24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

979/2001 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuko obrak egiteko desjabetzapen prozedurari hasiera ematen diona.

Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k (NILSA), Castejongo Udalarekin ezarritako lankidetza araubidearen babesean arituz, Departamentu honi eskatu dio "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuko obrak egin ditzala.

Udalaren zerbitzu publikoa denez gero, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokian tokiko obren eta zerbitzuen proiektuak onesteak berekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Esandakoaren indarrez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bitartez delegaturiko eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea, eta haren onespenak dakarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

2. Hamabost egunez jendaurrean paratzea "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua eta hark ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, ondotik ematen dena, aipatu proiektuak ukitzen dituela uste duten guztiek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Administrazioko Departamentuari (Fuerte Principe II. eraikina, Tomás Caballero Parkea, 1-3.a, 31005 Iruña) eta Castejongo Udalari zuzenduak.

3. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo Udaletxeko iragarki oholean emanen da argitara. Interesatuek aipatu Udaletxean izanen dituzte eskura proiektua eta lurzatien planoak.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0200006