24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A I Z O T Z

2001eko aurrekontuko aldaketak

Iraizozko Kontzejuko Batzarreak (Ultzama), 2001eko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu aldaketa hau egitea:

Kreditu gehikuntza: Larreen hobekuntza: 13.317.780 pezeta.

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina: 13.317.780 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa horiek jendaurrean egonen dira, hamabortz egun baliodunean, udal bulegoetan, nahi duenak azter ditzan eta, nahi badu, komenigarri juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Orobat, ohartarazten da ezen, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikulua aplikatuz, jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko direla.

Iraizotzen, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Kontzejuburua, María Sol Villabona Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: A0200655