24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B A R G O I T I

Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntuala

Udalak, 2001eko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntualaren proiektua, Carlos eta María Isabel Valencia Mendía jaun-andreek sustatua eta Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoak prestatua. Proiektu hori Getze-Ibargoitiko U-81 unitateari dagokio.

2. Hasierako onespen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkari batean argitaratzea eta espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez (uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluarekin bat), interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 115.3 artikuluan zehaztutako erakunde eskudunei igortzea.

4. Unitate horrekin mugakide diren jabeei onespen hau jakinaraztea.

Ibargoitin, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0200654