezialitatean, 1993ko irailaren 9ko Aginduaren xedapen gehigarriari jarraikiz, ahozko probaren zi zatietatik lehenbizikoa bakarrik eginen da.

Izangaiak bi ordu izanen ditu proba prestatzeko eta bidezkotzat jotzen duen materiala erabiltzen ahalko du. Halaber, zilegi izanen du prestakuntza aldian egindako gidoiaz baliatzea. Epaimahaiak gidoi hori eskuratzeko eskubidea izanen du. Azalpenak eta planteamendu didaktikoak ordu bateko iraupena izanen dute gehienez. Eztabaidaren gehieneko iraupena hamabost minutukoa izanen da.

Epaimahaiek proba hau kalifikatuko dute 0 puntutik 10era eta izangaiek lau puntu atera beharko dute gainditzeko. Puntuazioa ondoko proportzio hauen arabera banatuko da: 100eko 40 ariketa praktikoan eta 100eko 60 azalpen eta eztabaidan.

8.1.3. Oposizioaldiko proba bakoitzean, txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozedurak direnean, edo jakintzak baloratzeko proban, igoera txandako prozedura denean, izangai bakoitzaren puntuazioa epaimahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da. Epaimahaikideen puntuazioen artean hiru puntu edo gehiagoko aldea baldin badago, kalifikazio altuena eta txikiena automatikoki baztertu eta ariketaren kalifikazioa kalkulatzeko, gelditzen diren puntuazioen batez bestekoa aterako da.

8.1.4. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez (23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta nazionalitate espainiarra duten izangaiak salbuetsirik egonen dira Errege Dekretu horretan sortutako Homologaziorako Batzorde Iraunkorraren arabera nazioarteko erakunde horretan jatorrizko lanpostuetan aritzeko eskatutako jakintzak egiaztatzeko xedea duten probak egitetik.

Horretarako, 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurrez ikusitako homologazio-ziurtagiria aurkeztu beharko da izangaiak hautapen prozesuan parte hartzeko aurkezten duen eskabidearekin batera.

Salbuetsirik daudela eta, izangaiek egin behar ez dituzten ariketetan, haiek gainditzeko eskatutako gutxieneko kalifikazioa emanen zaie.

Interesatuek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta proba horietan parte hartzea txanda irekiko gainerako izangaien baldintza beretan. Uko eginez gero, hautapen probak hasi aurretik adierazi beharko dute.

8.2. Lehiaketaldia: aldi honetan, deialdi honetako I eta II. eranskinetako baremoei jarraikiz izangaiek egiaztatzen dituzten merezimenduak baloratuko dira. Merezimenduak izanen dira irakaskuntzan izandako esperientzia, prestakuntza akademikoa eta, hala behar denean, gainditu diren prestakuntza eta hobekuntzarako ikastaro eta beste jarduera batzuk.

Merezimendu horiek baloratzeari dagokionez, txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako oposizioaldiko lehen ariketa gainditzen dutenek eta goragoko taldeko kidegoan sartzeko prozedurako izangai guztiek baremo horietan ezarritako frogagiriak aurkeztuko dituzte Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Bulegoan edo hirugarren oinarriko 3. atalak aipatzen dituen edozein bulegotan, txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako lehen ariketaren kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik hasi eta bost egun balioduneko epean. Soilik puntuatuko dira denboraz eta formaz behar bezala alegatuta eta frogatuta, hots, aipatutako eranskinetan zehazten den dokumentazioa aurkeztuz, aurkezten diren merezimenduak. Beraz, merezimenduei dagokien dokumentazioa ez da deialdian aurkeztuko parte hartzeko eskabidearekin batera.

I. eranskineko baremoaren II. atala baloratzearen ondorioetarako, txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretan parte hartzen duten interesatuek parte hartzeko orrian eskatu ahal izanen dute Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gehi ditzala Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarentzat egindako zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean ageri den dokumentazioaren arabera. Eskaera hori ez bada egiten, interesatuek aurkezturiko merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Funtzionalki eta organikoki Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mende dauden funtzionarioendako, hots, goragoko taldeko kidego batean sartzeko prozeduretan parte hartzen dutenendako, Giza Baliabideen Zerbitzuak beren espediente pertsonalean dauden zerbitzuen ziurtagiria gehituko du.

Aurkezten diren agiriak jatorrizkoak edo konpultsatuak izanen dira. Ondorio horietarako, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mendeko ikastetxeetako zuzendariek ahalmena dute agiriak konpultsatzeko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz (ekainaren 29ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

I. eranskineko baremoaren I. eta II. atalen eta II. eranskineko I. eta III.1 atalen arabera izangaiei dagokien puntuazio esleipena Giza Baliabideen Zerbitzuak eginen du hautapen organoen izenean. Epaimahaiek baloratuko dituzte I. eranskineko baremoko III. atalean eta II. eranskineko II. eta III.2 eta 3. ataletan izangaiek aurkeztuko dituzten merezimenduak.

Soilik baloratuko dira oposizioaldia gainditzen duten izangaien merezimenduak.

Bederatzigarrena.-Hautapen prozesua gainditzea.

9.1. Txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozedurak:

Praktikaldira pasatzeko hautatuko dira, hautapen batzordeek oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, prozedura bakoitzean dagokien espezialitatean eta hizkuntzan deitutako lanpostuen kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.

Ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 31.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, puntuazio osoa kalkulatzeko, batzordeak bi heren emanen dio oposizioaldian lortutako puntuazioari eta heren bat lehiaketaldikoari, eta, beraz, puntuazio osoa izanen da bi aldi horien batura, aipatu ponderazioa egin ondoren.

9.2. Goragoko taldeko irakasle kidegora igotzeko prozedura:

Proban gutxienez lau puntu atera eta hautapen batzordeek, lehiaketaldian eta proban lortutako puntuazioen batuketaren arabera izangaiak ordenatu ondoren, prozedura honetan deitutako lanpostuen kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa lortzen dutenek prozedura hau gaindituko dute eta, beraz, hautapen prozesua gainditu dutela deklaratuko da.

9.3. Epaimahaien eta hautapen batzordeen jarduna eta hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizioaldia bukatuta, epaimahaiek Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatuko diote, behar den balorazioa egitearren, oposizioaldia gainditu duten izangaien dokumentazioa. I. eranskineko baremoaren III. atalaren araberakoa, txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako izangaiei dagokienez, eta II. eranskineko baremoaren II. atalaren eta III.2 eta 3. atalen araberakoa, goragoko taldeko kidegoan sartzeko prozedurako izangaiei dagokienez.

Balorazio hori egin ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuak baremoetako atal ezberdinen puntuazioak batuko ditu eta behin-behineko balorazioak argitara emanen ditu Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Balorazio horien kontra interesatuek erreklamazio idazkia aurkeztu ahal izanen dute Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, jendaurrean jarri eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Erreklamazioaldia amaituta eta izan daitezkeenak ebatzita, izangaiei dagokien puntuazioak berriz ere argitaratuko dira kasuan kasu egin diren aldaketak barne.

Behin-behineko balorazioekin batera, Giza Baliabideen Zerbitzuak gehitutako zerbitzuak jendaurrean jarriko dira, parte hartzeko eskabidean izangaiek aurretik hala eskatu badute.

Lehiaketaren behin betiko balorazioak argitaratuta, epaimahaiek hautapen batzordeei emanen dizkiete hautapen prozeduretako oposizioaldia gainditu duten izangaien puntuazioak, nortasun-agiria agertuz eta puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuta, hamar milarenarainoko aldearekin. Batzordeek, ondoren, hautapen prozeduretako aldietako puntuazioak gehituko dituzte, lortutako puntuazio osoen arabera izangaiak ordenatuko dituzte eta hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztuko dituzte.

Hautapen batzordeek, hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztu ondoren, zerrenda bakar bat prestatuko dute. Horretan, lehenik, talde ezberdineko kidegoetatik sartu direnak paratuko dira eta, bigarrenik, hautapen prozedurak gainditu dituzten gainerako izangaiak. Talde horietako bakoitzean, hautaturik gertatu diren izangaiak aurreko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz ordenatuko dira.

Zerrenda hori prestatzean berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen ebazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

A) Txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretan parte hartzen duten izangaientzat:

1) Oposizioaldian puntuaziorik altuena.

2) Oposizioko ariketa bakoitzean puntuaziorik altuena, horiek egiteko hurrenkeraren arabera.

3) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik altuena, deialdian duten hurrenkeraren arabera.

4) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena, deialdian duten hurrenkeraren arabera.

B) Goragoko taldeko kidegora igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaienzat:

1) Proban puntuaziorik altuena.

2) II. eranskineko I. atalaren balorazioan puntuaziorik altuena.

3) II. eranskineko II. atalaren balorazioan puntuaziorik altuena.

4) II. eranskineko III. atalaren balorazioan puntuaziorik altuena.

5) II. eranskineko I, II eta III. ataletan puntuaziorik altuena, ageri diren hurrenkeraren arabera.

Txanda irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehazterakoan, hautapen batzordeek gainerako prozeduretan bete gabe gelditu direnak gehituko dizkiete hasieran prozedura honetarako gordetako lanpostuei.

Inolaz ere ezin izanen da aitortu hautapen prozedura deialdiko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu duela.

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzean gainditutako izangaien zerrenden ebazpena Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren Foru Aginduaren bidez argitaratuko da. Interesatuek zerrenda horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hautapen prozesuko antolaketa sistemak zilegi egiten duenean izangaiek parte hartu ahal izatea kidego bereko edo kidego ezberdineko espezialitate batean baino gehiagotan, bi kidego edo gehiagotako edo kidego bateko bi espezialitate edo gehiagotako hautapen prozesua gainditzen duten izangaiek lanpostu horietako bat aukeratu beharko dute, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako eskabide orriaren bitartez, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bost egun balioduneko epean. Izangai horiek luzapena eskatzen ahalko dute beste lanpostuko edo lanpostuetako praktikaldia egiteko.

Hezkuntza Administrazio ezberdinetako deialdietan kidego batean sartzeko hautapen prozesuan parte hartu eta gainditzen duten izangaiek horietako bat aukeratu beharko dute, dagokion deialdian probak gainditu dituztenen azken zerrenda argitaratu eta bost egun balioduneko epean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari igorritako eskabide orriaren bidez; horrek gainerakoetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiei uko egitea dakar. Izangaiak aukera hori egiten ez badu, lehenengo izendapena onartzeak besteei isilbidez uko egin diela esan nahiko du.

Hamargarrena.-Agirien aurkezpena.

1. Bost egun balioduneko epean, probak gainditu dituztenen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hautatutako izangaiek Giza Baliabideen Zerbitzuan ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

A) Zinpeko aitorpena egitea edo hitz ematea inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela.

B) Minusbaliotasuna dutela adierazi duten izangaiek, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Bertan azalduko da aipatu egoeraren eta bete beharreko lan eta eginkizunetarako eragozpen ezaren adierazpena.

2. Karrerako funtzionario publikoak direnek ez dituzte baldintzak eta eskakizunak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko, aurreko izendapenerako frogatuak izateagatik. Kasu horretan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiak, edo beren gainetik duten Ministerioak edo erakundeak egindako egiaztagiri edo zerbitzu-orria aurkeztu beharko dute, izaera hori egiaztatzeko. Bertan hurrengo datuak azalduko dira:

a) Beren kidego, arlo edo espezialitatea, langileriaren erregistroko zenbakia, hala behar balitz, eta jardunean den ala ez.

b) Non eta noiz den jaioa.

c) Titulu akademikoa eta noiz eman zen.

d) Gradu eta bosturtekoen egiaztagiria edo, halakorik bada, hirurteko eta seiurtekoena, eta noiz betetzen diren.

Ezinezkoa baldin bada kidegoan sartzeko eskatutako betebeharren bat ziurtagirietan agertaraztea, interesatuen espediente pertsonaletan ageri ez delako, interesatuek ziurtagiri horiek bidali beharko dituzte.

Aurreko ataletan adierazitako agiriak aurkezteko ezintasunik baldin bada, behar bezala justifikatuta izanez gero, legez onartua den edozein frogabidez baliaturik egiazta dezakete deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

3. Hautatuak izateko prozedurak gainditurik karrerako irakasle funtzionario gisa Administrazioan lansaria jasoz lanean ari diren izangaiek, lansariak jasotzeko aukera egin beharko dute, oinarri honetan aurrez ikusitako epean, praktiketako funtzionario izaera duten bitartean, indarrean den araudiari jarraituz dagokien egoera administratibo edo laborala alde batera utzi gabe.

4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, aipatu agiriak aurkezten ez badituzte edo, horiek aztertuz gero, deialdi honetako 2. oinarrian azaldutako eskakizun batzuk bete gabe dituztela ikusten bada, izangai horiek ezin izanen dira praktiketako funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintzak deuseztatuak geldituko dira, hasierako eskabideko faltsukeria dela eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Hamaikagarrena.-Praktiketan aritzeko funtzionarioen izendapena.

1. Deialdi honetako zortzigarren oinarriaren 1.2 atalean aipatutako prozeduraren bidez sartu diren izangaiek eta karrerako funtzionario gisa ikastetxe publikoetan gutxienez ere ikasturte bateko irakasle lana egin dutenek ez dute praktikaldia egin beharko.

Hala ere, praktikaldia egitetik salbuetsiak dauden izangai hautatuek eskatzen ahalko dute praktiketako funtzionario izenda ditzaten, praktika horien gaineko ebaluaziorik jasoko ez badute ere. Aukera hori egin beharko da gaindituen zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.

Aukera hori egin ezean hasierako beren kidego edo lanpostuetan segituko dute, hautapen prozeduren espedienteak onetsi arte.

2. Hautatutako izangaiak, salbuetsiak ez badaude, edo, salbuetsiak izan arren praktikak egin nahi badituzte, praktiketako funtzionario izendatuko ditu Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, eta horiek egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten espezialitateko edo, hala badagokio, antzeko espezialitateetako lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Jakinarazpena jaso eta handik bost eguneko epean izendatuek aipatu destinoak hartzen ez baldin badituzte, hautapen probei uko egiten dietela ulertuko da.

