31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I Z A G O R R I A

E D I K T U A

Elizagorriko alkateak, 2002ko otsailaren 1ean, honako ebazpen hau eman du:

"Kontuan izanik Alkatetzak 2001eko azaroaren 30ean hartu erabakia argitaratu zela bai iragarki oholean bai 2001eko abenduaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 157 zenbakikoan.

Kontuan hartuz agindutako segurtasun neurriak hartzearren jabegoari emandako epea igaro dela, eta, halaber, iragan delarik jabeei, bizilagunei eta eraikinaren gaineko eskubide errealak dituzten titularrei emandako epea, alegia, alegatzeko eta beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten agiriak eta frogagiriak idatziz aurkezteko epea,

Ebatzi dut:

1. 1. poligonoko 68. lurzatian honako segurtasun neurri hauek, jabearen kontura, berehala gauzatzeko agintzea:

Biltegiko teilatu-hegalak karrikara jotzen duen aldean teila lokak kentzea, jendearendako arriskua ekar baitezakete.

Eraikinean sartzea galaraztea, beheko solairuko baoak itxiz.

2. Estellerria EEZBko Hirigintza Zerbitzuari eskatzea peritu-irizpena eman dezala, hamar egunetan eraikina ikuskatu ondoren."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan Gumersindo Artola Fernandezen herentzia banatugabearentzat edo ondorengo ezezagunentzat, baita izan litezkeen bertze interesatu ezezagun batzuentzat ere.

Elizagorrian, bi mila eta biko otsailaren batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0201353