III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Hutsik dauden lurzatiak eskatzea
Tuterako alkateak.
Aditzera ematen du ezen Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko otsailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuela hiri honetako herrilurretan hutsik dauden lurzatien zerrenda onestea, eta haietarako eskaera egiteko 15 eguneko epea ezartzea.
Jakitera ematen zaie Tuterako herri ondasunen Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesatuei, hutsik dauden lurzatietarako eskabidea aurkezten ahal dutela hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eta lurzatien zerrenda ikusgai dagoela Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza).
Tuteran, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, Luis Campoy Zueco.
Iragarkiaren kodea: A0201307