3. Praktikaldia egiteko ematen zaizkien destinoak behin-behinekoak izanen dira, eta lanpostuak betetzeko aurrerantzean eginen diren lehiaketetan parte hartu beharko dute nahitaez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetan behin betiko lehen destinoa lortu arte. Hori egin beharko dute, bai praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek, bai eta, praktikaldia egiteko salbuetsiak izanik, hasierako kidego edo lanpostuetan gelditzeko aukera egin dutenek ere. Lanpostuak hornitzeko lehiaketetan nola hartu behar den parte jakiteko kasuko deialdietan xedatutakoari jarraituko zaio.

4. Bigarren oinarriaren 4. atalean xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kudeaketa esparruan, behin betiko izaeraz eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari diren Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak destino horretan berean gelditzen ahal dira. Aukera horretaz baliatu beharko dute 2002ko irailaren 30a baino lehen. Aukera horretaz ez badira baliatzen, usteko da Maisu-maistren kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela. Hala eginez gero, oinarri honetako 3. atalean xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hamabigarrena.-Praktikaldia.

1. Praktiken helburua hautatutako izangaiek irakaslanerako gaitasunik baduten egiaztatzea izanen da.

2. Praktikaldia Batzorde kalifikatzaileak izendatutako irakasle baten tutoretzapean eginen da. Batzorde kalifikatzaile horren osaera praktikaldia arautzen duen ebazpenean zehaztuko da.

3. Praktikaldian hautagaiek lanpostuan trebatzeko jarduerak eta prestakuntzakoak egin beharko dituzte.

Batzorde kalifikatzaileak eginen du azken ebaluazioa, praktikaldia arautzen duen ebazpenak ezartzen dituen irizpideen arabera, eta "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen.

4. Haurdunaldia edo behar bezala justifikatu eta Giza Baliabideen Zerbitzuak onartutako beste egoeraren bat izateagatik gerorapena behar dutenek, idatzirik egin beharko dute eskaria bost egun balioduneko epean, probak gainditu dituzten izangaien zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik hasita.

5. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa hartzen dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen arrazoituaren bidez.

6. Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, oposiziogileek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, beti ere irakasle lanpostu batean arituz gero.

7. Praktikaldian, praktiketako funtzionarioei azterketa medikoa eginen zaie, irakaslanean modu egokian aritzeko beharrezkoak diren baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituzten egiaztatu ahal izateko. Azterketa mediko hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emanen duen Ebazpenaren bidez.

Hamahirugarrena.-Karrerako funtzionarioen izendapena.

1. Praktikaldia bukatu ondoren eta "gai" kalifikazioa hartu duten izangai guztiek deialdian ezarritako baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela egiaztaturik, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako Foru Aginduaren bidez hautapen prozesuaren espedientea onetsiko du.

2. Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrendak Hezkuntza eta Kultura Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

3. Izangaiak praktiketako funtzionario zein ikasturtetan izendatu ziren, hurrengo ikasturtearen lehenbiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak izendapenak.

4. Behin betiko jabetzako destinoa: ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuko 13.d) artikuluan aurrez ikusitakoari jarraikiz, Kidegoan deialdi honen bitartez sartu diren funtzionarioek beren lehenbiziko behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kudeaketa esparruan lortu beharko dute; hortik aurrera lanpostuak betetzeko eginen diren prozeduretan nahitaez hartu beharko dute parte, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 2 eta 3. idatz-zatiek ezartzen dutenari jarraikiz (urriaren 6ko "EAO").

Hamalaugarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

II.-BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIOEK ESPEZIALITATE BERRIAK HARTU AHAL IZATEKO PROZEDURAREN DEIALDIA

Organikoki eta funtzionalki Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mende diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko funtzionarioek aipatu kidegoan espezialitateak hartu ahal izateko prozeduraren deialdia egin da, ondoko oinarri hauen arabera:

Lehena.-Arau orokorrak.

1.-Deialdi honetan araututako prozeduraren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan har daitezkeen espezialitateak hauek dira:

Espezialitatea.

Ekonomia.

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

Teknologia.

2. Deialdi honen zortzigarren oinarrian aipatutako probak egiteko gai-multzoak V. eranskinean daude.

3. Prozedura honi ondoko hauek aplikatuko zaizkio:

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa; irakasle funtzionarioen kidegoetan sartu eta espezialitateak hartzea arautzen dituen ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretua, hala nola aplikazio orokorreko gainerako xedapenak eta deialdi honetan ezarritakoa.

Bigarrena.-Izangaien betebeharrak.

Espezialitate berriak hartzeko prozeduran onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioa izan eta destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa esparruan izatea.

Borondatezko eszedentzian, kanpoko lanpostuetara atxikiak edo antzeko egoeretan dauden funtzionarioen kasuan, baldintza hori betetzearen ondorioetarako, kontuan hartuko da azken destinoko ikastetxea.

B) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo Kidegoan sartzeko irakaslanerako balio duen titulu baliokidea.

Ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuko lehen xedapen gehigarriaren arabera, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren eta Itsasgintza Zibileko diplomadunaren tituluak baliokidetzat jo dira Teknologia espezialitatean irakasteko.

Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko VI a) eranskinean xedatutakoaren arabera, Enpresa Zientzien diplomadunaren, Lan Harremanen diplomadunaren, Gizarte Lanaren diplomadunaren, Gizarte Hezkuntzako diplomadunaren eta Kudeaketa eta Administrazio Publikoaren diplomadunaren tituluak baliokidetzat jo dira Lanerako Prestakuntza eta Orientazioaren espezialitatean irakasteko.

C) Jubilatzeko ezarritako adinetik ez pasatzea.

D) Irakasle izatea galarazten duen eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

E) Diziplina espediente bidez edozein Administrazio Publikotatik bereizia ez izana eta funtzio publikoan aritzeko ezgaitua ez egotea.

Baldintza horiek eskaerak aurkezteko azken egunean bete beharko dira eta baldintzek bere hartan iraunen dute espezialitateak hartzeko prozedura bukatu arte.

Hirugarrena.-Eskaerak.

1. Forma eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztuko dute eredu ofizialaren arabera, ordainketa gutunarekin batera. Eskabidea aurkezteko inprimaki ofizialak interesatuen eskura daude Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo Kalea, z.g., Iruña). Eskabidea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren web orrian ere eskura izanen da: www.pnte.cfnavarra.es. Eskabidearekin batera, nortasun-agiriaren fotokopia eta deialdi honetako bigarren oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko dira.

Minusbaliotasunen bat duten izangaiek, horretarako dagoen laukian, ariketak egiteko denbora eta bitarteko aldetik behar dituzten egokitzapenak azalduko dituzte.

EGA titulua edo baliokidea izan eta deialdi honen zortzigarren oinarrian aipatutako probak euskaraz egin nahi dituzten izangaiek horren berri emanen dute parte hartzeko eskabide orrian.

2. Azterketa eskubideak.

Eskabidearekin batera azterketa eskubideengatik 25 euro ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztuko da parte hartzen duten espezialitate bakoitzeko. Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideak ordainagiriaren bidez ordainduko dira, edo, bestela, transferentziaren bitartez, Banco Popularreko 00750018 76 0660090072 kontura, transferentziaren agirian datu hauek ezarriko direlarik:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-Ordainketa zein kontu zenbakitan egin behar den.

-Kontzeptua: -Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko espezialitateak hartzea.

-Espezialitatea: ....................................

Datu horietako bat falta baldin bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere kenduko oinarri honetako 4. puntuan aipatutako organoaren aurrean eskabidea aurkezteko beharra, horretarako ezarritako epe eta moduan.

3. Deialdi honetako parte-hartzaileek eskabide bat aurkeztuko dute eta bertan adierazi zein espezialitatetan parte hartu nahi luketen, eta horri atxikirik ordainketa gutun bat aurkeztuko dute, parte hartu nahi duten espezialitate bakoitzeko bat.

4. Eskabidea aurkezteko organoa eta lekua.

Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio eta ondoko leku hauetan aurkezten ahalko dira: Departamentu horretako Erregistro Bulegoan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako batean.

Eskabidea Posta bulego batean aurkezten baldin bada, kartazal irekian eginen da, Postetxeko langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtatu aurretik.

Funtzionarioek atzerrian egindako eskabideak, dagozkien ordezkaritza diplomatiko edo kontsular espainolaren bidez izapidatuko dira, deialdi honen 4. oinarrian ezarritako epearen barruan, eta hortik organo eskudunera igorriko dizkiote.

Laugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.-Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak jendaurrean paratuko ditu, espezialitateen arabera, Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo k., z.g., Iruña). Zerrenda horietan, izen-deiturak eta nortasun-agiriaren zenbakia azalduko dira, hala nola, baztertua izan baldin bada, horretarako arrazoiak.

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzen denean, interesatuak jakinaren gainean daudela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena) 59. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

2. Baztertutako izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, Ebazpena argitaratu eta biharamunean hasita, baztertua izateko akatsa zuzentzeko. Erreklamazioak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendu eta hirugarren oinarriaren 4. puntuan aurrez ikusitako edozein lekutan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak aztertu ondoren, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Ebazpena argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko, eta espezialitateen araberako zerrenda horiek jendaurrean paratuko dira Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Ebazpen horren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunean hasita.

Seigarrena.-Hautapen organoak.

1. Izangaien ebaluazioa epaimahaiek eginen dute, eta kasuaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren deialdirako izendatutako hautapen batzordeek.

Prozedura honetan deitutako espezialitate berberarako, aurreko deialdi horretan epaimahai bat baino gehiago izendatu denean, dagokion hautapen batzordearen eraketa barne, lehen epaimahaiak eginen du deialdi honetako izangaien ebaluazioa, baldin eta izangaien kopuruak ez badu eskatzen epaimahai bat baino gehiagok parte hartzea.

Prozedura honetan deitutako espezialitate berberarako epaimahai bakarra izendatu bada aurreko deialdian, eta espezialitate horretan aurkeztu den kopuruagatik beharrezkoa bada beste epaimahai bat izendatzea, beste epaimahai bat edo batzuk izendatuko dira, dagokien hautapen batzordea barne.

Epaimahaien eta hautapen batzordeen osaketa eginen da Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduretako deialdiko seigarren oinarriak xedatutakoari jarraikiz, eta oinarri horretako atal ezberdinetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkie, dagozkien eginkizunak izan ezik, ondoko atalean aipatzen direnak:

2. Hautapen organoen eginkizunak.

2.1. Hautapen batzordeen eginkizunak:

-Epaimahaiak koordinatzea.

-Epaimahaien jardueretarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

-Espezialitate berriak hartu dituzten izangaien zerrendak deklaratu, argitaratu eta deialdia egin duen organoari aurkeztea.

Espezialitate berriak hartzeko prozesuan, hautapen batzordeek arau hau aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak ebatzi eta aurrez ikusi gabeko kasuetan zer egin behar den erabakiko dute.

2.2. Epaimahaien eginkizunak:

-Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz, prozesuaren garapen egokia zaintzea.

-Espezialitatearen berezko eta berariazko alor kultural, zientifiko edo artistikoko jakintzak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 24. eta 41. artikuluetan agertzen direnak, baloratzea.

-Hautapen batzordeei esleitutako eginkizunak, dagokion espezialitatean horiek eratu ez diren kasuetan.

Zazpigarrena.-Proben hasiera eta garapena.

1. Hasiera. Hautapen probak aurtengo ekainaren 23tik aurrera hasiko dira. Epaimahaiek dei eginen diete prozedura honetan parte hartzen duten izangaiei eta deitzeko modua Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduretako deialdiko zazpigarren oinarriak aipatutakoa izanen da, eta horrekin batera hautapen prozeduretan parte hartzen duten izangaiei ere deituko zaie, beti ere horiek proba praktikoa egitera deitzen dituztenean.

Izangaiak deialdi bakarrean deituko dira epaimahaien aurrean aritzeko eta deialdi horretan agertzen ez badira, hautapen prozesutik baztertuko dira, epaimahaiaren iritziz ezinbestekoak diren eta behar den bezala justifikatutako kasuetan salbu. Egun bakoitzean deitutako izangaiek, epaimahaiak ariketak hasteko ezarritako orduan agertu beharko dute.

Epaimahaiaren aurrean ariketak hasi ondoren, epaimahaiek jendaurrean paratuko dituzte izangaien hurrengo deialdiak, probak egiten ari diren lekuan, haiek hasi baino, gutxienez, berrogeita zortzi ordu lehenago.

2. Garapena. Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduretako deialdiko seigarren eta zazpigarren oinarrietan aurrez ikusitako zozketak zehaztuko du izangaiek deialdi honetan izanen duten jarduketa ordena.

Edozein unetan, epaimahaiek zilegi izanen dute izangaiei beren identitatea kreditatzeko eskatzea.

Orobat, epaimahaiek jakinen balute izangairen batek ez dituela betetzen deialdi honetan eskatutako betebehar guztiak, izangaiari entzun ondoren, hura baztertzea proposatuko liokete Giza Baliabideen Zerbitzuari eta, behar diren ondorioetarako, izangaiak hautapen prozesuan onartua izateko aurkeztutako eskabidean egin zituen okerrak edo gezurrak jakinaraziko dizkiote. Kasu horretan, dagokion ebazpena eman arte, izangaiak hautapen prozesuan baldintzapean parte hartzen segitzen ahalko du.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunean hasita.

Zortzigarrena.-Espezialitateak hartzeko sistema.

Ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espezialitateak hartzeko proba bat eginen da. Probak bi zati izanen ditu, bata, praktikoa eta, bestea, izangaiak zein espezialitate hartu nahi duen, haren gai bat azaldu eta eztabaidatzekoa. Zati praktikoa lehenik eginen da eta ez da baztergarria izanen.

Zati praktikoa, Epaimahaiak proposatuko duena, VIII. eranskinean ezarri diren ezaugarriei egokituko zaie.

Probaren zati hau egiteko emanen den denbora epaimahaiek deialdian ezarriko diete izangaiei, eta halaber jakinaraziko dute zer material eraman behar duten izangaiek probaren zati hau egiteko, epaimahaiak ontzat hartzen badu, aipaturiko eranskinean ageri diren ezaugarrien arabera.

