24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Akatsen zuzenketa, famili langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdiaren iragarkian

Akatsak atzemanik Famili langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deidaldiaren iragakian, 2001eko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, urriaren 3an, hona hemen zuzenketa:

1.-1. orrialdea, 2. puntua. c) epigrafea erantsi da, testu honekin: c) Titulurik ezean, 8 urteko antzinatasuna duela frogatzea.

2.-2. orrialdea, 5. puntua. Puntu honetan epaimahaiko kide bat kendu da: Margarita Capdequi Ayerza mahaikidea eta Pedro Urrutia Gragirena, haren ordezkoa.

3.-3. orrialdea, 7. puntua. Puntu horren testua, zuzenketak eginda, hau da:

Epaimahaiak merezimendu baremo honen arabera baloratuko ditu izangaiek alegaturiko merezimenduak.

-Administrazio publikoetan famili langile lanetan egindako zerbitzualdiak, 2 puntu zerbitzu urte bakoitzeko, eta gehienez, 10 puntu.

-Ikastaroak, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten gaiei buruzkoak: 0,25 puntu 20tik 40 ordura bitarteko ikastaroko; eta 0,5 puntu 40 ordutik gorako ikastaroko, eta gehienez, 5 puntu.

-Euskarako proba. Proba honen bitartez euskara, frantsesa, ingelesa eta alemaniera jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratuko da. Euskarari dagokionez, 5 puntu lortu ahalko dira gehienez ere, eta gainerako hizkuntza bakoitzagatik 4,5 puntu gehienez ere.

-Hizkuntz proba ez da egin beharko, EGA edo horren baliokide diren beste hizkuntzetako jatorrizko tituluak aurkeztuz gero.

-Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte merezimendu guztiak, jatorrizko edo behar bezala konpultsaturiko agirien bidez, bestela aurkeztu gabekotzat hartuko baitira.

Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak iragarki oholean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian bakoitzak lortu dituen puntuak adieraziz.

4.-4. orrialdea, 8. puntua. Hona hemen puntu honen transkripzioa, zuzenketak egin ondotik:

-Oposizioaldia. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:

Ariketa bakarra.

Proba teoriko-praktikoa: deialdiko lanpostuarekin zerikusia duena. Gehienez ere 80 puntu.

Donezteben, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Mankomunitateko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: A0200618