24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Udal bulegoetako enplegatuen lan egutegia 2002. urterako

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak bi mila eta biko urtarrilaren 14an ebazpen hau eman zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraituz, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen baita, eta Nafarroako Foru Komunitatean, 2002 urterako, lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 2001eko uztailaren 5eko 83/2001 Foru Aginduari jarraituz, eta espedienteari lotutako dokumentazioa azterturik.

Ikusirik 2001. urteko lan hitzarmenaren amaiera iragartzea, lan-kontratudunen ordezkariek egina, eta ikusirik, halaber, funtzionarioen eta administrazio- kontratudunen lan baldintzei buruzko erabakiak aurreko ekitaldiko abenduaren 31n galdu zuela indarra.

Ebatzi dut:

Lehenbizi.-2002ko jaiegunen egutegia onestea Berriozarko udal bulegoetan zerbitzu egiten duten langileentzat, honako hau, alegia:

Urtarrilak 1: Urteberri.

Martxoak 19: San Jose.

Martxoak 28: Ostegun Saindu.

Martxoak 29: Ostiral Saindu.

Apirilak 1: Bazko biharamuna.

Maiatzak 1: Langileen eguna.

Uztailak 25: Santiago apostolua.

Abuztuak 15: Andre Mari.

Abuztuak 29: herriko jaia.

Urriak 12: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroak 1: Domu Saindu.

Abenduak 3: Nafarroako eguna.

Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

Abenduak 24: jaia.

Abenduak 25: Eguberri.

Abenduak 26: San Esteban.

Abenduak 31: jaia.

Bigarrenik.-Urteko lanorduak 1.592 lanordu egiazko izanen dira osotara.

Hirugarrenik.-Abenduaren 26ko 348/2001 Foru Dekretuarekin bat eta informazioa ematearren, 2002. urtean epeak zenbatzen direnean honako egun hauek baliorik gabeak izanen direla jakinarazten da: igande guztiak, urtarrilaren 1a, martxoaren 19a, 28a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a eta 29a, urriaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 6a eta 25a.

Laugarrenik.-Berriozarko Udaleko bulegoen lanaldia 7:30etik 15:00etara bitartekoa izanen da, astelehenetik ostiralera. Ekainaren 17tik irailaren 16ra, 7:30etik 14:00etara lan egin beharko da.

Udaldian, bulegoetako langileen lanaldia 7:30etik 14:00etara izanen da, ekainaren 17tik irailaren 16ra, biak barne. Aldi horretan hogei egun opor hartu beharko dituzte.

Jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 13:30era izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrenik.-Bulegoak itxita egonen dira abenduaren 24an, 26an eta 31n.

Seigarrenik.-Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta ahalegina eginen dute, ahal dela, langileek larunbatetan libre izan dezaten.

Zazpigarrenik.-Bulegoetako egutegia onestea, espedientean agiri bereizian baitoa.

Zortzigarrenik.-Zerbitzu bakoitzeko arduradunek Alkatetzari aurkeztu beharko diote delako zerbitzuari atxikitako langileen oporretako plana, urte bakoitzeko maiatzaren 15a baino lehen. Alkatetzak, langileen batzordeak proposaturik, ebazpena emanen du ekainaren 1a baino lehen. Disfrutatu gabeko oporrak geratuz gero, bigarren plana aurkeztuko zaio alkateari, urriaren 15a baino lehen.

Oporrak emateko, ezinbestekoa izanen da zerbitzu bakoitzeko plantillaren erdia bere lanpostuetan aritzea. 2002. urteari dagozkion oporrak ezin izanen dira 2003. urteko lehen hamabostaldian disfrutatu, behar bezala kreditaturiko kasu oso berezietan izan ezik".

Berriozarren, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0200644