Probaren bigarren zatia: zein espezialitate hartu nahi duen, hartako gai bat ahoz azaltzea, izangaiak V. eranskinean aipatutako aginduetan argitaratutako gai-multzoen A zatitik, azarean, ateratako seiren artean aukeratua. Ahozko azalpenak bi zati izanen ditu: lehena, alderdi zientifikoen gainekoa eta, bigarrena, izangaiak gai horrek Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren curriculum ofizialarekin zein lotura duen azaldu eta haren aspektu didaktiko bat garatzekoa. Haren aspektu didaktiko bat garatuko du, berak aurretik aukeratutako maila jakin batera aplikatuz. Azalpena bukatu ondoren, Epaimahaiak zilegi izanen du izangaiarekin eztabaida izatea haren azalpenaren edukiari buruz.

Azalpenak ordu beteko iraupena izanen du gehienez eta geroko eztabaidak, hogeita hamar minutukoa, gehienez ere. Izangaiak bi ordu izanen ditu, gutxienez, prestatzeko eta horretarako bidezkotzat jotzen duen materiala erabiliko du. Izangaiak prestaketa aldian egindako gidoi bat erabiltzen ahalko du bere azalpenean eta epaimahaiak zilegi izanen du gidoia eskatzea.

Bederatzigarrena.-Kalifikazioa.

1. Epamahaiek proba kalifikatuko dute "gai" edo "ez gai" kalifikazioarekin eta espezialitate berria hartuko dute bakarrik "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek.

2. Hautapen batzordeek, epaimahaietatik "gai" kalifikazioa lortu duten izangaien zerrendak jaso ondoren, organo eskudunari jakinaraziko dizkiote.

3. Giza Baliabideen Zerbitzuak "gai" kalifikazioa lortu duten izangaiek deialdi honen bigarren oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izangaiak "gai" deklaratzen dituen Foru Agindua argitaratuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, zein espezialitate hartu duten aipatuz; eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duten izangaiek prozedura honetan parte hartzeagatik hartutako eskubideak deuseztatu eginen dira.

Foru Agindu horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunean hasita.

4. Prozedura honen bidez espezialitate berri bat hartzen dutenek ez dute praktika aldirik egin behar.

5. Espezialitate berri bat hartzeak ez dakar berekin izangaiak aurretik zituenak galtzea. Espezialitate bat baino gehiago dutenek horietako edozein lanpostu hartzen ahalko dute, irakasle funtzionarioen lanpostuak betetzeko ezarritako mekanismoen bitartez.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

I.-Prestakuntza akademikoa (3 puntu gehienez ere).

1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Atal honetan baloratuko da behar den kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den tituluari dagokion espediente akademikoaren batez besteko nota, honako modu honetan:

1.1. 6 puntutik 6,99ra bitarte: puntu 1.

1.2. 7 puntutik 8,49ra bitarte: 1,25 puntu.

1.3. 8,50 puntutik 10era bitarte: 1,50 puntu.

Kalifikazioa zenbakien bidez adierazten ez denean, hurrengo baliokidetasunak ezarriko dira batez besteko nota ateratzeko:

Nahiko: 5 puntu.

Ongi: 6 puntu.

Oso Ongi: 7 puntu.

Bikain: 9 puntu.

Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Frogagiriak: izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonal, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua igorri beharko du; alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta ikasturte guztietako puntuazioak azalduko ditu.

Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.

Batez besteko nota puntuazio guztien batuketaren emaitza irakasgai kopuruaz zatituta aterako da. Ondorio hauetarako, praktiken notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidaturik azaltzen bada edo gai izatearen kalifikazioarekin, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiatzaileak ez badu aurkezten konbalidatutako edo gai bezala kalifikatutako irakasgaiaren zenbaki balioa azaltzen duen egiaztagiria.

Atal honetan ez da izangaiek alegatutako tituluen espedienterik baloratuko, titulu horiek irakaslanaren ondorioetarako baliokidetzat aitortu badira eta horiekin irakaskuntzaren arloko funtzio publikoan sartzeko balio badute, indarra duen araudiaren arabera.

2. Doktoregoa eta sari bereziak:

2.1. Doktore titulua: 2 puntu.

2.2. Doktoregoko sari berezia: 0,5 puntu.

2.3. Sari berezia behar den Kidegoan sartzeko orokortasunez alegaturiko titulazioan: 0,5 puntu.

Frogagiriak: ziurtagiri akademikoa edo alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

3. Beste titulazio batzuk:

Atal honetan unibertsitateko beste titulazio ofizial batzuk baloratuko dira, Kidegoan sartzeko orokorki eskatu direnak ez bezalakoak badira eta sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira.

3.1. Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: puntu 1.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoan sartzeko ez dira inoiz ere baloratuko izangaiak duen lehen titulua edo izaera horretako ikasketak.

Bigarren Hezkuntzako edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko ez dira inoiz ere baloratuko atal honetan aipatzen diren tituluak edo ikasketak, baldin eta ikasketa horien bidez erdietsi badira Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza, eta horiek Kidegoan sartzeko orokorki baldintza modura eskatu badira.

3.2. Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak: puntu 1.

Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan sartu nahi duen izangaiari ez zaio inola ere baloratuko atal honetan lehen titulua edo izaera horretako ikasketak.

Frogagiriak: baldintza modura alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa da Diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsotako irakasgaiak egin eta gainditu direla egiaztatuko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da lehen zikloko titulaziotzat hartuko.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkeztuz gero, 2. zikloko titulazioari dagokion puntuazioa besterik ez da aintzat hartuko, ez bada 3.1 atalaren arabera baloratzeko aurreko lerroaldean aipatutako ziurtagiri akademikoa aurkezten bederen.

4. Araubide Bereziko irakaskuntzaren titulazioak:

Atal honetan baloratuko dira hizkuntza eskola ofizialek eta musikako kontserbatorio profesionalek eta goi mailakoek eta hezkuntza administrazioek Araubide Bereziko irakaskuntzarako ematen dituzten titulazioak. Honela baloratuko dira:

4.1. Erdi mailako Musika eta Dantza: 0,5 puntu.

4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:

4.2.1. Erdi mailako zikloa: 0,5 puntu.

4.2.2. Goi mailako zikloa: 0,5 puntu.

EGA titulua edo baliokidea: 1 puntu.

Frogagiriak: alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Ziurtagiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Baliokideak diren hizkuntza titulu bat baino gehiago aurkezten badira, horietako bat soilik baloratuko da.

II.-Irakasle lanean emandako zerbitzuak (4 puntu gehienez ere).

1. Sartu gogo den kidegoan, ikastetxe publikoetan, hautaturiko espezialitateko lanpostuetan irakasle aritutako urte bakoitzeko: 0,40 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan urteko zatiki den hilabete bakoitzeko: 0,033 puntu.

2. Ikastetxe publikoetan, hautaturikoa ez den hezkuntza maila edo espezialitate bateko lanpostuetan irakasle aritutako urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan urteko zatiki den hilabete bakoitzeko: 0,016 puntu.

Frogagiriak: zerbitzu ziurtagiria, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntzako Administrazio eskudunak emana. Kasu guztietan, zein arlo edo espezialitatetarako izendatu zuten azaldu beharko da, baita zerbitzuak hasteko eta bukatzeko data zehatzak ere. Ez dira aintzat hartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuarentzat eginiko zerbitzuak ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Nafarroako Zuzendaritza Probintzialean eginiko zerbitzuak, 1990eko urriaren 1a baino lehenagokoak, ziurtatuak izan daitezen, interesatuek espreski eskatu beharko dute.

3. Sartu gogo den Kidegoan, beste ikastetxe batzuetan, hautaturiko espezialitateko lanpostuetan irakasle lanean aritutako urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan urteko zatiki den hilabete bakoitzeko: 0,016 puntu.

4. Beste ikastetxe batzuetan, hautaturikoa ez den hezkuntza maila edo espezialitate bateko lanpostuetan irakasle aritutako urte bakoitzeko: 0,10 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan urteko zatiki den hilabete bakoitzeko: 0,0083 puntu.

Frogagiriak: ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako oniritzia izanen duena, eta hezkuntza maila, espezialitatea eta zerbitzuen egiazko iraupena adieraziko dituena. Zerbitzuen hasiera eta bukaerako data zehatzak ere azalduko dira. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak interesatuei eskatuko die Gizarte Segurantzaren kotizazio ziurtagiria aurkez dezatela.

II. Ataleko oharrak:

1. Atal honetan gehienez 10 urte hartuko dira kontuan, urte bakoitza ataletako bakar batean baloratuta.

2. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.

3. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

4. Zerbitzuak interesatuak kasurako aurkeztu duen ziurtagiriko espezialitatean eta mailan eman direla ulertuko da. Espezialitate edo maila bat baino gehiago agertzen badira, espezialitate edo maila bakar batean baloratuko dira zerbitzuak, eta ziurtagirian lehenbiziko ageri den hartan kontatuko dira, non eta interesatuak ez duen idatziz eskatzen ziurtagirian dagoen beste espezialitate edo maila bati dagozkion zerbitzuak baloratzea nahi duela. Espezialitatea frogatzen ez bada, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla.

5. Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko berariazko lanbide heziketako espezialitate berrietan, espezialitate berean emandako zerbitzutzat hartuko dira Kidego horietako lehenagoko espezialitateetan emandakoak, urriaren 6ko 1635/1995 eta apirilaren 30eko 777/1998 errege dekretuetan ezarritako korrespondentzien arabera.

6. Atzerrian emandako zerbitzuak dagokion herrialdeko Hezkuntza Ministerioak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan ondokoa adierazi beharko da: zerbitzuen iraupena, hasi eta bukatu zireneko data zehatzekin eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua. Emandako irakasgaia ez bada frogatzen, edo berau aukeratutako espezialitatearekin ez badator bat, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpen horiek zinpekoak izanen dira.

7. Unibertsitateko irakasle esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, zerbitzu horiek irakasle lanetakoak izan zirela eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.

8. Ikastetxe publikoak dira Estatuko edo hezkuntza arloan eskumen osoak dituzten autonomia erkidegoetako sare publikoan sartutako ikastetxeak eta programak, eta Nafarroako Gobernuaren mendeko ikastetxe publikoekin bat egin duten ikastetxeak.

9. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

III.-Beste merezimendu batzuk (3 puntu gehienez ere).

a) Azpiatal honetan soilik baloratuko dira etengabeko prestakuntzako ikastaroak, baldin eta 100 orduz beherakoak badira eta 1990eko irailaren 1etik aurrera bukatu badira; beti ere ondoko oharrok kontuan hartuta:

Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasuan kasuko espezialitatearekin edo eskolaren antolamenduarekin, hezkuntzarako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogiarekin eta psikologiarekin edo, oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi, lan talde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektu bukatu bakoitzeko: 0,05 puntu kurtso edo kreditu akademikoko hamar orduko.

Ondorio horietarako, ikastaro guztien orduak batuko dira eta hamar ordutik beherako gainerako orduak ez dira puntuatuko.

b) Azpiatal honetan baloratuko dira etengabeko prestakuntzako ikastaroak, baldin eta 100 ordukoak edo hortik gorakoak badira, ondoko oharrok kontuan hartuta:

Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasuan kasuko espezialitatearekin edo eskolaren antolamenduarekin, hezkuntzarako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogiarekin eta psikologiarekin edo, oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi, lan talde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektu bukatu bakoitzeko: 0,05 puntu kurtso edo kreditu akademikoko hamar orduko.

Ondorio horietarako, ikastaro guztien orduak batuko dira eta hamar ordutik beherako gainerako orduak ez dira puntuatuko.

c) a) eta b) ataletan aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, irakasle edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu prestakuntza jarduera orduko.

Frogagiriak: prestakuntza ikastaroen eta jardueren ziurtagiria, zeinetan adieraziko baita berariaz zenbat ordutakoa den edo zenbat kreditutakoa den, eta prestakuntza jarduera hori noiz hasi eta noiz bukatu den.

Irabazteko asmorik gabeko erakundeek antolaturikoei dagokienez, sinesgarriro egiaztatu beharko da ziurtagirian berean edo eranskin batean lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzarako erabakia egon dela edo, hala behar denean, haren onarpena edo homologazioa.

d) Gorputz Hezkuntzako espezialitaterako. Irailaren 19ko 1467/1997 Errege Dekretuari jarraikiz, "goi mailako kirolariaren" kalifikazioa izateagatik: 0,40 puntu.

Frogagiriak: erakunde eskudunaren ziurtagiria, "goi mailako kirolariaren" kalifikazioa espres agertzen duena.

e) Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen Kidegoan sartu nahi duten izangaientzat: Espezializazio Didaktikoaren Tituluaren jabe izateagatik: puntu 1, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.5 atalean xedatutakoaren arabera (urriaren 20ko 1692/1995 Errege Dekretuak aldatua).

III. Ataleko oharrak:

1. Eskola orduak edo kredituak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekotzat baloratuko dira.

2. III. atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoregoa barne), master edo graduondoko beste titulazio bateko curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Behin ikastaro horiek bukaturik eta behar diren tituluak eskuraturik, titulu horiek, egoki bada, baloratuko dira baremoko I. eta III. ataletan.

3. Ez dira baloratuko Unibertsitateek antolatzen dituzten eta ikasketa espedientean azaltzen diren ikastaroak, ez bada frogatzen dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez espedientearen zati ez direla.

4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko ez da baloratuko Irakasgaitasun Ziurtagiria edo Espezializazio Didaktikoaren Titulua.

Merezimenduen baremo osorako oharrak:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bukatu diren merezimenduak soilik barematuko dira, baldin eta merezimendu horiek lehen ariketako kalifikazioak argitaratzen diren egunean ezarritako epean ekarri badira, deialdiko zazpigarren oinarriko 8. atalean xedatutakoaren arabera.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak. Itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte.

II. ERANSKINA

"B" taldeko kidegoetatik Bigarren Hezkuntzako irakasleen "A" taldeko Kidegoan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

Baremo hau aplikaturik 10 puntu atera daiteke gehienez.

