24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Alkate udalburuak, datako egunean, ondokoa erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Fustiñanako Udalak Z3 eremuko ARI-SIren erabileren banaketa aldatzeko sustatutako xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea, Udaleko idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fustiñanan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0200692