24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

"N-17" hirigintzako unitatea urbanizatzeko proiektuko aldaketa puntualaren espedientea bertan behera uztea

Burlatako Udalak, 2002ko urtarrilaren 3an egin bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1.-Tramitatzeko onartzea hauek aurkeztutako alegazioak: Miguel Istúriz Leránoz jauna, N.A.N. zenbakia 15.903.815-D eta helbidea Iruñeko Arrieta karrikako 11 Bis-4. eskuinean duena, eta Javier Lecumberri Goñi jauna, N.A.N. zenbakia 15.707.540 duena, eta bere izenean eta Segundo, María Luisa eta Juan Vicente lotura bikoitzeko bere anai-arrebenean eta haien intereserako ari dena eta helbidea Burlatako San Joan bataiatzailea karrikako 24an duena. Alegazioak 2001eko urriaren 16an eta azaroaren 9an aurkeztu ziren, hurrenez hurren, 2.955 eta 3.200 sarrera zenbakia zutela Udal honetako erregistro orokorrean, Udal honek 2001eko irailaren 6an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, indarra duen H.A.P.O.ko "N-17" jarduketa unitatea urbanizatzeko proiektuko aldaketa onetsi zen hasiera batean. Hura Enrique Huesa Odériz arkitektoak sinatua da, eta behar zen kidego ofizialean ikus-onetsia 2001eko uztailaren 5ean.

2.-Miguel Istúriz Leránoz jaunak aurkeztutako alegazioa baiestea eta, beraz, bertan behera uztea "N-17" hirigintzako unitatea urbanizatzeko proiektuko aldaketa puntualaren espedientea, Udalak 2001eko irailaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez hasiera batean onetsi zena, eta aldiz onartzea, urbanizazioa osoki gauzatzea ondoriozko lurzatien jabeen bizkar, alegatzailea horietariko bat baita.

3.-Bere izenean eta Segundo, María Luisa eta Juan Vicente lotura bikoitzeko bere anai-arrebenean eta haien intereserako ari den Javier Lecumberri Goñi jaunak, N.A.N. zenbakia 15.707.540 baitu, aurkeztutako alegazioa ezestea, izan ere "N-17" unitateko "C" lurzatiko azalerak, 1999ko maiatzaren 14an behin betikoz onetsitako urbanizazio proiektuan agertzen baita, bat egiten du 1999ko ekainarean 30ean Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatu zen birzatiketa proiektuan agertzen denarekin.

4.-Bertan behera uztea "N-17" hirigintzako unitatea urbanizatzeko proiektuko aldaketa puntualaren espedientea, Udalak 2001eko irailaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez hasiera batean onetsi zena.

5.-Interesatuei erabaki hau jakinaraztea, hamabortz eguneko epea izanen baitute egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko beren eskubide eta interesen alde.

6.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Egintza honen aurka honako errekurtso hauek para daitezke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien saileko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean; eta

c) Bi horien aurretik, hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Burlatan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0200653