I.-Egindako lanak. (Gehienez 5 puntu). Ikus atal honetako lehen oharra.

1. Antzinatasuna. (Gehienez 4 puntu).

-Zein kidegotatik sartu nahi den, hango karrerako funtzionario moduan emandako zerbitzu-urte bakoitzeko, baldintza bezala eskatzen diren zortzi urtetatik gora egindako urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

-Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0417 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Zerbitzu-orria, kasuko Hezkuntza Administrazio eskudunak ziurtatua.

2. Berariazko zereginak egin izana eta irakaslanaren ebaluazioa. (Gehienez 1,5 puntu). Ikus atal honetako bigarren oharra.

2.1. Ikastetxe publikoetako zuzendari edo zuzendari alboko moduan emandako urteko: 0,25 puntu.

Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0208 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetu izanaren edo utzi izanaren eginbidearekin edo, behar denean, izangaiak ikasturte honetan karguan segitzen duela frogatzen duen ziurtagiria.

2.2. Ikastetxe publikoetako zuzendariorde, idazkari, ikasketaburu edo horiekin parekatutako karguren batean emandako urteko: 0,20 puntu.

Zatikiei dagokienez, hilabete bakoitzeko 0,0167 puntu kontatuko dira. Hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetu izanaren edo utzi izanaren eginbidearekin edo, behar denean, izangaiak karguan segitzen duela frogatzen duen ziurtagiria.

2.3. Ikastetxe publikoetako zuzendaritzako beste kargu batzuetan emandako urteko, 0,15 puntu.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0125 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan benetan emandako denbora zehazten duena.

2.4. Ikuskatzailetzan emandako urteko: 0,10 puntu.

Zatikiei dagokienez, hileko 0,0083 puntu; hilabetera iristen ez diren zatikiak ez dira konputatuko.

Frogagiriak:

Izendapenaren fotokopia konpultsatua; bertan karguaz jabetu zeneko eta utzi zueneko egunak agertarazi behar dira, edo, bestela, izangaiak karguan segitzen duela.

I. Ataleko oharrak:

Lehenengoa.-I.1. atalaren ondorioetarako, zerbitzu berezietan, hots, abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko 29.2. artikuluan zerbitzu berezitzat jotakoetan, egindako zerbitzuak eta lege horren aurreko xedapenen bidez ezarritako inguruabar euretan egindako zerbitzuak konputatuko dira. Halaber, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 27. artikuluaren arabera eszedentzia berezian egondako denbora ere konputatuko da (dekretu hura maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak aldatu zuen).

Bigarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 ataletan Nafarroako Gobernuko karrerako funtzionario edo lan-kontratudun mugagabe gisa aritutako zuzendaritzako karguak soilik baloratuko dira.

2. Merezimenduen baremoko 2.2 atalean ezarritako ondorioetarako, ondokoak zuzendaritzako karguen parekotzat hartuko dira:

-Lanbide Heziketako ataletan izandako karguak (atal honetan aipatutakoak).

-Idazkari albokoa.

-Ikasketaburu albokoa.

-Egoitzaburua.

3. Merezimenduen baremoko 2.3 atalean, behinik behin zuzendaritzako ondoko kargu hauengatik emanen dira puntuak:

-Idazkariordea.

-Atal Eskuordetuko gaueko ikasketetako eskuordeburua.

-Autonomia erkidegoetako Batxilergoko institutuetako Hedapen idazkariaren eskuordea, edo antzekoak.

-Toki korporazioekin egindako hitzarmenen bidez homologatutako ikastetxeetako zuzendaria, ikasketaburua edo idazkaria.

-Egokitutako ikastetxe askeko zuzendaria, erregistro pertsonaleko zenbakiarekin.

-Irakaskuntza Ertaineko Patronatuko ikastetxe ofizialeko idazkaria.

4. Kargu batean baino gehiagotan arituz gero, ezin da puntuaziorik metatu.

5. I. atal hau baloratzearen ondorioetarako, Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko funtzionarioen zerbitzu-orriak gehituko ditu, parte-hartzaileen espediente pertsonaletako datuen arabera.

II.-Gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak. (Gehienez 3 puntu).

Atal honetan soilik baloratuko da etengabeko prestakuntza, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bukatutakoa, alegia. Ondokoak hartuko dira kontuan:

1. 30 ordutik beherakoak ez diren ikastaroak (1990eko irailaren 1etik aurrera bukatutako ikastaroak soilik baloratuko dira).

Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasuan kasuko espezialitatearekin edo eskolaren antolamenduarekin, hezkuntzarako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogiarekin eta psikologiarekin edo, oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi, lan talde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektu bukatu bakoitzeko:

-30 orduko ikastaroko: 0,15 puntu.

-Zatikiko (30etik gorako orduko): 0,005 puntu.

Azpiatal honetan gehienez lor daitekeen puntuazioa: 1,50 puntu.

2. 100 ordutik beherakoak ez diren ikastaroak.

Hezkuntzaren arloko administrazioek, unibertsitateek edo hezkuntza administrazioekin lankidetzako hitzarmenak edo etengabeko prestakuntzarako akordioak sinatuta dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek kasuan kasuko espezialitatearekin edo eskolaren antolamenduarekin, hezkuntzarako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogiarekin eta psikologiarekin edo, oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikastaro, mintegi, lan talde eta ikastetxeetako prestakuntza proiektu bukatu bakoitzeko:

-100 orduko ikastaroko: 0,5 puntu.

-Zatikiko (100etik gorako orduko): 0,005 puntu.

Azpiatal honetan gehienez lor daitekeen puntuazioa: 2 puntu.

Frogagiriak:

Kasuko erakunde edo ikastetxeak emandako ziurtagiria; bertan berariaz adierazi behar da ordu edo kreditu akademikoen kopurua, eta prestakuntza jarduera noiz hasi eta noiz bukatu zen.

Irabazteko asmorik gabeko erakundeek antolaturikoei dagokienez, sinesgarriro egiaztatu behar da ziurtagirian berean edo eranskin batean lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzarako erabakia egon dela edo, hala behar denean, haren onarpena edo homologazioa.

II. Ataleko oharrak:

1. Ziurtagiriak aurkezten badira eta horietan ez bada egiaztatzen zenbat irakastordu edo kreditu egin diren, kreditu bakarrekotzat hartuko dira.

2. II. atal honetan ez da inolaz ere baloratuko curriculumeko, ikasketa titulu bateko (Doktoregoa barne), master bateko edo graduondoko beste titulu bateko ikastaro edo irakasgaiak. Behin kurtso horiek bukaturik eta kasuko tituluak eskuraturik, titulu horiek, hala behar bada, baloratuko dira baremoko II. edo III. atalaren arabera.

3. Espediente akademikoan ageri diren ikastaroetatik unibertsitateek antolatutakoak ez dira baloratuko unibertsitateak berak emandako ziurtagiriaren bidez espedientekoak ez direla frogatu ezean.

4. Deialdi honetan ez da baloratuko Espezializazio Didaktikorako lanbide titulua edo Irakasgaitasun Ziurtagiria.

III.-Merezimendu akademikoak eta bestelako merezimenduak. (Gehienez 2 puntu).

1. Merezimendu akademikoak. (Gehienez puntu 1).

Espainiako estatuan ofizial diren tituluak soilik baloratuko dira.

1.1. Doktorego eta aparteko sariak:

-Doktorego tituluagatik: 0,50 puntu.

-Doktoregoan aparteko sariagatik: 0,10 puntu.

-Kasuko Kidegoan sartzeko eskatu zen titulazioan aparteko sariagatik: 0,10 puntu.

Frogagiriak: ikasketen ziurtagiria edo tituluaren fotokopia kon- pultsatua.

1.2. Bestelako titulazioak:

Atal honetan baloratuko dira unibertsitateko bestelako titulu ofizialak, Kidegoan sartzeko orokorki eskatu ez zirenak, beti ere ez badira betebehar modura alegatu.

-Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen zikloari dagozkion ikasketak, bakoitzeko: 0,20 puntu.

Ez dira baloratuko atal honetan aipatzen diren tituluak edo ikasketak, horiek egin ondoren Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza eskuratu bada, horiek Kidegoan sartzeko betebehar modura eskatu baziren.

-Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturetako bigarren zikloko ikasketak: 0,20 puntu.

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak dituen izaera horretako lehen titulua edo ikasketak.

Frogagiriak: betebehar modura alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua eta merezimendu bezala aurkeztutako agiri ororena edo, kasua bada, titulua emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatzeko, aurkeztu beharko da diplomadun tituluaren fotokopia edo, hala behar bada, ziurtagiri akademiko pertsonala, zeinetan adieraziko baita lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako karrera bateko lehen hiru kurtsoetako irakasgai guztiak egin eta gaindituko direla. Ez da lehen zikloko titulu modura hartuko egokitzapen kurtsoa gainditu izana.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, 2. zikloko tituluari dagokion puntuazioa soilik onartuko da, lehen ziklo modura baloratzeko aurreko lerroaldean aipatzen den ziurtagiri akademikoa aurkezten ez bada.

1.3. Araubide Bereziko irakaskuntzaren titulazioak:

Atal honetan baloratuko dira hizkuntza eskola ofizialek eta hezkuntza administrazioek emandako araubide bereziko irakaskuntzako titulazioak, honela:

-Ziklo ertaina: 0,05 puntu.

-Goi zikloa: 0,05 puntu.

-EGA titulua edo baliokidea: 0,10 puntu.

Frogagiriak: merezimendu modura alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

Ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko euskaraz irakasteko lanpostuetarako lehiatzen bada. Gaztelaniaz irakasteko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten bada, titulu horietako bat soilik baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizialaren Gaitasun Ziurtagiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Hizkuntza titulu bat baino gehiago aurkeztuz gero eta baliokideak izanez gero, bat bakarrik baloratuko da.

2. Irakaskuntzaren edo espezialitatearekin zerikusia duten agerkariak, proiektuak eta ikerketa teknikoak, eta merezimendu artistikoak (Gehienez 0,5 puntu).

Frogagiriak:

Agerkarien (I.S.B.N. edo I.S.S.N. dutenak soilik baloratuko dira), programen, eta abarren aleak, kritikak, eta behar den kasuetan, eskuraturiko sariak lortu izanaren frogagiriak.

3. Erreforma, esperimentazio, ikerketa eta berrikuntza jardueretan parte hartzeagatik, hezkuntza arloko administrazioak (IZ, ILZ, zeharkako arloak eta abar) antolatutakoak kontuan hartuz, eta beti ere baremoko II. atalean sartu ez badira, 0,5 puntu gehienez.

Frogagiriak:

Ikastetxeko idazkariak emandako ziurtagiria edo, bestela, IZ edo ILZ edo besteetako zuzendariak emandakoa.

Merezimenduen baremo osorako oharrak:

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bukatu diren merezimenduak soilik barematuko dira, baldin eta merezimendu horiek txanda irekiko eta minusbaliatuen txandako oposizioaldiko lehen ariketaren kalifikazioak argitaratzen diren egunean ezarritako epean ekarri badira, deialdiko zazpigarren oinarriko 8. atalean xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.-Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak. Itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte.

III. ERANSKINA

Irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako titulazioak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko

Enpresen administrazioa.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Kudeaketa eta Administrazio publikoko diplomaduna.

Industria analisi eta kimika.

Industriako ingeniari teknikoa, Industria Kimikako espezialitatea.

Oihaneko ingeniari teknikoa, Oihan Industrietako espezialitatea.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Lan Harremanetako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Informatika.

Estatistikako diplomaduna.

Kudeaketarako Informatikako ingeniari teknikoa.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Gizartean eta komunitatean esku-hartzea.

Maisu-maistra, espezialitate guztiak.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Ibilgailuen mantenimenduko antolaketa eta prozesuak.

Itsas Nabigazioko diplomaduna.

Ontzigintzako Erradioelektronikako diplomaduna.

Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Oihaneko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meatzetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako ingenari teknikoa, Itsasontziaren Bultzadako eta Zerbitzuetako espezialitatea.

Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meatzetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Diseinu Industrialeko ingeniari teknikoa.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzietako espezialitatea, Airespazioko Ekipo eta Materialetako espezialitatea.

Ontzigintzako ingeniari teknikoa, Itsas Egituretako espezialitatea.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategietako espezialitatea, Nekazaritza eta Elikagai Industrietako espezialitatea, Landa Mekanizazioko eta Landa Eraikinetako espezialitatea.

Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikin Zibiletako espezialitatea.

Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak.

Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meatzetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako Makinetako diplomaduna.

Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Oihaneko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Elikagaien industriako prozesuak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, Nekazaritza eta Elikagai Industrietako espezialitatea.

Sistema elektronikoak.

Industriako ingeniari teknikoa, Elektrizitate espezialitatea, Industria Elektronikako espezialitatea.

Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako Erradioelektronikako diplomaduna.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazio espezialitatea.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Sistema elektrotekniko eta automatikoak.

Ontzigintzako Erradioelektronikako diplomaduna.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazio espezialitatea.

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Industriako ingeniari teknikoa, Elektrizitate espezialitatea, Industria Elektronikako espezialitatea.

Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Teknologia.

Ingeniari teknikoa.

Arkitekto teknikoa.

Itsasgintza Zibileko diplomaduna.

Oharra: Aipatutako tilulazioak Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogokoak dira. Baliokideak dira, irakaskuntzaren ondorioetarako, esandako titulazioen homologoak, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera (azaroaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

IV. ERANSKINA

Irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako titulazioak, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegora sartzeko

Sukaldaritza eta pastelgintza.

Jatetxe arloko goi mailako teknikaria.

Ostalaritzako teknikari espezialista.

Ibilgailuen mantenimendua.

Automozioko goi mailako teknikaria.

Ibilgailuaren mekanika eta elektrizitateko teknikari espezialista.

Makinen Mantenimenduko eta Eraikuntza eta Laneko Tresneriako teknikari espezialista.

Automozioko teknikari espezialista.

Makinen mekanizazioa eta mantenimendua.

Mekanizazio bidezko Ekoizpeneko goi mailako teknikaria.

