24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Arau subsidiarioak aldatzea, Bidasoa Karrikako 58.enean hasiera batez onestea: Petrix Gestion Inmobiliaria, S.L.

2002ko urtarrilaren 24ean Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1.-Petrix Gestión Inmobiliaria, S.L.k sustatutako Arau Subsidiarioen aldaketa, Bidasoa karrikako 58.eneko eraikia, Petrixenea, kategoriaz aldatzekoa, hasiera batez onestea.

2.-Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aurrez aurreko iragarkia jarrita.

3.-Arau Subsidiarioen aldaketa honek eragindako zonaldean, hots, 9. poligonoko 201 A) lurzatian, obra baimenak ematea eten gelditu direla seinaleztatzea.

4.-Hasiera batez onartutako aldaketa hau Donostiako Ur Komisaritzara eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura bidaltzea behar den txostena egin dezaten.

5.-Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, J.J. Goya Echeverria.

Iragarkiaren kodea: A0201406