III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Proiektuen onespena eta onura publikoaren deklarazioa
Berbintzanako Udalak, 2002ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, aho batez eta erabateko gehiengoaz, erabaki zuen onestea "Las Eretasko Turismo eta Kultur Etxea" proiektua, eta "Burdin Aroaren Interpretazio Zentroa" eraikitzeko proiektua; onura publikoaren deklarazioa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 214 eta 215. artikuluetan ezarritakoarekin bat, bi herrilanen herriarentzako onura publikoa deklaratzen da, eta interesatuei jakinarazten zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.
Berbintzanan, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.
Iragarkiaren kodea: A0201430