24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Fiteroko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2001eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Fiteroko planeamenduaren arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, 11. eremuari dagokiona; hori guztia, Juan Ramón Gancedo arkitektoak prestatu proposamenari jarraikiz.

2. Proposamena jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkiak paratuz bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Foru Komunitatean argitaraturiko egunkarietan bai Udalaren iragarki oholean, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Fiteron, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200599