24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R A T S U N

Oihan aprobetxamendua

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-Zumarrezta alderdian, 2.584 intsinis pinu, 2.205,17 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako oinarrizko prezioa: 107.352,04 euro (17.861.877 pezeta), BEZa barne.

Pleguak aurkezteko epea 2002ko martxoaren 16ko eguerdiko hamabietan bukatuko da. Ondoren pleguak ireki eta behin-behineko esleipena egingo da.

Enkantean parte hartzeko nahitaezkoa izanen da Enpresariaren Sailkapen Agiria aurkeztea eta hasierako oinarrizko prezioaren ehuneko 2 jartzea, behin-behineko fidantzatako.

Salmentaren baldintzak interesatuen eskura daude Eratsungo Udaleko idazkaritzan.

Eratsunen, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, José Luis Escudero.

PROPOSAMEN EKONOMIKOA EGITEKO EREDUA

Izena: ..................., NAN/IFZ: ............, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (zk: .....) Eratsungo Udalak argitaratutako iragarkiaren berri izanik, Zumarrezta alderdiko 2.584 intsinis pinuk osaturiko oihan ustiapenari buruzkoa, eta salmentarako ezarritako baldintzak onartuz, oihan lote horrengatik ........... (letra eta zenbakitan) .......... pezeta/euro eskaintzen ditut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0201581