III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R B I N T Z A N A
Aurrekontua aldatzeko 2/2001 espedientea. Behin betiko onespena
2001eko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, aurrekontua aldatzeko 2/2001 espedientea onetsi zen, kontusailen artean intsuldaketa egitearen ondorioz aurrekontua aldatzeari buruzkoa. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 284.2 artikuluan -testu bereko 276. artikuluaren gainean- xedatuarekin bat, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (157. zenbakia, abenduaren 28koa) argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egunez. Epe horretan inork ez baitzuen alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betikoz onetsirik gelditu da.
Intsuldaketa gastu honetatik egiten da:
Kontusaila: 531-60100. Kontzeptua: bideen konponketa. Hasierako diru esleipena: 1.500.000 pezeta. Erabilia: 204.160 pezeta. Beherapena: 902.454 pezeta. Gelditzen dena: 393.386 pezeta.
Hauek dira dirua hartzen duten kontusailak:
Kontusaila: 121-141. Kontzeptua: bestelako langileak. Hasierako diru esleipena: 150.000 pezeta. Erabilia: 206.454 pezeta. Igoera: 206.454 pezeta. Gelditzen dena: 356.454 pezeta.
Kontusaila: 323-13103. Kontzeptua: kontratazioak. Hasierako diru esleipena: 450.000 pezeta. Erabilia: 466.057 pezeta. Igoera: 200.000 pezeta. Gelditzen dena: 650.000 pezeta.
Kontusaila: 613-22703. Kontzeptua: Tracasa. Hasierako diru esleipena: 100.000 pezeta. Erabilia: 0 pezeta. Igoera: 496.000 pezeta. Gelditzen dena: 596.000 pezeta.
Berbintzanan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.
Iragarkiaren kodea: A0201429