24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Akats zuzenketa, Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdian

Azaroaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Bertan, 2.1. oinarrian zehazten zen guttienez ere Eskola Graduatuaren titulua, L.H.1ekoa edo baliokideren bat eduki behar zela.

Deialdian lanpostua "E" mailakoa izanik, ordea, ezin guttienez ere Eskola Graduatua eskatu, eta aski da Eskola Ziurtagiriarekin edo baliokideren batekin.

Fiteron, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200600