24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Udal Planeko aldaketak hasiera batez onetsirik

Andosillako Udalak, 2001eko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, legez ezarritako quorumarekin, Udal Planeko aldaketak, Andosillako Udalak eta dagokien unitateetako jabeek sustatu eta César Fuertes Goñi hirigintzako arkitektoak prestatuak. Honako hauek:

-ZC 11, ZC 12 eta ZC 13 unitateak, katastroko lurzati hauek ukitzen dituztenak: 385etik 389ra, 439, 1153tik 1157ra, 1162, 1163, 1165, 1166 eta 1572.

Deskribaturiko hiru unitateak bakar batean integratzea eta eraikuntzaren antolamendua familia bakarreko etxebizitzena izatea proposatzen da.

-ZA 18 eta ZA 19 unitateak, katastroko lurzati hauek ukitzen dituztenak: 64, 68, 70, 71, 988, 137A eta 137B.

Proposatzen da eraikuntza-tokia aldatu eta jabetza pribatua unitateen zentroan jartzea, perimetroko gunean espazio publikoa gordeaz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedienteak jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedinteak aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Andosillan, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0200612