24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Corellako Udalak, 2001eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntual bat, A.P.A. industri eremuko 2. zenbakiko "I-3"ko eraikuntzaren baldintza bereziei buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, bi mila eta biko urtarrilaren bian. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0200614