Makineriaren Muntaia eta Eraikuntzako teknikari espezialista.

Makina-tresnetako Mikromekanikako teknikari espezialista.

Tresnen Mikromekanikako teknikari espezialista.

Neurketa-sistemetako teknikari espezialista instrumentista.

Tresneria eta Muntaia Mekanikoen teknikari espezialista.

Armen Mekanikako teknikari espezialista.

Fabrikazio Mekanikoko teknikari espezialista.

Makina-tresnetako teknikari espezialista.

Matrizeriako eta Moldetako teknikari espezialista.

Kalitatearen Kontroleko teknikari espezialista.

Mikromekanikako eta Erlojuetako teknikari espezialista.

Ile-apainketa.

Ile-apainketako teknikari espezialista.

Soldadura.

Metalezko Eraikuntzetako teknikari espezialista.

Soldadura bidezko Fabrikazioko teknikari espezialista.

Egitura-xaflako Galdaragintzako teknikari espezialista.

Soldadurako teknikari espezialista.

Metalezko Eraikuntzetako eta Soldadurako teknikari espezialista.

Ontzigintzako teknikari espezialista.

Teknikari espezialista: ontzi-marratzailea.

Halaber, eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera, baliokidetzat hartuko da lanbide heziketako teknikari espezialistaren edo goi mailako teknikariaren titulazioa baldin eta espezialitate hori lanbide arlo horretakoa bada. Betiere, jakina, Hezkuntzako Administrazio honen mendeko ikastetxe publikoetan duen esperientzia akademikoa egiaztatu behar da, bi urtekoa gutxienez.

V. ERANSKINA

Gai-multzoak

-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko gai-multzoak.

1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

A zatia: III. eranskina.

B zatia: IV. eranskina, Psikologiarako eta Pedagogiarako izan ezik, Agindu bereko V. eranskineko gai-multzoa baitagokio.

Euskal hizkuntza eta literatura:

A zatia: Azaroaren 3ko 374/1999 Foru Aginduaren II. eranskina (abenduaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Martxoaren 9ko 86/2000 Foru Aginduaren bidez aldatua (martxoaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

B zatia: 1993ko irailaren 9ko Aginduaren IV. eranskina (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

-Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan eta Ekonomiakoan sartzeko gai-multzoak.

1996ko otsailaren 1eko Agindua (otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

A zatia: I. eranskina.

B zatia: III. eranskina. Ekonomiakoa 1993ko irailaren 9ko Aginduaren IV. eranskineko gai-multzoa.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoan sartzeko gai-multzoak.

1996ko otsailaren 1eko Agindua (otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

A zatia: II. eranskina.

B zatia: III. eranskina.

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan sartzeko gai-multzoak.

Alemana eta Frantsesa:

1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

A zatia: VI. eranskina.

B zatia: VII. eranskina.

VI. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudia, 1993ko irailaren 9ko Aginduko IV. eranskineko "B" zatiko gai-multzoarekin zerikusia duena, eranskin hori dagokien Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko espezialitateei buruzkoa

-67/1993 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen duena (93/05/14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Honako honek aldatua: 116/1996 Foru Dekretua, otsailaren 19koa. (96/03/8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-515/1994 Foru Agindua, abenduaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleen ebaluazioari eta kalifikazioari buruzkoa (95/02/6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Honako honek aldatua: 209/1998 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazio agirien aldaketa batzuk onesten dituena. (98/07/22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-135/1997 Foru Dekretua, maiatzaren 19koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako antolaketa eta curriculum arloetako alderdiak arautzen dituena (97/05/30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-249/1997 Foru Agindua, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapari dagozkion gai aukerakoen curriculuma onetsi eta gai horiek Nafarroako Foru Komunitatean nola eman arautzen duena (97/09/19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-225/1998 Foru Agindua, ekainaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan curriculum- aniztasuna antolatzeko jarraibideak ematen dituena (98/08/10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-90/1998 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntza-promozio eta konpentsazioko neurriak behar dituzten ikasleentzako hezkuntza-erantzun berariazkoak ezartzeko jarraibide eta orientabideak ematen dituena (98/05/18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-169/1997 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, Batxilergoaren egitura eta curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen dituena (97/10/17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-43/1998 Foru Agindua, otsailaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Batxilergoaren egitura garatu, haren antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta hari dagozkion aukerako irakasgaien curriculuma onartzen duena Nafarroako Foru Komunitaterako (98/04/20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-209/2000 Foru Agindua, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean LOGSEko Batxilergoaren gaueko ikasketak arautu eta antolatzen dituena. (00-07-5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-338/2000 Foru Agindua, irailaren 7koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean LOGSEko Batxilergoaren urrutiko ikasketak arautu eta antolatzen dituena (00-09-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-261/1998 Foru Agindua, uztailaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoa egiten duten ikasleen ebaluazioari eta kalifikazioari buruzkoa (98/09/04ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Honako honek aldatua: 148/2000 Foru Agindua, maiatzaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana (00-05-26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-133/1998 Foru Agindua, maiatzaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ezgaitasun psikiko, zentzumenezko eta mugimenezkoei loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan Oinarrizko Hezkuntzarekin jarrai dezaten eskolatzeko eta laguntza emateko prozedurari buruzko jarraibideak ematen dituena. Honako honek osatua: 39/2001 Foru Agindua, otsailaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ezintasun psikiko, mugimenezko eta sentimenezkoen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko prozedurari buruzkoa (2001-03-21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-153/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Hezkuntza Orientazioa arautzen duena (99/05/31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-255/1999 Foru Dekretua, uztailaren 6koa, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautzen duena eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan horren irakaskuntzaren egitura eta curriculum zehatza ezartzen dituena (99/08/30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-79/2000 Foru Agindua, martxoaren 6koa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleak ebaluatzeko eta kalifikatzeko arauak ematen dituena (00-04-12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-25/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duena (97/03/14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

-258/1998 Foru Agindua, uztailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa garatzen duena (98/08/28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

VII. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako araudia, 1996ko otsailaren 1eko Aginduaren III. eranskinaren "B" zatiko gai-multzoarekin zerikusia duena, eranski hori dagokien Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko eta Berariazko Lanbide Heziketaren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko espezialitateei buruzkoa

-35/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketa eta Arte Plastiko eta Diseinuaren irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide orokorrak finkatzen dituena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 32.a, 1995eko martxoaren 10ekoa).

-426/1995 Foru Agindua, uztailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan dauden ikasleen ebaluazio eta kreditazio prozesua arautzen duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 110.a, 1995eko irailaren 4koa).

-269/1997 Foru Agindua, uztailaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lantokiko Prestakuntza moduluaren eta enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoko fasearen garapena, Lanbide Heziketa Berariazkoko irakaskuntzei eta Arte Plastikoen eta Diseinuarenei dagokiena, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arautzen duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 102.a, 1997ko abuztuaren 25ekoa).

-233/1999 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte garantiako berariazko programak arautzen dituena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 98.a, 1999ko abuztuaren 6koa).

-186/1994 Foru Dekretua, urriaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1994ko azaroaren 2koa).

-258/1998 Foru Agindua, uztailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa garatzen duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 103.a, 1998ko abuztuaren 28koa).

-247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, Lanbide Heziketaren Kontseilua sortzen duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 102.a, 2000ko abuztuaren 23koa).

-511/2000 Foru Agindua, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko antolamenduaren eta funtzionamendu araubidearen Erregelamendua onesten duena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 13.a, 2001eko urtarrilaren 29koa).

-344/2000 Foru Agindua, irailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, 2000-2001 ikasturtetik aurrera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloen ikasketen ezarpen orokorra egiteko arauak ematen dituena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 112.a, 200ko urriaren 9koa).

-345/2000 Foru Agindua, irailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, 2000-2001 ikasturtetik aurrera, Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako ikasketen ezarpen orokorra egiteko arauak ematen dituena (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 122.a, 2000ko urriaren 9koa).

Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluei dagokien erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituztenak

Nekazaritza jarduerak

01M1 Nekazaritzako ustiategi estentsiboak 194/1997 FD 97/12/22

01M2 Nekazaritzako ustiategiak 195/1997 FD 97/12/22

01M3 Abeltzaintzako ustiategiak 360/1997 FD 98/02/25

01M4 Lorezaintza 57/1997 FD 97/04/23

01M5 Baso-lanak eta natur ingurunea zaintzea 154/1997 FD 97/07/25

01S1 Nekazaritzako eta abeltzaintzako enpresen

kudeaketa eta antolaketa 360/1998 FD 99/08/04

01S2 Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta

antolaketa 218/1999 FD 99/09/08

Gorputz eta kirol jarduerak

02M1 Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak

gidatzea 111/1998 FD 98/08/14

Administrazioa

04M1 Administrazio kudeaketa 226/1996 FD 96/10/02

04S1 Administrazioa eta finantzak 258/1996 FD 96/12/27

04S2 Idazkaritza 275/1996 FD 96/12/11

Merkataritza eta marketina

06M1 Merkataritza 151/1996 FD 96/05/31

06S1 Nazioarteko merkataritza 152/1996 FD 96/05/31

06S2 Merkataritza kudeaketa eta marketina 181/1997 FD 97/11/05

06S3 Garraioaren kudeaketa 214/1998 FD 98/11/13

06S4 Kontsumitzailearen zerbitzuak 220/1999 FD 99/09/08

Elektrizitatea-elektronika

09M1 Ekipo eta instalazio elektroteknikoak 228/1996 FD 96/12/02

09M2 Kontsumorako ekipo elektronikoak 274/1996 FD 96/12/11

09S1 Produktu elektronikoen garapena 179/1997 FD 97/12/22

09S2 Instalazio elektroteknikoak 151/1997 FD 97/07/21

09S3 Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak 260/1996 FD 96/12/23

09S4 Telekomunikazio eta informatika sistemak 357/1997 FD 98/08/14

Fabrikazio mekanikoa

10M2 Mekanizazioa 224/1996 FD 96/10/02

10M3 Soldadura eta galdaragintza 261/1996 FD 96/12/04

10S1 Metalezko eraikuntzak 114/1998 FD 98/08/24

10S2 Proiektu mekanikoen garapena 346/1998 FD 99/03/05

10S4 Mekanizazio bidezko produkzioa 276/1996 FD 96/12/11

Ostalaritza eta turismoa

11M1 Sukaldaritza 227/1996 FD 96/12/27

11M2 Pastelgintza eta okintza 155/1997 FD 97/07/25

11M3 Jatetxe eta ostatuko zerbitzuak 273/1996 FD 97/06/13

11S2 Ostatu arloa 113/1998 FD 98/08/24

11S4 Turismoaren informazioa eta merkaturatzea 358/1997 FD 98/02/25

11S5 Jatetxe arloa 359/1997 FD 98/02/25

Irudi pertsonala

12M2 Estetika pertsonala 277/1996 FD 97/06/13

12M3 Ile-apainketa 259/1996 FD 96/12/04

12S2 Estetika 180/1997 FD 97/11/05

Elikagaien industriak

13M1 Barazki, haragi eta arrain kontserbagintza 116/1998 FD 98/08/24

13S1 Elikagaien industria 359/1998 FD 99/08/04

Informatika

14S1 Informatika sistemen administrazioa 225/1996 FD 96/12/23

14S2 Informatika aplikazioen garapena 110/1998 FD 98/08/14

Ibilgailu autopropultsatuen mantenimendua

16M1 Karrozeria 52/1997 FD 97/06/13

16M2 Ibilgailuen elektromekanika 257/1996 FD 96/12/04

16S1 Automozioa 178/1997 FD 97/11/05

Produkzioaren zerbitzuak eta mantenimendua

17M1 Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta

manten. elektromekanikoa 54/1997 FD 97/04/18

17M3 Hotz, girotze eta bero instalazioak jarri

eta mantentzea 53/1997 FD 97/04/18

17S2 Industria ekipoen mantenimendua 55/1997 FD 97/04/18

Kimika

18M1 Laborategia 56/1997 FD 97/06/13

18M4 Kimika lantegiko prozesu lanak 222/1999 FD 99/09/10

18S1 Analisia eta kontrola 198/1997 FD 97/12/24

Osasuna

19M1 Erizaintzako zainketa lagungarriak 153/1996 FD 96/05/31

19M2 Farmazia 212/1998 FD 98/11/13

19S1 Anatomia patologikoa eta zitologia 347/1998 FD 99/03/05

19S3 Osasun dokumentazioa 152/1997 FD 97/07/25

19S5 Diagnosi irudia 344/1998 FD 99/03/05

19S6 Diagnosi klinikoen laborategia 358/1998 FD 99/08/04

19S8 Hortz protesiak 357/1998 FD 99/08/04

19SA Ingurugiro osasuna 154/1996 FD 96/05/31

Gizarte eta kultur zerbitzuak

20S1 Gizarte eta kultur jardueren sustapena 223/1999 FD 99/09/10

20S2 Haur Hezkuntza 213/1998 FD 98/11/13

20S3 Gizarteratzea 115/1998 FD 98/08/24

VIII. ERANSKINA

Eduki praktikoko probaren ezaugarriak

1.-Berariazko Lanbide Heziketaren Espezialitateetarako Probaren Ezaugarriak

Epaimahaiak A eta B gai-multzoen edukia aplikatzeko proba bat prestatuko du espezialitate bakoitzean, horietako bakoitzerako ondoren azaltzen diren orientazioak aintzat hartuta.

Epaimahaiak, erabilitako prozeduraz eta azken emaitzaz gain, lanaren justifikazioa ere balora lezake, hau da, ikuspuntu tekniko eta didaktikotik begiratuta.

Epaimahaiak behar bezala adieraziko die izangaiei zein diren proba egiteko baliabide teknikoak eta dokumentazioa.

A) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

Enpresen administrazioa

Diruzaintzako eragiketen kalkuluak egitea, ordainbideekin zerikusia duten prozedurak arautzen dituen merkataritza legedia aplikatuz.

Lan arautegia, arautegi sindikala eta zerga arautegia aplikatzea, giza baliabideen administrazioan, kudeaketan eta kontrolean jarduteko dauden hainbat esparrutan.

Kontabilitate eta zerga eragiketak egitea eta aztertzea.

