24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Alkateordearen izendapena

Erronkaribarko Udaleko alkate udalburu Agapito Boj Gárate jaunak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.2 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko 46. artikuluak ematen dizkioten eskurantzak erabiliz, honako ebazpen hau eman zuen (urtarrilaren 7ko 1/02):

Udal honetako bigarren alkateordearen heriotza dela-eta haren kargua hutsik gelditu denez, bidezkoa da norbait izendatzea kargu horretarako, Toki Araubidearen arloan indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta horren berri ematea egiten den lehenengo osoko bilkuran. Hortaz,

Ebatzi dut:

1. Gregorio Ustés Garcés zinegotzia Udal honetako bigarren alkateorde izendatzea.

2. Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Erronkarin, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkate udalburua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0200623