III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E L A S K O A I N
2002. urteko ekitaldiko zerga tasak eta tasak
Belaskoaingo Udalak, 2001eko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1. 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanik, honako zerga tasak eta tasak ezartzea:
Zergak:
Hirilurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,25.
Landalurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,4.
Eraikuntza, instalazio, eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,5 eko portzentajea, tarte guztietarako. Karga tasa bakarra: ehuneko 11.
Obra lizentziak eman eta hirigintzako bestelako jarduketengatik: hirigintzako txostenaren kostua, Udalaren arkitekto aholkulariak aurkzeten duen fakturaren arabera.
Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, erabaki honen jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki honen jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Belaskoainen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Benito Aquerreta Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0201253