24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, Kontabilitate Alorrerako

1.-Xedea.

Deialdia, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, Kontabilitate Alorrerako.

Deialdiko lanpostuan bete beharreko eginkizunak Ur Batzordearen kontabilitate alorrarekin ikusteko dutenak dira, baita goragoko mailakoak haren esku uzten dituen antzeko lan guztiak ere, Administrazio alorrean betetzen duen lanpostuko egitekoekin ikusteko dutenak.

2.-Arautegi aplikagarria.

Lekualdatze lehiaketa hau Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikuluan, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduko II. kapituluan, 1998ko ekainaren 15eko 186. Foru Dekretuan, 283/2000 Foru Dekretuan eta deialdiko oinarrietan xedaturikoarekin bat arautuko da.

3.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Tuterako Udalaren Ur Batzordeko, Tuterako Udaleko edo Udalaren menpeko erakunde autonomoren bateko langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu baterako izendatua izatea.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko esleipenarekin.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4.-Lansariak.

Indarra duten xedapenetan C maila edo taldeari dagozkionak izanen dira.

5.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek behar den eskabidea aurkeztu beharko dute Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistro orokorrean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabortz egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta haietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.

c) Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, batzordeburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko, eta ohartaraziko, hurrengo bortz egun naturalen barrenean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta akatsik baldin badago horiek zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, Batzordeko buruak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Aipatu ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta hauek ebatzitakoan, Batzordeko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda onetsiko da zuzenean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.-Epaimahaia.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Pedro González Felipe jauna.

Ordezkoa: Manuel Ucar Catalán jauna.

Mahaikidea: langileen ordezkariek hautatu beharreko kidea.

Ordezkoa: langileen ordezkariek hautatu beharreko kidea.

Mahaikide idazkaria: José Luis Zardoya Molinos jauna.

Ordezkoa: José Antonio Huguet Madurga jauna.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean.

Lehiaketako merezimenduak kalifikatu ondoan, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeko iragarki oholean.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Lehiatzaileen kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeko iragarki oholean eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruari, honek behar den ebazpena eman dezan.

10.-Esleipena eta jabetza hartzea.

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak, behar den ebazpenaren bidez, puntu gehien duen izangaiari esleituko dio dagokion lanpostua eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileak esleitutako lanpostuak hartu beharko ditu esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 41.2 artikuluak aipatzen dituen inguruabarrak gertatzen badira.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita haren oinarrien kontra ere, errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita betiere aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko delarik ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen edo erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Gainera, epaimahaiaren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Batzordeko buruari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik.

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean. Tuterako Udalaren Ur Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, administrari-ofizial izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, ...... datako eta ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak:

Non eta noiz sortua:

N.A.N.:

Helbidea:

Etxeko telefonoa: ............. Lantokiko telefonoa:

2.-Administrazio datuak

a) Egoera administratiboa:

Zein lanpostutarako izan zen izendatua

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez adierazi bakoitzari dagokiona).

b) Oraingo destinoa:

Lanpostua:

Lanpostuaz jabetu zeneko eguna:

3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.

(Data eta sinadura)

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak:

1) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den lanpostuan edo horren antzekoetan: 2 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den lanpostuan edo horren antzekoetan: 1,9 puntu urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bertze lanpostuetan: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bertze lanpostuetan: 1,7 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da, azaroaren 6ko 215/85 Foru Dekretuak, 186/98 Foru Dekretuak aldatu zuen horrek, bere 9. artikuluan xedatu bezala.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoan emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon deneko edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu deneko aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Unibertsitateko titulu bakoitzagatik.: 2 puntu.

2) Erdi mailako titulu bakoitzagatik: puntu 1.

3) Prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,50 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekitaldien ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jasoriko zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den eta biltzarra edo aldizkaria herrian, eskualdean, nazioan edo nazioartean argitaratu den kontuan hartuz.

5) Sektore publikoan prestakuntza ekitaldiak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, gehienez ere, puntu 1, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

b) atal honetako gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: A0201420