24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Ordenantza fiskalak

Udalak, 2001eko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jarraian azaltzen den proposamena eta harekin batera ondorioz sortutako testu bategina. Iragarkia 2001eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Atzo bukatu zen jendaurreko aldia, inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe, eta, beraz, aldaketa horiek behin betiko onetsi dira, datako egunean, ondoko testuari jarraituz.

Lodosan, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Indarrean diren ordenantza fiskaletan aldaketak egiteko proposamena, 2002ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Ordenantza horien azkenengo aldaketa 2000ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran onetsi zen (testua, aldaketekin, 2001eko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, astelehenarekin).

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Isunak eurotan ematen dira (31. artikuluko 1. eta 2. puntuak). Ordenantza, gainerakoan, ez da aldatu.

ORDENANTZA, UDAL AGIRIAK ETA ESPEDIENTEAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskinean, soilik honako atal hauek aldatu dira:

1. atalean -Eskabideak eta agiriak-, e) azpiataleko tarifa, baimendu beharreko agiriei buruzkoa, aldatu da, 2,00 eurokoa izanen baita.

2. atalean -Ziurtagiriak, konpultsak eta txostenak-, azpiatal hauek aldatu dira: azken hirurteko ziurtagiriak (a), dirusarreren ziurtagiriak (c) eta bestelako ziurtagiriak (d), 2,00 euro balioko baitute. Atal horretako bigarren oharrean, hirigintzari buruzko argibide zerbitzua, doakoa baita, hilabetean behin izanen da.

4. atalean -Lehiaketak eta enkanteak-, obra eta zerbitzuei buruzko azpiatala (b) eta kontratazio publikorako proposamenak aldatu dira, ez baitute tasarik sortuko.

Gainerako tarifak eurotara aldatu dira. Ordenantza, gainerakoan, ez da aldatu.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskinean, soilik atal hauek aldatu dira:

1.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak, urte osorako kuota bakarra 35,00 eurokoa izanen da.

1.2. Merkatu ttikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko eguneko kuota 1,35 eurokoa izanen da. Urteko erreserba, metro karratu edo zatiki bakoitzeko hau ere, 64,00 eurokoa izanen da.

1.3. Azoka ttikientzat, metro karratu edo zatiki bakoitzeko eguneko kuota 1,35 eurokoa izanen da.

1.4. Beste aprobetxamendu batzuk: gehienez ere lau metro karratuko azalera hartzen duten okupazio iraunkorreko kioskoei dagokienez, prentsa eta liburuak saltzeko ezarritako kuota aldatu da soilik, urtean 50,00 eurokoa izanen baita eta 25,00 eurokoa, metro karratu edo zatiki gehiago badira.

1.5. Salgaiak, materialak eta bestelakoen bitartez egindako okupazioaren kuota, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 0,15 eurokoa izanen da horiek eraikuntzakoak badira, edo 0,10 eurokoa, behar bezala hesiturik badaude. Eraikuntzakoak ez diren materilekin edo bestelakoekin egindako okupazioaren kuota, aldiz, 0,20 eurokoa izanen da.

Gainerako tarifak eurotan jarri dira. Ordenantza, gainerakoan, ez da aldatu.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL ETA KULTUR ERAIKIN ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskinean, soilik atal hauek aldatu dira:

A) Udal igerilekuak:

-Denboraldiko abonua:

16 urtetik goiti: 40,30 euro.

Merkatua: 29,40 euro.

15 urte arte: 20,20 euro.

-Hilabete naturaleko abonua:

16 urtetik goiti: 29,40 euro.

Merkatua: 22,00 euro.

15 urte arte: 14,70 euro.

-Hamabostaldi naturaleko abonua (egun jarraiak):

16 urtetik goiti: 20,20 euro.

Merkatua: 16,50 euro.

15 urte arte: 10,10 euro.

-Eguneko sarrera: laneguna, astelehenetik ortziralera:

16 urtetik goiti: 2,50 euro.

15 urte arte: 1,25 euro.

-Eguneko sarrera: larunbata, igandea edo jaieguna:

16 urtetik goiti: 4,30 euro.

15 urte arte: 2,15 euro.

-Denboraldiko abonua (familiendako tarifa berezia):

Senar-emazteak: 71,15 euro.

Senar-emazteak (murriztua): 51,80 euro.

Lehen seme edo alaba, 15 urte arte: 18,10 euro.

Lehen seme edo alaba, 16 eta 18 urte bitartekoa: 34,90 euro.

Bigarren seme edo alaba, 15 urte arte: 17,45 euro.

Bigarren seme edo alaba, 16 eta 18 urte bitartekoa: 33,60 euro.

15 urte arteko seme edo alaba bakoitzeko: 16,15 euro.

16 eta 18 urte bitarteko seme edo alaba bakoitzeko: 32,35 euro.

B) Udal pilotalekua:

Kantxa erabiltzeagatik, ordu bakoitza: 2,20 euro.

Dutxa erabiltzeagatik, bakoitza: 0,80 euro.

C) Udal kiroldegia:

Kantxa erabiltzeagatik, argiak eta dutxa barne, ordu bakoitza: 20,00 euro.

Kanpoko pilotalekuan bi argi sail erabiltzeagatik, dutxak erabiltzea debekatua dagoela, ordu bakoitza: 4,80 euro.

D) Musika eskola:

Ikasgai bakoitzagatik, ikastaro osorako, 215 euro, salbu eta "Korala", 107,50 eurokoa izanen baita.

Gainerako tarifak eurotara aldatu dira. Ordezantza, gainerakoan, ez da aldatu.

ORDENANTZA, UDAL HILERRIAN NITXOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

5. artikuluan ezarritako tarifa 366,20 eurokoa izanen da aurrerantzean.

Ordenantza, gainerakoan, ez da aldatu.

ORDENANTZA, UDAL HILTEGIA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikuluan ezarritako tarifa 1,75 eurokoa izanen da aurrerantzean.

Ordenantza, gainerakoan, ez da aldatu.

Oharra: gainerako udal ordenantza fiskalen testuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL hauetan argitaratutakoak dira: 1997ko martxoaren 26ko 37.a, 1998ko martxoaren 18ko 33.a, 1998ko abenduaren 30eko 156.a, 2000ko martxoaren 22ko 36.a eta 2001eko urtarrilaren 15eko 7.a.

Iragarkiaren kodea: A0200534