24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Hasiera batez onetsirik arriskutsuak izan litezkeen animaliak izateari buruzko ordenantza

Udalak, 2002ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, legeak eskatu gehiengoaz honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.-Arriskutsuak izan litezkeen animaliak izateari buruzko ordenantza hasiera batez onetsi da.

Bigarrena.-Jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Deierrin, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: A0200646