24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

2002rako ordenantza fiskalak, prezio publikoak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2001eko abenduaren 12an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskal hauetako tarifen eranskinetako aldaketak:

-Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza.

-Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

-Kanpatzeko lizentziak emateko tasa arautzen duen ordenantza.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea: ehuneko 10, tarte guztietarako.

3. Lurren gaineko kontribuzioaren karga-tasak aldatzea. Hona hemen:

-Hirilurren gaineko kontribuzioa: 2001ekoa bezalako dirubilketa lortzeko beharrezkoa den tasa aplikatuko da, gehi ehuneko bosta, Hirilurreko ondasunen balorazio txostena onetsi ondoko emaitzen arabera.

-Landalurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,50.

4. Prezio publiko hauek aldatzea:

Fotokopiak egitea: 0,10 euro.

Handitzeagatik, txikitzeagatik eta A3 tamainakoak egiteagatik: 0,20 euro.

5. Debakatua dagoen lekuetan bazkatzeko kanona aldatzea. Hona hemen:

-Behi larriak: 2 euro/burua.

-Behi xeheak: euro 1/burua.

-Ardiak eta ahuntzak: 0,5 euro/burua.

6. Aldatu gabeko gainerako tarifak eta prezioak eurora egokitzea, biribiltzeko arau ofizialak aplikatuz.

7. Erabaki honen 1. puntuan aipatzen diren ordenantzen espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Ohartaraztea gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitalpen honetatik hasita hilabeteko epean.

Urzainkin, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: A0200626