Administrazio publikoko kasu arruntetan legedia zuzena aplikatzea, aurrekontu zein kontratuen arloan, kontratazio espedienteak eta aurrekontuak betearazteko espedienteak egin eta tramitatzeko, baita espediente motak egin eta tramitatzeko langileen arloan ere.

Finantza eta aseguruetako produktu eta zerbitzuei dagozkien kalkuluen eta administrazio prozeduren azterketa egitea.

Kontu-ikuskaritzaren gaineko gorabeheren prozedurak eta emaitzak aztertzea eta aplikatzea.

Bilerak eta gertaera korporatiboak antolatzea, horiei protokoloaren arauak aplikatuz.

Enpresak jendearekin, eta erakunde publikoekin eta pribatuekin dituen lege-harremanetan indarra duen arautegiaren ondoriozko lege betebeharrak betetzearen edo ez betetzearen ondorioak aztertzea.

Enpresa proiektu bat eratzeko eta abiatzeko beharrezkoak diren legezko tramiteak eta jarduketak aztertzea.

Industria analisia eta kimika

Analisi kimiko klasiko edo instrumentaleko problemak ebaztea.

Metodo espektroskopikoen bidez egituren eluzidazio prozesuetan lortutako grafikak interpretatzea.

Fluxu diagrama baten edo prozesuko industrialeko lan baten instrumentazioa eta/edo interpretazioa.

Produkzio mugatuko prozesu batean, laborategi kimiko baten ikuspegitik kalitatezko kontrolaren plana diseinatzea.

Aurretik emandako lagin batetik abiatuta, esperimentu bat egitea ondokoak kalkulatzeko: parametro fisikoren bat, analisi kimiko klasiko edo instrumental baten bidezko parametroren bat eta parametro mikrobiologikoren bat. Oposiziogileak jarraitutako prozesuaren eskema, kalkuluak eta emaitzak aurkeztuko ditu. Egindako zehaztapena kalitatea kontrolatzeko prozesuko zati bada, zehaztu beharko da zein izanen litzatekeen estatistikan hura baloratzeko tratamendurik gomendagarria.

Esperimentua egiteko, Epaimahaiak oposiziogileen eskura jarriko ditu tresnak erabiltzeko jarraibideak eta dokumentazioa edo bibliografia egokia emanen die.

Irudi pertsonalaren aholkularitza eta prozesuak

Estetika integraleko prozesuak zehaztu, "protokolizatu" eta egiteko behar den informazio teknikoa interpretatzea eta prestatzea.

Teknika hidrotermalen aplikazioan oinarritutako tratamendu estetikoak egitea, segurtasun eta higienezko egoera egokietan, prozesu horrek eskatzen duenaren eta subjektuaren ezaugarri eta egoeren arabera, beharrezkoak diren baliabide teknikoak erabiliz.

Materiala desinfektatu, esterilizatu eta garbitzeko metodoak eta teknikak aplikatzea. Segurtasun eta higienezko egoera hobezinetan, beharrezkoak diren baliabide teknikoak trebetasunez erabiliko dira.

Bezeroak hartu eta haiei aholkua emateko egoeretan haiekin komunikatzeko, estetikako produktuak saltzeko eta zerbitzuak emateko teknikak aplikatzea.

Ilerako tratamenduak egitea, segurtasun eta higienezko egoera egokietan, horretarako behar diren baliabide teknikoak trebetasunez erabiliz.

Alterazio estetikoak horietarako ezarrita dauden tratamenduekin erlazionatzea, eta tratamendu horiek aplikatzeko beharrezkoak diren prozesuak zehaztea.

Ilerako tratamendu estetikoak aplikatzeko prozesuak eta lortu diren emaitzak ebaluatu eta espero zitezkeen emaitzekin alderatzea, beharrezkoa balitz, emaitzak aurrez ikusitakoari egokitzeko egin beharko liratekeen aldaketak proposatzeko.

Alterazio kapilarren diagnostiko estetikorako teknikak aztertzea, ilearen eta buru-azalaren egoera zein den ebaluatzeko eta, beharrezkoa balitz, tratamenduaren ondorioak kontrolatzeko.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Epaimahaiak proposatutako hiru kasu praktikoetako bat ebaztea. Gai-multzoko A zatia osatzen duten berariazko alderdiak baloratu, haien zergatiak aztertu eta izan litezkeen konponbideak ere proposatu behar dira.

Epaimahaiak hauek baloratuko ditu: konponbidea erabaki arte emandako urratsen prozesua, erabilitako informazio-iturriak eta kasuan aplikatu beharreko prozeduren, tekniken eta legediaren ezagutza.

Informatika

Informatikako aplikazioak diseinatzea. Aurretik emandako baldintza hauek bete beharko dituzte: datu egiturak; programen deskripzioa; E/S-en interfazeak; portaera, erabiltzeko prozedurak.

Programak hizkuntza egituratuetan garatzea, mantentzea eta egiaztatzea.

Datuak zehaztu, erabili edo administratzeko datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemetako hizkuntzak eta utilitateak erabiltzea.

Informatika sistemak egiaztatzeko edo konfiguratzeko utilitateak erabiltzea.

Oinarrizko "softwareko" oinarrizko funtzioak erabiltzea. Sistema konfiguratu edo ustiatzeko prozedurak inplementatzea.

Sareko sistemak diseinatzea.

Sare lokaleko sistema batean ustiatzeko eta administratzeko funtzioak gauzatzea.

Gizartean eta komunitatean esku hartzea

Enpresa sozioedukatibo txiki bat antolatu, planifikatu eta kudeatzeko proiektu bat egitea.

Gizartean eta komunitatean esku hartzeko proiektu bat egitea, eta kolektibo jakin baten barrenean nola garatu programatzea.

Kolektibo jakin batentzako animazio soziokulturaleko proiektu bat egitea, esku hartzeko testuinguru jakin baterako.

Haur talde jakin baten zentzumenen, adimenaren eta motrizitatearen garapena bultzatzeko programazio bat egitea.

Bazterkeria kasu jakin batean, autonomia pertsonala eta soziala bultzatzeko programazio bat egitea.

Epaimahaiak problemari emandako konponbidea ez ezik, horretara ailegatzeko irizpide eta jokabideak ere hartuko ditu aintzat.

Merkataritzaren antolaketa eta kudeaketa

Salmenta zehaztuen ondoriozko kalkuluak egitea, merkataritzako formula egokiak erabiliz.

Salmenta Puntuaren Terminala eta ordainbide elektronikoak erabiltzen jakitea, merkataritza jarduera jakin bateko itxurazko kobrantzak eta ordainketak erregistratzeko.

Merkataritzako establezimendu bat ezarri eta kudeatzeko proiektu bat aurrera eramateko edukiak zehaztea.

Merkataritzako ikerketan informazioa lortzea, prozesatzea eta antolatzea.

Oinarrizko informazioa prestatzea, marketin politikak ezartzeko eta publizitatea kontrolatzeko.

Nazioarteko merkatu-ikerketak prestatzean garrantzitsua izan daitekeen informazioa lortzeko prozedurak zehaztea.

Salgaien inportazio/esportaziorako eta sarrera/irteerako eragiketak kudeatzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea.

Nazioarteko merkataritza-eragiketetan gerta daitezkeen finantza arriskuetatik egoki nola babestu.

Nazioarteko ordainbideen dokumentazioa prestatzea.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko baldintzak negoziatzean egin beharreko urratsak deskribatzea.

Kontsumoaren arloko gatazkak konpontzeko bitartekaritza/arbitrajeko prozedurak aztertzea, indarra duen arautegiaren arabera.

Ibilgailuen mantenimenduko antolaketa eta prozesuak

Ibilgailuen mantenimenduan erabili ohi diren parametroak neurtu eta aztertzea.

Ibilgailu autopropultsatuen mantenimenduan ohikoak diren muntatu eta desmuntatzeko eragiketak egitea.

Epaimahaiak aurreko hori guztia bilduko duen proba praktikoa egin dezake, edo oposiziogilearen gaitasunak zein diren froga dezake bakarka egindako proben bidez.

Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak

Fabrikazio mekanikoaren prozesu baterako matrize, molde eta lan-tresnei buruzko proiektu baten alderdiak garatzea; metalezko eraikuntzak, tresneria industrialaren hobekuntza eta aldaketa.

Lan eragiketa-prozesuen garapena: mekanizazioa, konformazioa, muntaketa; metalezko eraikuntzak eta produkzioaren antolaketa; mantenimendua, konponketa eta exekuzioaren antolamendua.

Produktuen garapena, programazioa, kontrola; fabrikazio mekanikoaren produkzioaren automatizazioa.

Produktuaren kalitatea kudeatzeko eta kontrolatzeko plangintza, fabrikazio mekanikoan eta metalezko eraikuntzetan.

Kalitatea kontrolatzeko jarduketaren plangintza eta antolaketa prozesu industrial batean, kontrolerako teknikak aplikatuz eta produktuaren kalitatean lortutako emaitzak aztertuz.

Fabrikazio mekanikorako proiektu bat egitea, espezifikazio teknikoetatik abiatuta edo sail handitan ekoizteko egokia den azpimultzo baten planotik abiatuta; proiektu honetan bi pieza daude, bata salgai dagoena merkatuan eta bestea fabrikazio prozesu ezagun baten bidez mekanizazioaren bitartez lortzen dena.

Fabrikazio mekanikoaren bidezko produkzioa programatzea, fabrikazio mekanikoaren produkzioa antolatzeko, kontrolerako teknikak erabiliz eta produktuaren kalitatea hobetzeko hobekuntzak aztertuz.

Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

Bero eta fluido instalazioen proiektuak garatzeko plangintza egitea. Horretarako, beharren programa eta horiei dagozkien arauak eta erregelamenduak aztertuko dira, behar den informazio teknikoa bilduko da eta lan hori egiteko faseak eta prozesua ezarriko dira.

Bero eta fluido instalazioak muntatu, abiatu eta mantentzeko behar den dokumentazio teknikoa prestatzea.

Bero eta fluido instalazioak muntatu eta mantentzeko jarraibide idatziak prestatzea, eta horiek segurtasun baldintzetan exekutatuko direla kontrolatzea eta zer eragiketa egin behar den, eta zer material eta baliabide erabili behar diren zehaztea.

Bero eta fluido instalazioak osatzen dituzten makinak eta ekipoak eta haien sareen eta materialen neurriak hautatzea, prozedura eta baliabide egokiak erabiliz eta eskatutako arau eta erregelamenduek agindutakoa betez.

Bero eta fluido instalazioak muntatzeko eraikuntza arloko soluzio teknikoak garatzea.

Bero eta fluido instalazioetarako makina eta ekipoen ezaugarriak eta haien funtzionamenduaren azterketa, ondoko hauetan: berokuntzarako beroa sortu eta trukatzekoetan, garbitzeko ur beroarenetan, erregai likido eta gasezkoen ontzi-aldaketan, haien tipologia eta hainbat zirkuituri egiten zaizkien aplikazioak, hotza sortzekoetan, airea egokitzekoetan eta bero eta fluido instalazioetan erabilitako balbulenak.

Makina elektrikoak elikatzeko, babesteko eta pizteko sistemak aztertzea, makina horien zirkuituak eta osagaiak identifikatzea, beren inguruan duten funtzioa deskribatzea eta makinaren eragiketekin erlazionatzea, baita proiektu baten dokumentaziotik abiatuta instalazio ereduen funtzionamendua.

Ekipoak eta instalazioak mantendu eta muntatzeko erabilitako baliabideak eta segurtasun ekipoak erlazionatzea horietan gerta daitezkeen arriskuekin eta kalitatezko planak eta kontrola egiteko behar den dokumentazio berezia.

Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

Aurretik finkatutako ezaugarriak dituen ustiategi bat emanik, zehaztu: behar diren baliabideak; ekoizpeneko eragiketak, denboran zehar antolatuta; ur, ongarri eta pestiziden beharra kalkulatzea; abeltzaintza zama; laboreen alternatibak; elikatze, ugaltze eta osasun plana; ingurumen arloko kontrol neurriak; segurtasun eta higienezko neurriak.

Ekoizpeneko eragiketak prestatzea eta zereginak banatzea. Lan praktiko batean aplikatzea, esate baterako honako honetan: neurri eta egoera jakineko berotegi bat erabili eta kontrolatzeko lanak, apaingarritarako landareak ekoizteko eta hortikultura intentsiborako erabiliko dena.

Elikagaien industriako prozesuak

Elikagaien industriarekin zerikusia duten hornidurak biltegiratzeko, barnean banatzeko eta erabiltzeko prozesuak aztertzea; hornidurak jaso, atera eta garraiatzeko planak aztertzea eta lehengaiak, ordezko gaiak, eta produktu landuak eta erdilanduak nola kudeatu aztertzea.

Produktuaren eta prozesuaren dokumentazio teknikoa prestatzea, elikagaiak prestatzeko prozesu industrialak garatzea eta elikagaien industrian erabilitako ontziratzeko eta enbalatzeko prozesuak aztertzea.

Ekoizpen kostuak kalkulatzea, elikagaien industriako prozesuetako metodoak aplikatuz.

Eginkizunak ekoizpen unitate bateko arloei, taldeei eta pertsonei esleitzeko sistemak edo haien artean banatzeko sistemak aztertzea, kalitatea kudeatzeko teknikak eta tresnak, eta segurtasunezko planak eta baliabideak aplikatuz.

Ariketa praktiko batean, kalitatearen kontrolerako eredua diseinatzea, arriskuak aztertuz, eta puntu kritikoak identifikatuz eta kontrolatuz.

Ekoizpeneko esparru jakin batean, inguruaren prebentziorako eta kontrolerako metodoak diseinatzea, ingurumena hondatzeko arriskuak murrizteko.

Lehengaien, ordezko gaien eta produktuen ezaugarriak eta propietateak, eta elikagaien industriako prozesuetan duten eragina aztertzea.

Parametro fisiko-kimikoak neurtzeko teknika instrumentalak aplikatzea.

Elikagaien analisi kimiko eta/edo mikrobiologikoa egitea, teknika kualitatibo eta kuantitatiboak aplikatuz.

