24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen, Giza Baliabideen Informazio Batzordeak proposaturik:

10/2001 Foru Legeak, maiatzaren 24koak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzkoak, bere II. kapituluan, Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legean aldaketa batzuk egin zituen. Aldaketa horiek eragina dute Tuterako Udaleko Udaltzaingoan.

19/2001 Foru Legeak, uztailaren 5ekoak, berriz ere aldaketak egin zituen, are gehiago, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legean. Aldaketa horiek ere eragina dute Tuterako Udaleko Udaltzaingoan, eta indargabetzen dituzte, baldin eta beren aurka jotzen badute, 10/2001 Foru Legean ezarritakoak.

1/1987 Foru Legeko 37. artikulua honela gelditzen da:

"Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioak maila hauetan banatuko dira:

a) Ofiziala eta inspektorea: A maila.

b) Inspektoreordea eta sarjentua: B maila.

c) Kaboa eta polizia edo agentea: C maila."

16. artikuluak honela dio:

"16. artikulua. 1. Foru Lege honek indarra hartzeko unean, kabo edo polizia lanpostuetan ari diren Foruzaingoko edo udaltzaingoetako kideak Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 37. artikuluan ezarritako sailkapenaren C mailan sartuko dira.

2. Foru lege honek indarra hartzeko unean, sarjentu lanpostuetan ari diren Foruzaingoko edo Udaltzaingoetako kideak Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 37. artikuluan ezarritako sailkapenaren B mailan sartuko dira".

20. artikulua.

"Foru lege honetako IV. kapituluan arautu diren sailkatzeen ondorio ekonomiko eta administratiboek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra. Aldaketarekin batera, lanpostu horien egungo lansari osagarri guztiak moldatuko dira, izan ere, sailkatze berria izan arren, langile horiek gaur egun jasotzen dituzten guztirako lansarietan (oinarrizkoak zein osagarriak) ez da igoerarik egongo, graduari dagozkion ordainsarietan izan ezik".

19/2001 Foru Legeak, uztailaren 5ekoak, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzekoak, bere Xedapen Gehigarrian honako hau ezartzen du: "45 eta 46. artikuluetan jasotzen diren ordainsari osagarrien aldaketek ez dute inolaz ere ekarriko Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioen egungo ordainsariak jaistea".

Tuterako Udalak, 2001eko maiatzaren 31n egindako osoko bilkuran, hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zen 2001eko plantilla organikoa. Horren barrenean daude lanpostuei esleitutako lansari osagarriak (haietan biltzen diren inguruabar objektiboak direla-eta), eta funtzionarioen nahiz lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda eguneratua, plantillako lanpostuekin bat heldu dena.

Beraz, Nafarroako polizia kidegoei buruzko 1/1987 Foru Legea(otsailaren 13koa) hein batean aldatzen duen 10/2001 Foru Legea (maiatzaren 24koa) eta 19/2001 Foru Legea (uztailaren 5ekoa) aplikatuz, bidezkoa da aldatzea, Hiri Sustapen eta Ingurumen Alorrean, Udaltzaingoan eta Trafikoan, Udaltzaingoko sarjentu, kabo eta agente lanpostuen maila eta lansari osagarriak, bai eta udaltzainburu lanpostuaren lansari osagarriak ere, Tuterako Udalaren 2001eko plantilla organikoan ageri direnak. Erabakiak eragina du, baita ere, aipatu plantilla organikoan ageri diren Udaltzaingoko agente lanpostu hutsetan.

Horregatik guztiagatik, erabaki da:

Lehenbizikoa: aldatzea Tuterako Udalaren 2001eko plantilla organikoa, 2001eko maiatzaren 31ko osoko bilkura arruntean behin betikoz onetsitakoa, eta B mailan sartzea, Nafarroako polizia kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 37. artikuluan, zeina uztailaren 5eko 19/2001 Foru Legeak aldatu baitzuen, ezartzen den mailaketaren arabera, Tuterako Udaleko Udaltzaingoko eta Trafikoko sarjentu lanpostuak, eta C mailan, berriz, Tuterako Udaltzaingoko kabo eta agente lanpostuak. Horren ondorioz, lanpostu horiek honela gelditu dira:

Udaltzaingoko sarjentua: B maila.

Udaltzaingoko kaboak: C maila.

Udaltzaingoko agenteak: C maila.

Bigarrena: Udaltzaingoko lanpostuen lansari osagarriak finkatu egin dira.

Udaltzainburuaren lansari osagarriak:

Berariazko osagarria: ehuneko 45.

Burutzako osagarria: ehuneko 30.

Udaltzaingoko sarjentuaren lansari osagarriak:

Berariazko osagarria: ehuneko 39.

Burutzako osagarria: ehuneko 15.

Hitzarmeneko osagarria: ehuneko 1,5.

Udaltzaingoko kaboen lansari osagarriak:

Berariazko osagarria: ehuneko 37,5.

Burutzako osagarria: ehuneko 10.

Hitzarmeneko osagarria: ehuneko 15.

Udaltzaingoko agenteen lansari osagarriak:

Berariazko osagarria: ehuneko 30.

Hitzarmeneko osagarria: ehuneko 15.

Udalaren 2001eko plantilla organikoan hutsik ageri diren Udaltzaingoko agente lanpostuak, honela zehaztu dira:

Lanpostua: Udaltzaingoko agentea.

Araubidea: funtzionarioa.

Maila: C.

Sarbidea: oposizioa.

Lansari osagarriak: ehuneko 30eko berariazko osagarria, ehuneko 15eko hitzarmeneko osagarria.

Hirugarrena: arestian aipatutako 20. artikuluan jartzen duen bezala, graduari dagozkion ordainsariak, aldatu eta igo egin dira, C mailaren gainean egindako formula baten bidez ateratzen baitira; beraz, igoera hori aplikatuko da Udalak osoko bilkuran akordio hau onetsi ondoko hilabeteko nominan; berdin eginen da kontzeptu berari dagozkion atzerapenak ordaintzeko.

Laugarrena: erabaki hau entitate honen Idazkaritzan egonen da, ikusgai, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratu ondoren. Erabakia hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean, herritarrek edo interesatuek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.2 artikuluarekin eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko 49.c) artikuluarekin bat, hurrenez hurren, erreklamaziorik ez bada egiten, behin betikoz onetsitzat hartuko da jendaurreko epea iragandakoan.

Hori dena ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0200602