31. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E L A S K O A I N

Alkateordearen izendapena

Belaskoaingo Udalak, azaroaren 22an, Alkatetzaren ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko, 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1.-Luis Barbarin Astiz jauna alkateorde izendatzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3.-Ebazpen hau osoko bilkurari igortzea eta interesatuari jakinaraztea.

Belaskoainen, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0201252