24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

8/2002 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 14koa, Alkozko (Ultzama) Kontzejuaren 2.892 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta bere desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 4.338 metro koadrorekin trukatzeko.

Alkozko (Ultzama) Kontzejuak 2.892 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lur hori 11. poligonoko 3079. lurzati osoari dagokio eta "Etxeberriko Sagardia" izeneko parajean dago.

Aipatu lurzatia Jesús Orquín Hernandorena jaunaren 4.338 metro koadrorekin trukatu nahi da. 11. poligonoko 3074. lurzatiaren parte da eta "Iturzar" izeneko parajean dago.

Trukatzeak hauxe du xedea: Kontzejuak eskuratzen duen lurzatia herrilurrekin bat egitea.

Alkozko (Ultzama) Kontzejuak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urtarrilaren hamalauko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Alkozko (Ultzama) Kontzejuaren 2.892 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta bere desafektazioa onestea. Lur hori 11. poligonoko 3079. lurzati osoari dagokio "Etxeberriko Sagardia" izeneko parajean dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Alkozko (Ultzama) Kontzejuari desafektatutako lurzati hori Jesús Orquín Hernandorena jaunaren 4.338 metro koadrorekin trukatzeko. 11. poligonoko 3074. lurzatiaren parte da eta "Iturzar" izeneko parajean dago.

Trukatzeak hauxe du xedea: Kontzejuak eskuratzen duen lurzatia herrilurrekin bat egitea.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Alkozko (Ultzama) Kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Alkozko (Ultzama) Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0200782