24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

Fiteroko arau subsidiarioetako 11 D exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2001eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Fiteroko arau subsidiarioetako 11 D exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua.

2. Proiektua jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

3. Ukitutako jabeei jakinaraztea.

Fiteron, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0200598