III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E L A S K O A I N
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, hamabortz egun baliodun izanen dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguetarako izendatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkez dezaten Udalaren idazkaritzan, aipatu Erregelamenduan zehaztutako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela espreski adieraziz.
Belaskoainen, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0201251