24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Barañaingo Udaleko administrari-ofizialaren izendapena

Administrari-ofizial elebidun bat eta aktetako idazkari elebidun bat, biak ere lan araubidekoak, hartzeko oposizioetako 8.3 oinarrietan ezarritakoari jarraituz, Gobernu Batzordeak, epaimahaiak proposatuta, 2001eko abenduaren 19an hartu erabakiaren bitartez, puntu gehien lortu dituzten izangaiak izendatzea onetsi zuen: Angel Irureta Nemours administrari-ofizial elebidun eta Nora Urreizti Aldanur aktetako idazkari elebidun.

Izendatutako izangaiek karguaz jabetu beharko dute hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik hasita. Epe horretan jabetzarik hartzen ez badute, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte administrari-ofizial eta aktetako idazkari kategoriak eskuratzeko.

Barañainen, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0200690