24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Arau subsidiarioak aldatzea, Agerra auzoan, U.U.24, (9. P, 16. 17. 904. eta 905. L) hasiera batez onestea: Miguel María Larrechea

2002ko urtarrilaren 24en Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1.-Miguel María Larrechea Ordoquik sustatutako Arau Subsidiarioen aldaketa, U.U.24 sortzen duena, hasiera batez onestea.

2.-Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aurrez aurreko iragarkia jarrita.

3.-Arau Subsidiarioen aldaketa honek eragindako zonaldean, hots, 9. poligonoko, 16., 17., 904. eta 905. lurzatietan, obra baimenak ematea eten gelditu direla seinaleztatzea.

4.-Hasiera batez onartutako aldaketa hau Donostiako Ur Komisaritzara bidaltzea behar den txostena egin dezan.

5.-Erabaki hau U.U.24ko jabeei eta interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko otsailaren batean. Jarduneko alkatea, Javier Leiza Oteiza.

Iragarkiaren kodea: A0201405