Elikagaien ezaugarri organoleptikoak zehaztea metodo sentsorial eta instrumentalak aplikatuz.

Elikagaiak ekoizteko programak zehaztea, prozesuaren eta produktuaren gaineko informaziotik abiatuta.

Sistema elektronikoak

Aplikazio elektroniko analogiko, digital edo/eta mikroprogramagarrietarako irtenbideak bilatzea, espezifikazio funtzionaletatik eta produktu elektronikoaren prestazioetatik abiatuta, lehendik ezarritako baldintzetan (kalitatea, kostua eta denbora).

Funtzionamenduaren azterketa (zirkuitu elektroniko analogikoena, digitalena eta dispositibo mikroprogramagarrien bidez egindakoena eta haiei loturiko periferikoena), eskemak interpretatuz eta funtzionamendua deskribatuz.

Aplikazio elektronikoen maketak egitea, eskura dituen baliabideekin eta lehendik ezarritako barne-prozedurak erabiliz (emandako eskemei segituz). Gainera, maketa martxan jartzeko behar diren probak, aldaketak ("hardware" eta "software") eta egokitzapenak egin behar dira, eta agindutako espezifikazio teknikoen bidez egokitasuna egiaztatu.

Aplikazio digital eta mikroprogramagarrien goi eta/edo behe mailako "softwarearen" garapena (irtenbide programatua), aplikazioen funtzionaltasuna eta malgutasuna optimizatuz.

Sare lokalean sistema informatikoko ekipo batzuk elkarri lotzeko konfigurazio topologiko eta fisikoa erabakitzea. Ekipoak, dispositiboak eta oinarrizko "softwarea" bereizi behar dira, erabiltzaileak planteatutako beharrei erantzutekoak, beti ere malgutasuna eta sistemaren kostua optimizatuz, gaur egun indarra duten baldintzetan (normalizazio elektronikoa, telekomunikazioena eta administrazio araudia).

Sare lokal bat jartzeko behar den dokumentazio teknikoa egitea, baita ezarritako euskarrian eta errepresentazio normalizatuan horri eustekoa ere.

Sare lokal baten "softwarea" instalatzea, baita horretarako parametroak konfiguratzea eta sistema hori abiatzeko behar diren probak egitea ere, eskatu diren ezaugarri funtzionalak eta fidagarritasuna optimizatuz.

Teleinformatikako sistemen mantenimendurako prozedurak aldatzea eta/edo egitea, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuz, eta aplikazioan operatibitatea eta segurtasuna bermatuz.

Datu-sare zabal publiko edo pribatuei lotzeko sistema telematikoen konfigurazioa eta instalazioa. Transmisioan eta datuen segurtasunean kalitate-baldintzak bermatzen dituzten ekipoak hautatuko dira.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Etxeko eta/edo industria bateko instalazio elektrikoa muntatu, konektatu eta puntuan jartzea.

Automatismo soilak muntatzea, teknologia pneumatikoarekin, elektroneumatikoarekin, eta/edo hidraulikoarekin eta elektrohidraulikoarekin.

Automata programagarri batek gobernatutako automatismo soil bat egin eta abiatzea, eta hori kontrolatzeko programa egokia egitea.

Instalazioetako matxuren diagnosia egitea eta haiek aurkitzea, neurri-ekipo egokia erabiliz eta instalazio horiek berriz abiatzea.

B) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Sukaldaritza eta pastelgintza

Oinarrizko lehengai jakin batetik abiaturik, plater bat oso-osorik bukatzea. Plater hori bukatzeko egin behar dena aurretik emanen zaio idatziz Epaimahaiari.

Pastelgintza edo gozogintzako, edo okintzako produktu batekin antzeko prozesua egitea.

Berariazko kasuetarako menuen proposamena egitea.

Hainbat motatako zerbitzuko eragiketak egitea.

Behin proba bukaturik, oposiziogileak bere lana arrazoitu beharko du alde teknikotik zein alde didaktikotik.

Epaimahaiak baloratuko ditu: lehengaiak zenbateraino aprobetxatu diren, ekipoak, tresnak eta lanabesak egoki hautatu eta erabili diren, kozinatzeko erabilitako teknikak egokiak izan diren, plateraren aurkezpena, prestatzeko beste alternatiba batzuk planteatzea, biltegiratzeko eta kontserbatzeko tokien justifikazioa eta indarrean dagoen arautegia aplikatzea.

Ekipo elektronikoak

Instalazio elektroakustikoen eraikuntza eta horien mantenimendua; telebistarako antenak, indibidualak zein kolektiboak, lur bidezkoak zein satelite bidezkoak. Hori dena, behar den dokumentazio teknikoa kontsultatuz, eta probak eta doikuntza egokiak eginez entzuten denaren kalitatea bermatzeko.

Soinu, telebista eta bideo aparatuak, ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikazio ekipoak instalatzea eta horien mantenimendua.

Aparatu elektronikoen matxura harrapatzeko prozedurak jartzea eta horiek konpontzea, behar diren dokumentazio, tresna eta baliabideak erabiliz, beti ere ziurtatuz zentzuzko denbora-tartean esku hartzea kalitatez. Horretaz gain, behar diren fidagarritasun probak egitea ekipoaren dokumentazioan aipatzen diren funtzioak eta prestazioak bermatzeko.

Produktu elektroniko bat osatzen duten txartel elektronikoen diseinu fisiko bat egitea, produkzio faserako behar den dokumentazioa egitea, euskarri egokian eta sinbolo bidezko adierazgarri eta kode normalizatuak erabiliz.

Prototipoak martxan jartzeko funtzio probak eta egokitzapenak egitea. Horretarako, behar den tresneria erabiliko da, baita produktuaren dokumentazioa ere. Behar den txosten teknikoa egitea, euskarri normalizatuan.

Telefonia sistemen mantenimendua, eta irratian eta telebistan erabilitako produkzio, produkzio-ondo, igorpen eta harrera sistemena. Prebentzio planak aplikatuko dira, diagnostikatuko da sistemak zergatik funtzionatzen duen gaizki, eta behar diren neurriak hartuko dira irratiak edo telebistak berriz funtziona dezan, ahalik lasterren.

Bero eta fluido ekipoak jarri eta mantentzea

Hozteko, aire egokiturako eta aireztatzeko, beroa sortzeko, hainbat ur motatarako (garbitzeko urerako, suteen kontrako urerako, ureztatzeko urerako eta abarrerako) eta gas erregarrien instalazioak garatu, konfiguratu, muntatu, eraiki eta mantentzea, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuz.

Makinak eta ekipoak mantendu eta haiekin saiatzea, ezarritako aldian aldiko mantenimendu programak eginez, matxuraren zergatia aurkituz eta zuzenduz, eta berriro abiatzeko egin behar diren entsegu normalizatuak eginez.

Dokumentazio teknikoa (eskemak, eraiki eta ezartzeko planoak, materialen zerrenda) prestatzea, bero eta fluido ekipo eta instalazioak eraiki eta geroago mantentzeko, euskarri egokiaz eta baliabide normalizatuez baliatuz.

Instalazio elektroteknikoak

Eraikuntzen barneko eta inguruko instalazio elektrikoak garatu eta paratzea eta horien mantenimendua. Horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da, eta behar diren proba eta egokitzapenak eginen dira.

Kontrol automatikorako tresneria eta instalazio elektrotekniko automatizatuak garatu eta egitea eta horien mantenimendua. Horretarako, proiektuaren dokumentazio tekniko egokia kontsultatuko da, eta eskatzen diren probak eginen dira segurtasun elektrikoa eta funtzionalitatea ziurtatzeko.

Makina elektriko estatiko eta birakarien mantenimendua eta proba. Ezarritako aldizkako mantenimendu programak erabiliko dira, matxuraren arrazoiak zuzendu, eta behar diren proba normalizatuak eginen dira ongi funtzionatzen dutela ziurtatzeko.

Prozesu sekuentzialetarako kontrol sistema automatikoen mantenimendua egitea, behar diren neurriak hartuz lehenbailehen martxan jar daitezen.

Prozesu sekuentzialen kontrolerako sistema automatikoak eraikitzeko eta ondoren horien mantenimendua egiteko behar den dokumentazio teknikoa prestatzea (eskemak, eraikuntza eta instalazio planoak, materialen zerrendak). Hori dena euskarri egokian eta modu normalizatuan.

Ibilgailuen mantenimendua

Horrekin ikustekoa duten produktu, elementu, multzo edo sistemen eratze eta funtzionamenduari loturiko dokumentazio teknikoa hautatu eta interpretatzea.

Parametroak neurtu eta konprobatzea eta fabrikatzaileak neurtutako balioekin konparatzea.

Ibilgailuaren elementuak edo elementu-multzoak muntatu edo desmuntatzeko lanak egitea.

Ibilgailua erabiltzeko moduan jarri eta doitzea.

Ibilgailuaren matxura edo akatsak atzeman eta konpontzea.

Makinen mekanizazioa eta mantenimendua

Plano batean proposatutako piezen mekanizazioa. Fabrikazioaren ezaugarriak zehaztu beharra dago.

Zenbakizko kontrolerako programa prestatzea, ezaugarri batzuk emanda pieza bat fabrikatzeko.

Hauek montatzea: makineria eta tresneria elektromekanikoa, azpimultzo eta/edo multzo mekanikoak eta aktuadore pneumatiko edo hidraulikoak. Hori dena, emandako deskripzio eta ezaugarri teknikoetatik abiatuta eginen da.

Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

Laborantzako lanak, ondokoak: belarki-laboreak eta baratzetakoak; frutarbolak; landare hortofrutikolak mindegietan hazi, ugaldu eta ekoiztea.

Basogintzako landareak eta apaingarritakoak mindegietan hazi, ugaldu eta ekoiztea, baita zuhaitzak eta zuhaixkak mendietan landatzeko behar diren lanak egitea ere; arboladiak mantendu, kontserbatu, inbentariatu eta haren zaintza lanak.

Nekazaritzari eta abeltzaintzari, oihangintzari eta lorezaintzari dagozkien instalazio, makineria eta ekipoak prestatzea, eta horien erabilera eta mantenimendua.

Azienda zentzuz gobernatu eta ugaltzeko lanak egitea nezakaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan esne, haragi, artile, arrautza eta eztia ekoiztea.

Ile-apainketa

Erabiltzailea hartzeko prozesuak aztertzea eta ilea, buru-azala, bizarra eta bibotea zaintzeko eta horiei tratamendu estetikoak emateko informazioa bildu eta proposamen teknikoak prestatzeko teknikak aztertzea.

Ile-apainketa, bizargintza eta manikurako prozesuak gauzatzeko teknikoki zer behar den aztertzea, eta eskuragarri diren giza baliabideekin eta baliabide teknikoekin erlazionatzea, zerbitzua antolatzearren.

Ile-apaindegietan erabili ohi diren tresnak, osagarriak eta aparatuak desinfektatzeko, esterilizatzeko eta garbitzeko prozesuak/prozedurak egitea, horretarako behar diren baliabide teknikoekin.

Ilearen forman aldaketak (aldi baterakoak eta behin betirakoak) egiteko teknikak aplikatzea, horretarako behar diren produktuak prestatzea eta baliabide teknikoak erabiltzea, prozesu horren beharren arabera.

Manikura eta pedikurako teknikak trebetasunez aplikatzea, segurtasun eta higiene egokizko egoeretan, hasieran nahi zena lortzeko.

Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak

Gai-multzoko A zatiari buruzko kasu eta ariketak ebaztea.

Azterketa erradiologiko konbentzional jakin bat egiteko zer prozedura tekniko, tresna eta material behar diren zehaztea.

Pelikula erradiografikoaren prozesagailuaren erreaktiboak prestatzea, parametroen aldaketen ondoriozko egokitzapenak eginez.

Irudi erradiologiko bat informatikoki prozesatzea.

Gizakien lagin biologikoen prestaketa, kontserbazioa eta azterketa mikrobiologiko, hematologiko eta zitologikoa.

Ken daitezkeen erretxinazko protesiak prestatu edo konpontzea.

Metalezko protesi partzialak prestatu edo konpontzea.

Hortzetako edo aurpegiko protesi finkoak prestatu, aldatu edo konpontzea.

Edateko edo bestela erabiltzeko uraren laginak hartu, kontserbatu eta aztertzea, bere kalitate higieniko-sanitarioa ebaluatzeko; kasu jakin batean beharrezkoa bada, uraren kalitatea hobetzeko proposamenak egitea.

Elikagaien kalitate higieniko-sanitarioa kontrolatzeko laginak hartu, kontserbatu eta aztertzea.

Osasun eta laguntza prozedurak

Gai-multzoko A zatiari buruzko kasu eta ariketak ebaztea.

Ekipo edo tresna jakin bat desinfektatzeko prozedurak, teknikak, ekipoak eta materialak zehaztea.

Karioprofilaxiaren, hobien ixtearen eta hortz arteken tratamendua ematea eta butxadurak leuntzea.

Egoera jakin batean dagoen gaixo bat trasladatzeko, mugitzeko eta batetik bestera mugitzeko protokoloa zehaztea.

Sintomak eta zantzuak baloratzea eta larrialdi batean osasun laguntzaren teknika finkatzea kasu teoriko zehatz batean.

Kirofanoan eta plantako kirurgian laguntza emateko teknikak zehaztea, eta zer tresna erabili eta zer funtzio egin behar den ezartzea kasu teoriko zehatz batean.

Ehun organikoko pieza bat prozesatzeko prozedura eta teknika egokiak zehaztea eta aplikatzea, gero haren analisi anatomopatologikoa egiteko.

Pieza eta prestakin biologikoen argazki-erregistroa prestatzea eta egitea, maila makroskopikoan, mikroskopikoan eta ultramikroskopikoan.

Epaimahaiak proposamena garatzeko erabilitako prozesua baloratuko du, baita kasuan aplikatutako prozeduren eta tekniken gaineko jakintza ere.

Merkataritzako prozesuak

Ariketak egitea ondokoak erabiliz: testu prozesagailua, kalkulu orria, datu basea, aplikazio grafikoak eta autoediziorako aplikazioak, baita aplikazio horien arteko datuen elkartrukaketa ere.

