24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko kontu hartzaile-diruzain lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta bitarteko moduan betetzeko deialdiko aldaketa

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak 2002ko otsailaren 15ean egin bilkuran erabaki zuen Kontxa Lopetegi Olasagarre andreak aurkeztu berraztertze errekurtsoa baiestea; izan ere, Zizur Nagusiko Udaleko kontu hartzaile-diruzain lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta bitarteko moduan betetzeko deialdiko oinarrien aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen. Errekurtso egileak eskatutakoa onartu eta deialdiko I. eranskineko A.2. atalaren idazketa aldatu da, "Nafarroako administrazio publikoak" dioen lekuan "Espainiako Estatuko edozein administrazio publiko" jarriz.

Halaber, erabaki zuen eskabideak aurkezteko beste epe bat ematea, aipatu deialdian zehaztu ondorio guztietarako, hogeita hamar egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko baita; orobat, erabaki zuen eskabidea aurkeztu duten izangaiak ez behartzea beste eskabide bat ekartzera, aurkeztutzat joko baitira, non ez duten deialditik ateratzeko eskaera egiten; nahi izanez gero, beste agiri batzuk ekarri ahalko dituzte lehen aipatu epean.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren lege ondorio guztiak sor ditzan.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0201729