24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

AR-7a unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Egungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko AR-7a unitatea birzatitzeko proiektua, Udalak sustatua, hasiera batez onetsi zen Alkatetzak 2001eko azaroaren 26an eman ebazpenaz, Gobernu Batzordeak 2001eko abenduaren 4an egin bilkuran berretsi, eta jendaurrean egon da hamabost eguneko epean, iragarkia paratuta 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko abenduaren 10ean; epe hori 2001eko abenduaren 28an bukatu zen.

Hasierako onespeneko ebazpenaren laugarren puntuak hau dio, hitzez hitz: "Jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe bukatzen bada, birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik geldituko da; beraz, eginbide eta protokolo egintzei ekingo zaie".

Hasierako onespenaren aurka ez da alegaziorik aurkeztu eta, beraz, 2001eko abenduaren 29an, behin betikoz onetsita geratu da AR-7a unitatea birzatitzeko proiektua, Udalak sustatua, eta eginbide eta protokolo egintzei ekingo zaie.

Tafallan, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200645