24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Hirigintzako Udal Planeko 2. eremuko UE-2.8 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko otsailaren 5ean egin bilkuran, bertaratuen erabateko adostasunez, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 2. eremuko UE-2.8 unitatea urbanizatzeko proiektua, hirigintzako txosteneko zehazpenen arabera. Proiektu hori unitate horretako Konpentsazio Batzordeak sustatu du. Jendaurrean egonen da hamabost egunean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta "Diario de Navarra" egunkarian iragarkia argitaratuta, Nafarroako Gobernuaren Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren seian. Alkatea udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0201450