31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren Musika Eskolaren 2002-2003 ikasturte akademikorako tasa akademikoak onetsirik

Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolaren Udal Patronatuko zuzendaritza-batzordeak, 2001eko azaroaren 30ean egin bilkuran, "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolan 2002-2003 ikasturte akademikoan izanen diren urteko tasa akademiko edo prezio publikoak onetsi zituen; honako hauek dira:

Noain-Elortzibarren erroldatutako ikasleak

I. maila. Musika hastapena: 139,24 euro.

II. maila. Prestakuntza ikasturtea:

Musika-hizkuntza: 88,17 euro.

Instrumentua: 196,83 euro.

Guztira: 285 euro.

II eta III. mailak. "Musika Eskola" aukera:

Musika-hizkuntza: 63,59 euro.

Instrumentua: 324,58 euro.

Guztira: 388,17 euro.

II eta III. mailak. "Kontserbatorio prestakuntza" aukera:

Musika-hizkuntza: 132,80 euro.

Instrumentua: 478,87 euro.

Guztira: 611,67 euro.

Bigarren instrumentua:

Aukera normala: 324,58 euro.

Aukera murriztua: 185,47 euro.

Helduen abesbatza, Elortzibarko abesbatza: 81,65 euro.

Laguntzeko gitarra: 161,96 euro.

Ikasleen abesbatza (ahots zuriak): 10 euro.

Noain-Elortzibarren erroldatu gabeko ikasleak

I. maila. Musika hastapena: 347,97 euro.

II. maila. Prestakuntza ikasturtea:

Musika-hizkuntza: 220,43 euro.

Instrumentua: 492,09 euro.

Guztira: 712,52 euro.

II eta III. mailak. "Musika Eskola" aukera:

Musika-hizkuntza: 159,73 euro.

Instrumentua: 811,63 euro.

Guztira: 971,36 euro.

II eta III. mailak. "Kontserbatorio prestakuntza" aukera:

Musika-hizkuntza: 330,93 euro.

Instrumentua: 1.193,27 euro.

Guztira: 1.524,20 euro.

Bigarren instrumentua:

Aukera normala: 811,63 euro.

Aukera murriztua: 463,79 euro.

Helduen abesbatza, Elortzibarko abesbatza: 204,12 euro.

Laguntzeko gitarra: 404,91 euro.

Ikasleen abesbatza (ahots zuriak): 25 euro.

Ikasleen abesbatza dohainik izanen da, bai Noain- Elortzibarren erroldatutako ikasleentzat bai erroldatu gabekoentzat, beste asignatura batean izena emanda izanez gero.

Urteko ikasketa-tasaren hobariak

Kide guztiak Noain-Elortzibarren erroldatuak dituzten familia ugariak: ehuneko 10.

Hiru kide edo gehiago Udalaren Musika Eskolan matrikulatuak dituzten familiak (betiere Noain- Elortzibarren badaude erroldatuak): hirugarren kidearen (hots, tasa altuena duenaren) urteko ikasketa-tasaren ehuneko 10.

Ikasketa espediente on-onak (batez beste "bikain" dutenak): erroldatutako ikasleen tasaren ehuneko 15.

Aurreko ikasturtean Santa Zezilia saria lortu izana: erroldatutako ikasleen tasasaren ehuneko 20.

Noain-Elortzibarko Udalaren eta haren mendeko erakundeen funtzionarioak eta lan-kontratudun finkoak: bai haiek bai haien ondorengoek urteko ikasketa tasa ehuneko 10 beheratzeko eskubidea izanen dute.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren bostean. Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolaren Udal Patronatuko burua, Juan Francisco Balda Garralda.

Iragarkiaren kodea: A0201306