24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 25ean emandako 130/2001 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzuagatik aplikatu beharreko tarifak eguneratu ziren.

Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzuagatik aplikatu beharreko tarifak eguneratzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 25ean eman eta 2001eko azaroaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (137. zk.) argitara emandako 130/2001 Foru Aginduaren testuan akats bat egin dela ikusirik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

8929. orrialdean, lehenengo zutabean, 4. atalean, honela dioen tokian "Destinoa aldatu baino lehenagoko ikuskapena: 4.168 pezeta (35,05 euro)" dioen tokian, honela behar du: Destinoa aldatu baino lehenagoko ikuskapena: 4.168 pezeta (25,05 euro)."

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa.

Iragarkiaren kodea: A0200771