24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Leatxeko Udal Plana hasiera batez onetsita

Leatxeko Udalak, 2002ko urtarrilaren 10ean egin bilkura arruntean, aho batez eta legeak eskatutako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Leatxeko Hirigintzako Udal Plana, Angel Ibáñez Ceba arkitektoak prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Leatxen, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0200624