24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Beteluko frontoi estaliaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsita

Udalak, 2002ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beteluko frontoi estaliaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Betelun, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldáraz.

Iragarkiaren kodea: A0200689