31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

01-2976 gora jotzeko errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko Felisa Carricaburu Lázcoz andrearentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, 2001eko urriaren 22an:

"Antonio Paredes Cáceres jaunak 01-2976 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zion Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 6an eman ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen berraztertzeko errekurtso bat, Alkatetza honen 2001eko otsailaren 12ko ebazpenaren aurkakoa, hain zuzen ere, Arrotxapeako P-9A poligonoko birzatiketa proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta balorazio espedientea behin betiko onetsi zuen ebazpenaren aurkakoa. Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota,

Ebatzi dut:

1. Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.

2. Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.

3. Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201305