31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratua esleiturik

Gobernu Batzordeak, 2002ko otsailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen Albarrada, S.A. enpresari esleitzea "Elola Udal Kirolguneko udako aldagelak berritzea, II. fasea" izeneko obra, 124.876,44 eurotan (20.777.691 pezeta) esleitu ere, BEZa eta gainerako kontzeptuak barne. Hori guztia, Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatuak proposaturik eta Kontratazio Mahaiaren txostenarekin bat.

Tuteran, bi mila eta biko otsailaren lauan. Herritarren Sustapen Alorreko zinegotzi delegatua, Carmen Ferrer Cajal.

Iragarkiaren kodea: A0201255