24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

2002rako ordenantza fiskalak, prezio publikoak eta karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2001eko abenduaren 18an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1.-Hasiera batez onestea Erronkariko Udalaren hiltegiaren erabilera eta bertan abelburuak hiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

2.-Hasiera batez onestea ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzako aldaketa, bai eta tarifen eranskinekoa ere, 2001eko maiatzaren 24ko bilkuran onetsitako testua bertan sartzeko.

3.-Hasiera batez onestea Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifen eranskineko aldaketa, bai eta kanpatzeko lizentziak emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalekoa ere.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren sortzapenerako zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatu beharreko portzentajeak aldatzea. Hona hemen:

-5 urtera arte: ehuneko 2,5.

-5etik 10 urtera arte: ehuneko 2,4.

-10etik 15 urtera arte: ehuneko 2,3.

-15etik 20 urtera arte: ehuneko 2,3.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea: urte tarte guztietarako ehuneko 10,40 izanen da.

6.-Lurren kontribuziorako karga-tasa aldatzea. Hona hemen:

-Hirilurren gainekoa: ehuneko 0,366.

-Landalurren gainekoa: ehuneko 0,609.

7.-Luxuzko gastuen gaineko zergarako karga-tasa aldatzea: ehuneko 6,5.

8.-Prezio publiko hauek aldatzea:

-Fotokopiak egiteagatik: 0,10 euro.

-Handitzeagatik, txikitzeagatik eta A3 tamainakoak egiteagatik: 0,20 euro.

9.-Herriaren belarrak aprobetxatzeko edo bazkatzeko kanona aldatzea:

-Ardiak eta ahuntzak: 0,12 euro/burua.

-Behi larriak: 1,14 euro/burua.

-Behi xeheak: 0,6 euro/burua.

10.-Aldatu gabeko gainerako tarifa eta prezioak eurora egokitzea, biribiltzeko arau ofizialak aplikatuz.

11.-Erabaki honetako 1, 2 eta 3. puntuetan aipatutako ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari jarraituz.

12.-Ohartaraztea erabaki honen gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitalpen honetatik hasita hilabeteko epean.

Erronkarin, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0200622