24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Oihan aprobetxamendua

Artikako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa egin gogo du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: Austriako 4.188 larizio pinu, 431 metro kubiko zur eta 330 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Alderdia: Pinar de las Canteras, Artiedako hermendian.

Hasierako prezioa: 1.752.300 pezeta (10.531,54 euro).

Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, arratsaldeko bietan, ereduaren ariora.

Enkantea hurrengo egun baliodunean eginen da, eguerdiko ordu batean. Hartan parte hartu ahal izateko, fidantzatako hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Baldintzak Berriobeitiko Udalaren idazkaritzan daude interesatuen eskura, eta enkantea hasterakoan irakurriko dituzte.

Artikan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Kontzejuburua, Susana García Cámara.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusi. N.A.N. zenbakia: ............. helbidea: ................. (herria, karrika, probintzia), telefono zenbakia: ..........., 4.188 larizio pinu, 431 metro kubiko zur eta 330 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, saltzeko enkantearen berri dut, baita hura esleitzeko baldintzen berri ere. Hortaz, onartzen ditut eta haren truke zenbateko hau eskaintzen dut: ...... (letraz eta zenbakiz) ..... pezeta.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0201393