Ariketa praktikoa, itxurazko biltegi baten ezaugarrien gainean behar den informaziotik abiatuta: giza baliabideak, biltegiratutako produktu motak, izakinen mugimenduak, salgaien jalgitzea. Egin daiteke:

Biltegiko espazioaren antolaketan dituen ondorioak.

Kasu honetan aplikagarria den segurtasun eta higiene arautegia nolakoa den, produktuen kontserbazioan, biltegiaren atontzean, eta hondamendi eta istripuen prebentzioan.

Itxurazko biltegiko produktuen enbalaje eta etiketatze egokiena deskribatzea, hori erregulatzen duen arautegia interpretatuz eta salgaien banaketa eta garraiobidea proposatuz.

Biltegiaren berezko dokumentazioa (albaranak, biltegiko fitxak) erabiliz, izakinak baloratu eta emaitza hori baloratzeko dauden metodo ezberdinak aplikaturik lortu diren emaitzekin konparatu.

Izakinen inbentarioa egin horretarako metodorik egokiena aukeratuz.

Merkataritzako establezimendu baten ezaugarrietatik abiaturik:

Eremu hotzak eta beroak bereiztea.

Eremu hotzak berotzeko metodo bat proposatzea eta azaltzea zer espero den.

Produktuak nola antolatu diren zehatz-mehatz esatea, merchandising-aren teknikak aplikatuz.

Erakusleihoak modu artistikoan jartzeko teknikak zehaztea, zehaztutako merkataritza establezimendu jakin bateko ezaugarriei erreparatuz, egokia gerta daitekeen erakusleiho baten diseinuari aplikatzeko, lortu nahi diren helburu eta ondorioen gaineko informazioa emanez.

Administrazio kudeaketako prozesuak

Ariketa praktikoa, ondokoak erabilita: testu prozesagailua, kalkulu orria eta datu basea. Baita aplikazio horien artean datuen elkartrukaketa ere.

Proba praktikoa. Itxurazko enpresa baten, lan egoera batean baino gehiagotan dauden langileen, langileen ordainketa kontzeptuen eta sektoreko hitzarmen kolektiboaren gaineko informazio zehatza emanda, bete eta prestatu:

-Enpresaren inskripzioa Gizarte Segurantzan.

-Kontratu eredu egokia.

-Langileak Gizarte Segurantzan izena ematea.

-Langile baten nomina prestatzea, nominako parametroak zuzen kalkulatuz.

-Nominak ordaintzeko agiriak prestatzea.

-Enpresak eta langileek Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa kalkulatu eta TC1 eta TC2-ak betetzea.

-PFEZren konturako atxikipenen aitorpen-likidazioa egitea.

Langileak kudeatzeko eta nominak egiteko aplikazio informatikoak erabil daitezke.

Behar bezala karakterizatutako salerosketako kasu praktiko batean:

-Gorabeheren, erreklamazioen eta abarren berri ematea bezeroei edo hornitzaileei, eta agiri orokorrak betetzea edozein teklatu mota (makina elektriko-elektronikoa edo ordenagailua) erabiliz, beti ere eskatzen den abiaduran.

-Albaranak, fakturak egitea, kontuan izanez deskontuak, BEZa eta aldez aurretik ezarritako ordainketa edo kobrantza sistema, eta kalkuluak zuzen egitea.

-Behar diren ordainketa edo kobrantza baliabideak prestatzea.

-Faktura liburuetan eta liburu osagarrietan eragiketak erregistratzea, indarra duen legedia erabiliz.

-Biltegiko fitxetan hasierako izakinak eta salerosketako hurrengo eragiketak erregistratzea.

-Izakinak eta salmenten kostua baloratzea, kontabilitateko arautegiak onartzen dituen balorazio metodoak erabiliz.

-Balorazio metodoak aplikaturik lortu diren emaitzak erkatzea.

Biltegia kudeatzeko eta fakturak egiteko aplikazio informatikoak erabil daitezke.

Informatikako sistemak eta aplikazioak

Ekipoen dokumentazio teknikoan eta haien ezaugarrietan dagoen informazioa interpretatzea. "Hardware" osagaien konfigurazioa. Osagaiak hautatzea haien bateragarritasunari erreparatuz.

Aplikazioen eta garapen inguruetan dagoen dokumentazioko informazioa erabiltzea eta interpretatzea.

Erabiltzaile bakarreko sistema eragile bat instalatzea, konfiguratzea, administratzea eta erabiltzea.

Erabiltzaile askorendako sistema eragile bat instalatzea, konfiguratzea, administratzea eta erabiltzea.

Sare lokaleko sistema bat instalatzea, konfiguratzea, administratzea eta erabiltzea.

Programazio egituratuko hizkuntzetan dauden programak garatzea, mantentzea eta egiaztatzea. Barneko datuen egiturak kudeatzea. Fitxategiak. Datu base erlazionalak.

Erabiltzaile interfazeak diseinatzea eta prestatzea. Multimedia tresnak. Inguru grafikoetara bideratutako programazio hizkuntzan dauden programak garatzea, mantentzea eta egiaztatzea. Fitxategiak. Datu base erlazionalak.

Behin proba bukaturik, oposiziogileak bere lana arrazoituko du alde teknikotik zein didaktikotik.

Epaimahaiak, emaitza zuzenaz gain, lehiatzaileen tresnekiko gaitasuna eta proba praktikoak egitean erabilitako prozedura ere hartuko ditu kontuan.

Soldadura

Metalezko eraikuntzetarako xafla, profil eta tutuak trazatu, moztu, mekanizatu eta konformatzea.

Eskuz eta/edo modu erdi automatikoan soldadura bidez lotzea, atmosfera naturalean eta babestuan ("elektrikoa, eskukoa", oxigasa, TIG, MIG/MAG), metalezko eraikuntzak egin edo konpontzeko. Horretarako, lotzeko prozesua eta prozedura aukeratuko dira, eraikuntza-planoetatik abiatuta.

Metalezko eraikuntza bat fabrikatzeko prozesuetan parte diren ekipoak prestatu, doikuntzak egin eta mantenimendua egitea.

2.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeles Espezialitateko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko Aleman eta Frantses Espezialitateetarako Probaren Ezaugarriak

Proba praktikoan mota eta/edo erregistro ezberdinetako prosazko bi testuren iruzkin linguistiko eta kulturala egin beharko da, idatziz.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketak zenbat iraunen duen. Ondoren horren ahozko defentsa egin beharko da epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiak, nahi balu, egindako iruzkinari buruzko eztabaida proposa lezake edo azaldutakoaren gaineko argibideak eskatu.

Baloratuko da oposiziogileek iruzkina egitean duten azterketa gaitasuna eta trebetasuna, hizkuntza maila eta adierazpen jariotasuna.

3.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Gainerako Espezialitateetako Probaren Ezaugarriak

Biologia eta Geologia

Problemak ebaztea. Horietan kontzeptu, lege eta teoria zientifikoak aplikatu beharko dira.

Mapa eta mozketa geologikoen interpretazioa.

Gako taxonomikoen laguntzaz natur espezieak sailkatzea.

Natur espezieak ezagutzea, gakoak erabili gabe.

Marrazketa

Euskarri planoaren gainean bi ariketa egitea, forma edo modelo batetik abiatuta itxura edo testuingurua aldatuz, Epaimahaiak ariketa bakoitzean proposatutako asmo funtzional edo ludikoei jarraikiz. Izangaiak egiturazko kontzeptuak izan behar ditu kontuan (dimentsioa, erritmoa, modulazioa, oreka...) eta adierazpenezkoak (koloreak, argia...), eta proposamen bakoitzerako teknika eta prozedura egokienak hautatu.

Epaimahaiak azken emaitza ez ezik, haren aurreko eskemak ere baloratuko ditu.

Aplikazioko problema edo/eta ariketak ebaztea, gai-multzoko A zatiarekin zerikusia dutenak.

Tailerreko plano bat egitea, perspektibaduna, Epaimahaiak esandako arauei segituz.

Ekonomia

Gai-multzoko A zatiari buruzko ariketak ebaztea.

Gorputz Hezkuntza

Proba praktikoak hiru zati izanen ditu:

a) Epaimahaiak ezarriko dituen ildoei jarraikiz, lehiatzaileak Bigarren Hezkuntzako eta/edo Batxilergoko Bigarren Hezkuntzako unitate didaktiko bat prestatuko du, egoera fisikoaren, oinarrizko trebetasun eta gaitasunen, eta egokitutako kirol joko edo jardueren gainean. Halaber, unitatearen zati bat ereduz adieraziko du.

b) Epaimahaiak proposatutako sei kiroletatik hiru aukeratuko ditu izangaiak eta horietako bakoitzaren praktika teoriko eta kirolezkoari buruzko berariazko trebetasunen garapen metodologikoa eginen da.

c) Gorputz adierazpena. Izangaiari hogei minutu emanen zaizkio Epaimahaiak proposatutako motibo musikal batetik abiatuta gorputz adierazpeneko koreografia bat prestatzeko. Epaimahaiaren aurrean labur agertuko dira teknika, landutako elementuak eta aplikatutako metodologia. Horren ondoren, egindako lana erakutsiko du gehienez ere minutu batean.

Filosofia

Probak bi zati izanen ditu eta probaren % 50 balioko dute.

1) Testu filosofiko baten iruzkina. Testua gai-multzoko A zatiko idazle edo korronteetako baten obra adierazgarri batekoa izanen da. Hauek azaldu behar dira: testuingurua, edukia, egitura eta balorazio kritikoa. Ekarpen historiko-filosofikoen aberastasuna eta egokitasuna ere aintzat hartuko dira.

2) Gatazka, problema edo eztabaida etiko bat duen kasu adierazgarri baten analisia. Hauek azaldu behar dira: egoeraren edukiaren analisia, kasuaren elementu etiko nagusiak, analisiaren ondoriozko balorazio etikoa. Adierazi beharra dago zer oinarri teoriko baliatu diren analisia egiteko.

Geografia eta Historia

Proba praktikoan hiru ariketa eginen dira, epaimahaiak ondoko blokeetatik hautatuak (ariketa bat bloke bakoitzeko):

1) Mapa historiko bati buruzko iruzkina, testu historiko bati buruzko iruzkina.

2) Lan artistiko bati buruzko iruzkina, artearen gaineko testu bati buruzko iruzkina.

3) Populazio-grafikoei buruzko iruzkina, orri kartografikoei buruzko iruzkina, airetiko argazkien analisia, eguraldiaren mapei buruzko iruzkina, klimogramei buruzko iruzkina, ibai-erregimenei buruzko iruzkina.

Gaztelania eta literatura

Probak hiru zati izanen ditu:

1) Erdi Aroko testu baten iruzkin filologikoa.

2) Testu baten iruzkin literarioa.

3) XX. mendeko testu baten iruzkin linguistikoa.

Euskal hizkuntza eta literatura (Nafarroa)

Bi atal proposatzen dira:

1) XX. mendeko idazle hauetakoren baten literatur testu baten iruzkina (nobela garrantzitsuenen pasarteak, poemak, artikuluak, gutun-literatura...).

Txomin Agirre

Aitzol

Lizardi

Lauaxeta

Txillardegi

Jon Mirande

Gabriel Aresti

Bernardo Atxaga

Ramón Saizarbitoria

Anjel Lertxundi

Koldo Izagirre

Patziku Perurena

Iruzkinean espres aipatu beharra dago idazleak nolako ekarpena egin dion bere garaiko literatur eta kultur egoerari, testuinguru historiko eta sozialak eta baliabide estilistikoak ere aipatuko dira.

2) Testuaren analisia, bai hizkuntzaren gainekoa bai estiloaren gainekoa. Analisiak, euskaraz eginak, argudioen edo azalpenen bidezkoa izan behar du batik bat.

Ariketak atal hauek izanen ditu:

Edukiaren laburpena.

Estiloari buruzko iruzkina (egokitzapena, barren-lotura, kohesioa...).

Testuarekin ikustekoa duten arazo linguistikoentzako irtenbideak.

Matematika

Gai-multzoko A zatiko problemak ebaztea.

Musika

Proba praktikoak honako zati hauek izanen ditu:

a) Hauen iruzkina eta analisia:

-Epaimahaiak proposatutako partitura bat.

-Epaimahaiak proposatutako musika-pieza bat.

-Epaimahaiak proposatutako testu bat, garai, konpositore edo obra baten estetika musikalari buruzkoa.

b) Izangaiak aukeratutako musika-pieza bat jotzea (gehienez bi orrikoa), pianoan edo berak dakarren musika-tresnarekin. Kantua hautatzen duten izangaiek aukeran dute a capella kantatzea edo musika-tresna baten laguntzaz.

Psikologia eta Pedagogia

Izangaiak kasu praktiko bati erantzunen dio. Kasuaren formulazioa (hezkuntza etapa, ikastetxe mota, hizkuntza ereduak,...) eta ebatzi beharreko aferak epaimahaiak planteatuko ditu, beti ere honako gai baten inguruan:

Tutorearen ekintza plana. Bere oinarri psikopedagogikoak eta antolamenduzkoak.

Ebaluazio psikopedagogikoa. Erabili beharko liratekeen prozedura eta tresnak.

Nola landu DBHn aniztasunerako hezkuntza. Proposatutako neurri kurrilularrak eta antolamenduzkoak nola garatu.

Planteatutako kasua ebazterakoan, epaimahaiak kontuan hartuko du erantzuna Nafarroako Foru Komunitateko legediari lotzen zaion ala ez.

Teknologia

Gai-multzoko A zatiari buruzko aplikazioko problema edo/eta ariketak ebaztea. Epaimahaiak erabakiko du gela-tailerreko ariketen gainean.

Problema bati erantzunez, Epaimahaiak planteatutako proiektu baten edo objektu edo sistema tekniko baten garapen didaktikoa. Garapenean, besteak beste, aspektu hauek sartu behar dira: helburu didaktikoak, aztertu beharreko edukiak, lan-metodoa, egiten diren gelako jarduerak eta ikasleen ikasteko prozesua ebaluatzeko modua.

Iragarkiaren kodea: A0202201