24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

20/2002 Ebazpena, urtarrilaren 25ekoa, Berako Udaleko alkateak emana, 1. alkateordeari bere eginkizunak pasatzea onesten duena

Izanik Berako Udaleko alkateak urtarrilaren 26tik otsailaren 3a arte, biak barne, eta martxoaren 2tik 10a arte, biak barne, ezin izango dituela bere eginkizunak bete herritik kanpo egoteagatik.

Ebatzi dut:

1.-Aipatutako egun horietan alkateari dagozkion eginkizunak 1. alkateordea den Javier Leiza Oteizari pasatzea.

2.-Ebazpen hau Javier Leiza Oteizari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Beran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bostean. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0201407