24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Erletokieta kalearen eta Antso Azkarra etorbidearen arteko bidegurutzeko biribilgunean eta loturako sarbideetan obrak egiteko

Alkateak 2002ko otsailaren 1ean eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egin da, Erletokieta kalearen eta Antso Azkarra etorbidearen arteko bidegurutzeko biribilgunean eta loturako sarbideetan obrak egiteko kontrataziorako.

Kontratuaren xedea: Erletokieta kalearen eta Antso Azkarra etorbidearen arteko bidegurutzeko biribilgunean eta loturako sarbideetan obrak egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekiaren bidez eta presako tramitazioarekin.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, c kategoria; I taldea, 1 azpitaldea, b kategoria.

Aurrekontua: 462.161,55 euro (76.897.211 pezeta).

Egiteko epea: obrak erabat bukatu beharko dira gehienez ere laurogeita hamar egun naturaletan.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamalau egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztuko diren agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko kalea, 11-3.a).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

N.A.N. zenbakia:

Bizilekua: ......... Helbidea:

Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: Nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ..........., IFK: Telefonoa:.........., faxa: ............. Erletokieta kalearen eta Antso Azkarra etorbidearen arteko bidegurutzeko biribilgunean eta loturako sarbideetan obrak egiteko obra adjudikatzeko, zuzentzeko eta egiteko proiektua, aurrekontua eta baldintzen plegua ezagutzen baititut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, ..... (letraz) pezetan eta, gehienez ere, ....... (letraz) egun naturalean, berme epea ....(letraz) urtekoa izanik.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0201395