27. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

402/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, denborapasa edo josteta besterik ez den bingo jokoan erabiltzen den kartoiaren gehieneko prezioa ezartzen duena, eurotan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, uztailaren 28ko 114/1997 Foru Aginduaren bidez, denborapasa edo josteta besterik ez den bingo jokoan erabiltzen den kartoiaren gehieneko prezioa ezarri zuen, 25 pezetatan.

Jokoari buruzko ekainaren 30eko 263/1992 Foru Dekretuak, Bingo Jokoari buruzko Erregelamendua onesten duenak, azken xedapenetariko lehenbizikoan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen dio Erregelamendu hori betearazi edo garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, hala behar denean.

Geurtz, urtarrilaren lehenean, euro izeneko billete eta txanponak hasiko dira erabiltzen. Horregatik komeni da joko mota horretan erabiltzen den kartoiaren gehieneko prezioa ezartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Denborapasa edo josteta besterik ez den bingo jokoan aritzean erabil daiteken kartoiaren gehieneko balioa 0,20 eurokoa izanen da.

2. 2002ko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra bitartean gehieneko prezioa pezetatan duten kartoiak ere erabiltzen ahalko dira inolako baldintzarik gabe. Kasu horretan haien balioa 25 pezetakoa edo 0,20 eurokoa izanen da.

3. Foru Agindu hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Joko Bulegora igortzea.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0201138